Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Monologoen ostean ZarataZarautz irratsaioa

asteartea, 15 maiatza, 2012

Arraio Irratiaren urteurrena dela eta, Aitor Nabarro eta Jon Plazaola edukiko ditugu gaur Putzuzulon, pare bat monologo eginaz. Horregatik, gaurko ZarataZarautz irratsaioa beranduxeago egingo dugu seguruna. Gainera, Lagun Izoztua ez da bertan egongo. Baina lasai, Krixpin eta B Jauna bertan egongo dira eta zarata apur bat jartzen.

Atzoko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea berriz ere ZarataZarautzen

asteartea, 8 maiatza, 2012

Arraio Irratiaren urteurrenaren atarian ez dugu gonbidaturik izango ZarataZarautz irratsaioan. Baina lasai, ohiko hirukotea asteartero bezala bertan egongo da belarriak astintzeko gogoz. Gaurkoan, Humilitate, Estricalla, Zinc, Mostros, Mundo Muerto eta beste hainbat talderen doinuak entzun ahalko dira, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko saioa entzuteko, klikatu ezazue podcastean. Playlista berriz HEMEN duzue.

Zarauzko taldeak Lepotik Zintzilik irratsaioan

osteguna, 3 maiatza, 2012

Zintzilik Irratiko Lepotik Zintzilik irratsaioan, Zarauzko taldeen errepasoa egin dute aste honetan. Estigia, Anestesia, Folkcore, Burux Lee, Erantzun, Metralleta, Diskoiraa, Iñor ez, Dirtaa, Humilitate, Zulo edo Thrashgression bezalako taldeen doinuak jarri zituzten atzo asteazkenean.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Eta milesker irratsaioa burutzen duzuenoi!!!!

EnekOI! ZarataZarautzen

astelehena, 30 apirila, 2012

Biharko ZarataZarautz saioan, aspaldi Arraio Irratian ibilitako kide bat edukiko dugu. ArraiOI irratsaioa egiten zutenetako kide bat edukiko dugu gurean, EnekOI! alegia. Street Alarm taldeko kidea izan zenaren gustoko musika entzuteko parada edukiko dugu ordu eta erdi luze batez eta gaur egun zertan dabilen ere jakiteko parada izango dugu. Beti bezala, bihar, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Oporraldiaren ostean bueltan gara

asteartea, 24 apirila, 2012

3 asteko oporraldiaren ostean bueltan gara ZarataZarautz irratsaioko kideak. Aste honetan, gure ohiko kolaboratzailea den Juanma edukiko dugu, herri, hiri edo auzoren baten izena duten taldeen doinuak jartzen. Eskoria-tza, Tampere SS, Stalingrad…

Ohiko zarata dosia behar baduzue, sintonizatu 99.3a edo entzun gaitzazu internet bidez.

Metralletako kideak ZarataZarautzen

astelehena, 26 martxoa, 2012

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Metralleta taldeko kideak edukiko ditugu. LP berria kaleratu berri dute eta hau aurkeztera etorriko zaizkigu. Honez gain, Aste Santuetan Europan zehar egin behar duten 2 asteko biraren berri ere izango dugu. Honen ondorioz, saioa ere berezia izango da, irratiko kide eta entzule den Disgalerna edukiko dugu irratsaioaren gidaritzapean, Metralletatarrei galderak eginez.

Gogoratu, zure astearteko zarata dosia gaueko 21:30etan hasiko dela FMko 99.3an edo internet bidez.

Atzo Disgalerna eta Metralletako kideekin egin genuen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotearen txanda ZarataZarautzen

asteartea, 20 martxoa, 2012

Azken aldi hauetako gonbidatu guztien ostean, ZarataZarauzko hirukotearen txanda iritsi da astearte honetan. Gaurkoan, Krixpin, B Jaunak eta Lagun Izoztuak gustoko ditugun doinuak entzuteko aukera izango duzue, baita nobedade batzuk ere. Life… But How To Live It?, Accidente, Net Weight, Cementerio Show, Lucky Malice…

Atzo eginiko irratsaioa podcastean duzue beti bezala. Playlista berriz HEMEN.

Txafen bisita astearte honetako ZarataZarautz irratsaioan

astelehena, 12 martxoa, 2012

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioan Bilduko alkate guapoenaren eta Urtxuegiaren (Somotoko Erregina) herri berberekoa den gonbidatuaren bisita edukiko dugu, Txafena alegia. Astearte honetako irratsaioan, hardcore Oldschool taldeak entzuteko aukera izango dugu, Maystrike eyerball outlast eta horrelako taldeak alegia, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3an edo internet bidez.

Txafekin eginiko irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Asiar biraren bigarren zatiarekin jarraituko dugu ZarataZarautzen

astelehena, 5 martxoa, 2012

Astearte honetako ZarataZarautz saioan, Diskoiraakoek Asian zehar eginiko biraren bigarren zatiarekin jarraituko dugu. Aurreko astean hasi ginen bira hontaz hizketan baina ordu eta erdiko saioa motz geratu zitzaigun eta aste honetan jarraituko dugu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko Playlista HEMEN duzue. Saioa berriz, podcastean:

Diskoiraaren Indonesiako biraz ZarataZarautzen

asteartea, 28 otsaila, 2012

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan, Diskoiraa taldeak Indonesia, Malasia, Filipinak eta Singapur aldean eginiko biraz jardungo gara. Irailean burutu zen bira honen inguruko informazioa emateaz gain, beraiekin batera egon ziren talde batzuren abestiak entzuteko aukera ere izango da, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzo Diskoiraakoekin beraien Asiar biraz egin genuen lehen irratsaioa entzungai duzue podcastean. Playlista berriz HEMEN.