Archive for the ‘Berriak’ Category

Disko gomendioa: Mairollosnauta – Un Prototipo De Ser, Amable Y Detestable

asteartea, 3 abendua, 2013

Aspaldian gure txoko honetan diskorik jarri ez ditugula eta kexu azaldu zaizkigu batzuk. Hortaz, gaurkoan nahiz eta nobedade bat ez izan, benetan pena merezi duen talde eta disko batekin gatoz. Santanderreko taldea zen Mairollosnauta eta mende berri honen lehen hamarkadan ibili ziren han eta hemen jotzen.

Taldearen Dudas, Furia y demás ratos muertos lehen diska izugarri ona da baina gaurkoan beraien bigarren lana ekarri dugu hona, Un Prototipo De Ser, Amable y Detestable izenekoa, 2003an kaleratua. Hardcore Punk melodikoa, nahiko abiada bizikoa gainera. Bertan 14 abesti aurkituko dituzue, tartean Bad Brains taldearen bertsio bat ere. Gozatu!!!

Portada

Abestiak

01 Viviendo una causa perdida
02 Justicia Infinita S.A.
03 (Y yo sere…) fuego
04 El ultimo balbuceo del MC idiota
05 Escribiendo canciones de odio
06 Rechazo, odio, asco
07 Mientes mas que hablas
08 Cuanto mas lejos mejor
09 Voltaje
10 La flor
11 Valvulas y asfalto
12 Disfuncionamiento
13 Un camino (no frills)
14 Absorviendo radiacion

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Managaitz eta Metralleta taldeek Mallorkan joko dute

astelehena, 2 abendua, 2013

Managaitz eta Metralleta taldeek Mallorkan joko dute abenduaren 6an, ostiralean. Bertan, Mallorka bertakoak diren Usura eta Wasted taldeekin joko dute.

maxorka

Bertsioei eskeinitako ZarataZarautz irratsaioa

astelehena, 2 abendua, 2013

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan bertsioei eskeiniko diegu. Putzuzulo Gaztetxeko bersio gaua pasa dela eta, talde zaratatsuek egiten dituzten bersioei errepasoa egingo diegu ordu eta erdi luzez. Honez gain, beti bezala, gure agenda zaratatsuari ere errepasoa egingo diogu eta gure ohiko txorakeriak entzun ahalko dituzue internet bidez edo Arraio Irratiko uhin libreetan.

abenduak_3_bertsioak

Mallorka Punk Vol I bildumari errepasoa ZarataZarautzen

igandea, 24 azaroa, 2013

Astearteko ZarataZarautz irratsaioan, berriki kaleratu den Mallorka Punk Vol I bildumari egingo diogu errepasoa. Radio 77 irratiko 1984 irratsaioak ekoizturiko LP bilduma honetan, gaur egun Mallorkako irlan dauden Punk taldeak aurkitu ditzakegu. Aspirina Infantil, Decraneo, Usura, Eskoria, Mostros…

Horregatik, 1984 irratsaioko kidea den Federi elkarrizketa egingo diogu eta bertako abestiak entzuteko aukera izango dugu, beti bezela, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan edo internet bidez.

azaroak_26_mallorka

Atzoko saioa podcastean duzue, Playlista berriz HEMEN.

Metralleta taldeak Atarazarata Fest II jaialdian joko du

asteazkena, 20 azaroa, 2013

Metralleta taldeak Eibarren lehengo urtetik ospatzen den Atarazarata Fest jaialdian joko du larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bertan, Fly Shit, Fraga, Colapso, Diswar, Kamorrah eta Raiser taldeekin egongo da.

Hasiera batean, Managaitz taldearekin jo behar genuen (kartelean jartzen duen bezala) baina lan kontuak medio ezingo dugu jo. Baina lasai, luxuzko ordezko batek joko du eta. Kontzertua oso puntual hasiko da, zarata kontuengatik Eibarko Gaztetxean goiz amaitu behar dute eta.

atarazarata

Aurtengo Sorgin Gauaz aste honetako ZarataZarautz saioan

astelehena, 18 azaroa, 2013

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Sorginkale Banaketakeko kide bat elkarrizketatuko dugu. Zizur Nagusian antolatzen den 10. Sorgin Gauari errepasoa egingo diogu eta bertan joko duten taldeen abesti batzuk ere jarriko ditugu, baita pasatako talde batzuena ere.

Honez gain, asteroko agendari ere errepasoa egingo diogu eta ohiko lehiaketa izango duzue, beti bezala, asteartean gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko FMko 99.3an edo internet bidez.

sorgingauadiez

Atzoko saioa podcastean duzue, playlista berriz HEMEN.

Tito Metralleta berriz ere ZarataZarautz saioan

igandea, 10 azaroa, 2013

Azaroaren 12ko irratsaioan, Tito Metralleta edukiko dugu berriro ere ZarataZarautz irratsaioan. Aurrekoan bezala, Abiadura Handiko Trena baino azkarrago doazen abestiak jarriko dizkigu ordu eta erdi luzez. Eta beti bezala, ohiko kontzertuen agenda eta asteko lehiaketa ere edukiko dugu, beti bezala Arraio Irratiko 99.3an edo internet bidez. Fast Music, Not Fast Food!!!

azaroak_12

Atzoko saioa podcastean duzue beti bezala. Playlista berriz HEMEN.

Diskoirra taldearen Asiar biraren dokumental aurkezpena

astelehena, 4 azaroa, 2013

Ostegun honetan, azaroaren 7an, Diskoiraa taldeak 2011ean egindako Asiar biraren dokumentala emango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Dokumentala ez dago guztiz amaitua detaile batzuk falta zaizkio eta baina honen egileak data nola ez zuen aukeratu ba… dagoenakin konformatu beharko.

Zita, arratsaldeko 19:00etan izango da eta aurretik afari-merienda moduko bat egongo da (lasai Humusa ez da faltako). Gonbidatuak zaudete!!!

Lagun Izozturik gabeko ZarataZarauz irratsaioa

astelehena, 4 azaroa, 2013

Aste honetan ere ez da ZarataZarauz irratsaiorik faltako, naiz eta Lagun Izoztuak ezin izango duen bertan egon, Pariserako bidai gogor bat du eta. Baina lasai, B Jauna eta Krixpin egongo dira eta Arraio Irratiaren uhin libreak musika zaratatsuz astintzen. Beraz ez ahaztu zita zaratatsua duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

azaroak_5

Disko gomendioa: Aspirina Infantil – El reino de la estupidez

astelehena, 28 urria, 2013

Aspirina Infantil talde Mallorkarraren lehen lan luzea duzue hau, El reino de la estupidez izenekoa. Aurten kaleratutako LP hau, Metadona Records zigilupean egin dute (beti bezala). Zer gehiago esan hauetaz? Ba beraien aurreko lan guztiak blog honetan aurkitu ditzakezuela, kurioseatzen ibiltzen bazarete eta laister Mallorkan beraiekin egongo garela bakarrik.

Portada

Abestia

01 Inutil
02 Peligroso
03 Es tu futuro
04 Jekyl y Hyde
05 El reino de la estupidez
06 Pistola de los rotos
07 Cristal
08 Desayuno
09 Si tropiezo
10 Blues
11 Violencia
12 No temo a las sirenas
13 Six pack
14 Gris
15 La ciudad
16 Supervillano

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.