Archive for the ‘Berriak’ Category

Managaitz taldea G7aren kontrako kontzertuan izango da

osteguna, 20 ekaina, 2019

Larunbat honetan, G7aren aurkako eguna antolatu dute Donostian. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera kontzertuak izango dira Trinidade plazan eta bertan Managaitz taldea jardungo da besteak beste.

Hirukotea ZarataZarautzen

asteartea, 11 ekaina, 2019

Astearte berri bat iritsi da eta ZarataZarautz irratsaioa egiten duen hirukoteak ordu eta erdiko saioa prest du. Gonbidatu berezirik ez dugu izango baina nobedade batzuk entzuteko parada izango da.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Kaos y Lentejas jaialdiaz ZarataZarautzen

asteartea, 28 maiatza, 2019

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Kaos y Lentejas jaialdiaren 2 antolatzaile edukiko ditugu. Larunbat honetan Orioko Etxeluze Gaztetxean burutuko da jaialdia eta hainbat talde izango dira bertan.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Peedoh eta Managaitz taldeak Kaos y Lentejas jaialdian

astelehena, 27 maiatza, 2019

Ekainaren 1ean Kaos y Lentejas jaialdia ospatuko da Orioko Etxeluze Gaztetxean. Hainbat talderen artean, Managaitz eta Pedooh taldeak edukiko ditugu.

Juanma dator ZarataZarautzera

asteartea, 21 maiatza, 2019

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Juanma edukiko dugu gonbidatu bezala. Aspaldian Arraio Irratira hurbildu gabe zegoen Juanma eta gogo biziz etorriko zaigu zarata apur bat jartzera.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Tattoo Circusa hizpide ZarataZarautzen

asteartea, 14 maiatza, 2019

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Tatoo Circusa edukiko dugu hizpide. Urtero egiten den jaialdi solidarioaren inguruan jardungo gara antolatzaileekin eta beti bezala zarata apur bat jarriko dugu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Oporraldien ostean bueltan gara

asteartea, 30 apirila, 2019

Aste santuetako oporraldien ostean ZarataZarautz irratsaioa bueltan da. Gonbidaturik edukiko ez badugu ere,ohiko hirukotea musika jartzen edukiko dugu 21:30etatik aurrera.

Irratsaioa podcastean duzue. PLaylista berriz HEMEN.

Hardcore kontzertua Putzuzulon

igandea, 28 apirila, 2019

Maiatzaren 1ean, asteazkenean hiru talderen kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean.

Antidoto talde Madrildarra biran etorriko dira Zarautzera, diska berria aurkezten gainera. Beraiekin batera Oñatiko Lokuria eta Zarautz eta Errenteria artean kokatzen den Paniko taldeak edukiko ditugu. Kontzertua 21:00tan hasiko da.

Oporraldien aurreko irratsaioa

asteartea, 16 apirila, 2019

Aste Santutako oporraldien aurreko saioa prest dugu ZarataZarauzko lagunok. Gonbidaturik ez dugu izango baina hirukotea prest izango gara zarata apur bat ipintzeko.

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Krixpin gabeko irratsaioa

asteartea, 9 apirila, 2019

Aste honetan ere ZararaZarautz saio berri bat dugu azken aldian lortu ditugun nobedadeekin. Hala ere Krixpinen baja edukiko dufu 21:30etatik aurrera.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.