Archive for the ‘Diskak’ Category

Disko gomendia: Estigia – Insubmission

astelehena, 6 uztaila, 2009

Sarean bilaka ibiltzeak askotan zerbaiterako balio izaten du. Gaurkoan mito batzuen disko bat lortu ahal izan dut. Estigia talde Zarauztarraz ari naiz. Oraindik gazteak garenak ez genuen aukerarik izan talde handi hau zuzenean ikusteko. Diskoan entzuteko aukera izan dugu behintzat.

insubmission

Nahiz eta ZarataZarauzko kideak beraien maketen zaleagoak izan, gaurkoan 1989ko Insubmission diska zuen eskura jarri nahi dugu. 80ko hamarkadako Euskal Herriko Trash Metalaren erregeek diska hau kaleratu zuten 89an, bi maketaren ondoren.

Diska jeisteko klikatu ezazue HEMEN.

Hala ere izugarria izango litzateke Estigiaren maketak formatu digitalean lortzea. Taldekideren batek irakurriko baligu…

MKT taldearen azken lana eskuragarri duzue iada

asteazkena, 17 ekaina, 2009

MKT hirukote Zarauztarraren azken lana eskuragarri duzue iada. Kostatu zaigu, baina sarean dago jeisteko.

ruper

Diska, oso osorik jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: IBEX 35 – Cristo es un negocio de mierda

ostirala, 5 ekaina, 2009

Sarean aurkitzen den blog interesgarri bat bistaratzen nebilela, ezagutzen ez nuen eta Euskal Herrikoa den talde baten diskarekin topatu naiz.

ibex35

Taldearen izena IBEX 35 da, Tolosakoa alegia eta grindcore bortitza lantzen omen dute, ez nuen sekula beraietaz ezertxo ere entzun. Taldearen Cristo es un negocio de mierda diska jeisteko utziko dizuet oraingoan. Nik ez dut aukerarik izan entzuteko baina ahal dudanean egingo dut. Espero gainera, datorren astearteko ZarataZarautz irratsaioan B-jaunak abestiren bat jartzen utziko didala.

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Lanean gabiltza diska berriarekin

ostirala, 29 maiatza, 2009

Metralleta eta Diskoiraaren arteko elkarbanaturiko edizio limitatuarekin lanean jarraitzen dugu. Putzuzulo Gaztetxeko txokorik ilunenean portada berriak serigrafiatzen hasi gara iada.

limited

100 disko berezi hauekin puzzle txiki bat egin dugu. Argazkian ikusten duzuen bezala, spray baten bidez diska guztiak elkartu eta irudi bat egin dugu hauen gainean. Disko hau erosten duen bakoitzak, puzzlearen zati bat eramango du beraz. Lortuko ote dugu hemendik urte batzuetara puzzlearen pieza guztiak elkartzea?

Gogoratu hala ere, binilorik eskuratu ezin duzuenok HEMEN klik eginaz diska oso osorik jeitsi dezakezuela

Kalean da Metralleta eta Diskoiraa taldeen azken lana

asteazkena, 27 maiatza, 2009

Kalean da iada Metralleta eta Diskoiraa talde Zarauztarren elkarbanaturiko lana. Luze lan egin ondoren, 7 hatzbeteko binilo bat kaleratu dute.

split

Metralletako lagunek, 2008an Kobory taldearekin 10 hatzbeteko beste binilo bat atera ostean, sei kantu berrirekin etortzen zaizkigu plastiko zati honetan. Kantu hauek, aurreko laneko grabazio sesio berdinekoak dira, Erdoiztako baserrian 2007an grabaturikoak hain zuzen ere.

Diskoraa taldea berriz, 2008an lehen EP-a kaleratu ostean ete bi Europar bira egin ostean, lan berriarekin datoz. Hauek, bost kantu sartu dituzte beraien aldeko plastiko zatian. Abesti horietako bat gainera, Los Crudos talde mitikoaren bertsio bat da.

Bi taldeen lan berri honen 525 kopia kaleratu dira bi kolore ezberdinetan. 410 kolore beltzean eta 115 kolore arrosan atera dira. Gainera, diska batzuen diseinua serigrafiatuak izango dira (100 kopia).

Diska hau, hiru zigilu ezberdinen laguntzaz kaleratu da. Oreretako KHHAPSPMCH, Bilboaldeko DISCOS ENFERMOS eta Mallorkako MANGEL zigiluek kaleratu dute alegia.

Biniloa eskuratu nahi baduzue hemen dituzue kontaktuak:

DISCOS ENFERMOS–> discosenfermos@gmail.com
KHHAPSPMCH–> khhapspmch@yahoo.es
MANGEL–> mallorcapunk@hotmail.com
METRALLETA–> zaratazarautz@arraio.net
DISKOIRAA–> diskoiraa@gmail.com

Hala ere, binilorik entzuteko aukerarik ez baduzue, leku honetatik jeitsi dezakezue oso osorik HEMEN klik eginaz.

