Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Juanma eduki genuen ZarataZarautzen

asteazkena, 13 uztaila, 2011

Atzoko ZarataZarautz irratsaioan Juanma eduki genuen berriz ere ordu eta erdi luze batez. Juanmaz gain gainera, Mattingunen bisita ere izan genuen, B Jaunaren hutsunea estaltzeko.

3025_discharge

Bertan, 80ko hamarkadako talde Britainiarrak entzuteko parada izan genuen. Discharge, Disorder, Chaos UK, Varukers…

Irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berrzi HEMEN.

Uztailean ere ZarataZarautz irratsaioa egongo da

asteartea, 5 uztaila, 2011

Uztailean ere belarriak berotzeko gogoarekin gaude ZarataZarauzko kideak. Gaurkoan, ez dugu gonbidaturik izango baian ohiko hirukotea zarata jartzen egongo gara, nola ez.

erdoiz

Gogoratu zita zaratatsua duzuela Arraio Irratian, gaueko 21:30etatik aurrera.

Entzun Juanmarekin egin genuen azken saioa

osteguna, 30 ekaina, 2011

San Pelaioen iltzearen ondorioz, Juanamarekin egin genuen azken irratsaioa berandu jarri dugu blog honetan. Aste honetako saioan, bateriajoleek abesten duten taldeen kantuak entzun ahal izan genuen. Hellnation, Rouse, Overthhhrow, Hard-ons…

hellnation

Saioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz HEMEN.

Entzun atzo Aritzekin egin genuen irratsaioa

asteazkena, 22 ekaina, 2011

Atzo esan bezala, gonbidatu berezi bat eduki genuen ZarataZarautzen. Aritz etorri zitzaigun ABC No Rio aretoaren inguruan sorturiko taldeak jartzera. Citizens Arrest, Bad Trip, Absolution…

citizens

Irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz HEMEN.

Getariar bat ZarataZarautzen

asteartea, 21 ekaina, 2011

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan, gonbidatu berezi bat edukiko dugu. Getariatik Aritz etorriko zaigu gustuko duen musika jarriaz. 80 eta 90 hamarkadetan New Yorken sorturiko taldeen abestiak entzun ahalko ditugu, ABC No Rio inguruan sorturikoak alegia.

hardc

Gogoratu beraz, zita zaratatsu bat duzuela gaur gauean, 21:30etatik aurrera.

Entzun atzoko ZarataZarautz irratsaioa

asteazkena, 15 ekaina, 2011

Atzokoan ere, estilo ezberdinetako musika taldeen soinuak entzuteko parada izan zenuten. Achtungen maketa, Represion, Metralleta… Eta astebukaera honetan Getarian, Idiazabalen eta Zarautzen egongo diren kontzertuen berri ere izan zenuten.

Irratsaioa entzun nahi baduzue HEMEN duzue, Playlista berriz HEMEN.

Nobedade berriak ZarataZarautzen

asteartea, 14 ekaina, 2011

Ekainaren 14ko ZarataZarautz irratsaioan, aspalditik gordeak ditugun nobedade batzuk entzun ahalko dira. Azken asteetan gonbidatu dexente eduki ondoren, ZarataZarauzko hirukotea edukiko dugu binilo berri batzuk jartzen. Gogoratu 21:30etan hasiko dela irratsaioa, Hala Bedi irratiko A Desalambrar irratsaioaren ondoren.

repre

ZarataZarautz irratsaiorik gabe geratuko zarete gaurkoan

asteartea, 7 ekaina, 2011

Aste honetan ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo Putzuzulon edukiko dugun kontzertu baten ondorioz.

Astearte honetan, ekainaren 7an, hardcore kontzertu itzela edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan bi talde ikusteko aukera izango duzue:
REFLECTIONS OF INTERNAL RAIN

Serbiako talde ikaragarri onekin emango diogu haisera udararai zarauzko ametsen fabrikan. Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da seguruenik eta galdu ezinekoa da eskaintzen duten zuzeneko azkar eta indartsua. Emo crust dotorea jorratzen dute eta izugarrizko maila lortu dute.

eta beraienkin batera, REPRESION, bilbotik zuzenean Altos Hornos eko amorru guztia ateratzeko prest, talde ugaritan ibilitako jendeak osatutako talde bikaina.

Kontzertuak 23:00tarako bukatu behar dute.

ekainak-7

Entzun atzo eginiko ZarataZarautz irratsaioa

asteazkena, 1 ekaina, 2011

Atzo ere beste ZarataZarautz irratsaio bat eduki genuen. Oraingoan Lagun Izoztuaren baja izan genuen eta hau agerian geratu zen beste bikoteak ordenagailuarekin izan zuten arazoa ikusita. Hala ere, Arraio Irratian dauden binilo zar batzuek hautsa kendu eta hau jartzea lortu zuten. Iban Landaz ere ez ziren ahaztu une gogor hauetan (Eutxourrei!!!).

20110529168

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Irratsaio honen playlista ere HEMEN duzue.

Entzun atzo Juanmarekin eginiko irratsaio bikaina

asteazkena, 25 maiatza, 2011

Atzo Japoniako Punk talde askori egin genion errepasoa Juanmarekin batera. Ia bi orduz egon ginen Metal Skull, Inzest edo Bastard bezalako taldeak entzuten.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.