Archive for the ‘Berriak’ Category

Disgalerna gonbidatu gisa ZarataZarautzen

astelehena, 17 otsaila, 2014

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, entzule fin eta saioaren kolaboratzaile den Disgalerna edukiko dugu. Beti bezala, gustoko zarata eta nobedadeak ekarriko dizkigu Arraio Irratiko uhin libreetara. Beraz, entzun gaitzazu FM edo internet bidez.

otsailak_18_disgalerna

Youth Violence eta Ernia Putzuzulon

asteazkena, 12 otsaila, 2014

Otsailaren 17an, astelehenean, Hardcore kontzertu itzela edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Zarauztarrak diren eta aspaldian jo ez duten Ernia eta biran datozen Youth Violence Hungriarrak edukiko ditugu. Kontzertua, beti bezala, gaueko 21:30etan hasiko da eta 23:00etarako amaitua egon beharko du. Beraz, etorri nahi duzuenok puntual ibili mesedez.

youth_ernia_simple_color

Txaf berriz ere gurean

asteartea, 11 otsaila, 2014

Asteartero bezala ZarataZarautz irratsaioa edukiko dugu Arraio Irratiko uhin libreetatik. Gaurkoan gainera gonbidatua izango dugu, aurretik gurean izan den Txaf etorriko zaigu eta San Valentin eguna gertu dela eta maitasun abestiak jarriko ditu gurean. Gogoratu zita zaratatsua duzuela gaur, 21:30etatik aurrera.

otsailak_11_txaf

Atzoko Playlista HEMEN duzue. Saioa berriz podcastean.

Nasi Goreng Adiktion leku ezberdinetan proiektatuko dugu

astelehena, 10 otsaila, 2014

Diskoiraa taldearen Nasi Goreng Adiktion dokumentala Euskal Herriko Gaztetxe eta txoko ezberdinetan proiektatuko dugu. Internetera igoko ez dugunez, herri edo hiri ezberdinetan ematea okurritu zitzaigun eta otsaila eta martxo artean ikusgai izango duzue. Gasteiz edo Araga aldean ere saiatu gara egun bat lortzen baina oraingoz ez dugu ezer lortu.

nasi_goreng_dvd

Hemen datak:

Otsailak 20, osteguna, 19:030etan–> Donostiako Gros auzoko Kortxoenea Gaztetxean.

Otsailak 27, osteguna, 19:00etan
–> Bergarako Gaztetxean.

Martxoak 6, osteguna–> Urretxu-Zumarragako Gaztetxean.

Martxoak 13, osteguna–> Orioko Etxeluze Gaztetxean.

Aste honetan ez dugu ZarataZarautz saiorik egingo

astelehena, 3 otsaila, 2014

Getarian, astearte honetan izango den kontzertuaren ondorioz ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo. Gaztetxean bertan Gaitze eta The Extranged taldeek joko dute eta saioa egiten dugunok bertan egongo gara. Beraz, datorren astean itzuliko gara zuen belarriak zulatzeko gogoz!!

gaitzeestrangles

ZarataZarautz berri bat aste honetan

astelehena, 27 urtarrila, 2014

Defenestre Fest jaialdiak utzi digun iltzeari aurre egiteko, beste ZarataZarautz irratsaio bat edukiko dugu astearte honetan. Gonbidaturik ez dugu izango baina betiko hirukotearen biniloak ziztatzen jardungo gara ordu eta erdiz, beti bezala, Arraio Irratiko uhin libreetan eta internet bidez.

Defen

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitz taldeak Defenestre Fest jaialdian joko du

asteazkena, 22 urtarrila, 2014

Managaitz Zarauztarrek, Putzuzulon egingo den IV. Defenestre Fest jaialdian joko du. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera (PUNTUAL!!!) 12 talde edukiko ditugu bi oholtzetan banatuta. Kontzertuaren ostean DJak ere izango dira eta sarrera 10 eeuurokoa izango da. Jarraian duzue talde guztien informazioa:

defenestre

ADRENALIZED (Donosti)–> http://adrenalized.bandcamp.com/

BATAÄLLA (Salamanca)–> http://bataalla.bandcamp.com/

GAITZE (Azpeitia)–> http://elektrikagrabaketak.bandcamp.com/album/gaitze

GASMASK TERRÖR (Bordeaux)–> http://gasmaskterror.bandcamp.com/

MÄNÄGÄITZ (Zarautz)–> http://www.zaratazarautz.eus/managaitz/

MASS BURIAL (Burgos)–> http://www.youtube.com/watch?v=BbR4kqQICgk&noredirect=1

MORSE (León)–> http://morsehc.bandcamp.com/

NASHGUL (Corunha)–> http://www.nashgul.com/

PERRÄS SALVAJES (Madrid)–> http://perrassalvajes.bandcamp.com/

REDNECK SURFERS (Salamanca)–> http://rednecksurfers.bandcamp.com/

+

WE LOVE DOLCE VITA DJ (Bilbao)–> https://www.facebook.com/WeLoveDolceVita

RUFUS DJ (Bilbao)

EL NATURISTA DJ (Donosti)

Defenestre Fest jaialdiaz ZarataZarautzen

astelehena, 20 urtarrila, 2014

Aste honetako ZarataZarautz saioan, Putzuzulo Gaztetxean ospatuko den Defenestre Fest IV jaialdiaz jardungo gara. Aurten ere, 12 talde zaratatsuren doinuak entzun ahalko dira, eta hauei errepasoa egingo diegu, antolatzaile batzuei elkarrizketa barne. Eta beti bezala, aste honetako agendari ere errepasoa emango diogu gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan eta internet bidez.

urtarrilak21_defenestre

Atzoko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Dictadura, Metralleta, Crimental eta Vitamin X Putzuzulon

asteartea, 14 urtarrila, 2014

Ostiral honetan, urtarrilaren 17an, Hardcore kontzertu itzela edukiko dugu Zarauzko Dictadura eta Metralleta, Bilboaldeko Crimental eta Holandatik datozen Vitamin X taldearekin.

vitamin X

Holandarrak, 1997. urtean ekin zion ibilbideari, urteetan zehar Europako txoko askotan jotzeaz gain, Japon, Australia, Estatu Batuak eta Hego Amerikan ere izan dira kontzertuak ematen. Full Scale Assault diskoa 2008an Chicagon grabatua zuten Steve Albiniren bitartez. Bertan, Negative Approach taldeko John Brannonek hartu zuen parte eta Baroness taldeko Jon Baizleyk egin zituen diseinuak.

Dictadura taldeak gainera bira txiki bat egingo du beraiekin eta ostegunean Madriden izango dira. Honez gain, larunbatean ere Bartzelonan joko dute.

B Jaunaren urtebetetzeak ospatuko ditugu ZarataZarautzen

asteartea, 14 urtarrila, 2014

Aste honetan ere beste ZarataZarautz interesgarri bat edukiko dugu Arraio Irratian. Gonbidaturik ez dugu izango baina hirukoteak beraien nobedade berriak ekarriko dituzte. Gainera, B Jaunaren urtebetetzeak ospatuko ditugu beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3an edo internet bidez.

La+Fraction

Atzo egin genuen saio bikaina podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.