Disko gomendioa: Estricalla – Gimnasia Revolucionaria

ostirala, 22 maiatza, 2009

Gaurkoan lagun baten gomendioarekin gatoz. Short Fast Loud blogean ibili ondoren, disko hau topatu dugu jeisteko moduan. Estricalla taldeaz ari gara, Kloakao eta El Corazon del Sapoko kideek osaturiko taldea da eta orain dela gutxi 10 hatzbeteko binilo bat kaleratu dute.

estricala

Diska hau gainera, Anestesia taldeko Mikel Kazalisek grabatu du bere Zarauzko Fidelenea estudioetan. Lan berri honetan, hardcore utsez osaturiko 6 abesti aurkituko ditugu. Gainera, Eneko Abregoren (Bap!! , Inoreneroni) kolaborazioa ere aurki dezakegu S.N.F.U. taldearen bertsio batean.

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Baina Short Fast Loudeko lagunak esaten duen bezala, biniloak entzuteko aukera baduzue, EROSI EZAZUE!!

Disko gomendioa: Sin Dios – Intolerance Split 7´´

astelehena, 4 maiatza, 2009

Gaurkoan, bi talde handiren arteko disko elkarbanatu batekin gatoz, Sin Dios Madrildarren eta Intolerance Asturiarren Ep konpartitu batekin alegia. Bakoitzak, beste taldearen bi bertsio egiten ditu. Sin Dios taldeak ez du aurkezpenik behar egia esan. Intolerance berriz, oso gazteak ez zaretenok agian Zarauzko Musika plazan ikusiko zenituzten Manuela Gaztetxea desalojatu ondoren burutu zen festan, 2000ko Apirilaren 1ean.

Espainar estatuko bi talde klasiko hauek, 2001ean kaleratu zuten diska bitxi hau, 1500 kopia eginez. Gaur egun, diska hau aurkitzea oso zaila da egia esan.

sin-dios

Sin Dios taldeak, Intolerancen Di no al speed eta El libro o la bala abestiak bertsionatzen ditu. Intolerancek berriz, Sin Diosen Requiem eta Ingobernables abestien moldaketak burutzen ditu.

intolerance

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: Bap!! – Lehertzeko garaia

osteguna, 23 apirila, 2009

Aurreko batean Bap!! talde Andoaindarraren lehen bi diskak jaisteko aukera eman genizuen webgune honetan. Oraingoan, talde berberaren azken lana jeisteko aukera eman nahi dizuegu.

Lehertzeko garaia izena du Bap!!-ek kaleratu zuen azken lanak eta 1994an kaleratu zuten. Bertan, hardcorearen mutur guztiak ikutu zituzten, askoen iritziz gainera, argitaratu zuten diskarik onena da.

lehertzeko-garaia

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Diska gomendioa: Spazz – La Revancha

asteazkena, 1 apirila, 2009

Oraingoan Estatu Batuetako talde mitiko baten diskarekin gatoz. Spazz taldea, Kalifornian sortutako Powerviolence taldea izan zen. 1992 eta 2000. urte artean egon ziren jotzen eta honez gain, bertako partaideek zigilu ezberdinetan parte hartu zuten.

Chris Dodgesek adibidez, Slap a Ham Records zigilua sortu zuen, musika mota honetako talde handienetakoak bertan editatu zituzten beraien lanak. Max Ward baterijoleak berriz, 625 Trashcore zigilua sortu zuen.

spazz

Gaurkoan Spazzen diskarik borobilena jeisteko aukera emango dizuegu. La Revancha izeneko diska honetan, 20 abesti ultra azkar aurkituko dituzue, tartean audio sample interesgarri batzuk ere badaude eta abesti batzuetan, banjoa edota saxoa ere erabiltzen dute.

Diska entzuteko HEMEN klik egin ezazue eta ea gustatzen zaizuen.

Diska gomendioa: FxOxB – Powerviolence forever

asteartea, 31 martxoa, 2009

Kaixo lagunak:

Gaurkoan Tokyoko talde baten diska gomendatuko dizuegu. Taldearen izena Fuck On The Beach (sugerentea ez?) da eta Japoniako Powerviolence talderik esanguratsuena izan da 90eko hamarkada amaiera eta 2000ko hamarkada artean.

fuckonbeach

Oraingoan, beraien Powerviolence forever diskaren enlaze bat jarriko dizuegu goza dezazuen. Nahi izan ezkero, klikatu ezazue HEMEN.