Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

Maka izango dugu ZarataZarautz saioan

igandea, 13 abendua, 2009

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioan, Burux Lee taldeko gitarjolea de Maka izango dugu gurean. Beste askotan egin izan dugun bezala, berak gustuko duen musika jarriko digu ordu terdiko saioan.

mak

Gogoratu, asteartean, Abenduaren 15an, zita duzuela Arraio irratiko uhinetan.

Entzun abenduko lehen ZarataZarautz saioa

asteazkena, 2 abendua, 2009

Kosta izan bazitzaigun ere, atzoko ZarataZarautz irratsaioa grabatzeko moduan izan ginen. Hala ere, ordubeteko saioa soilik dugu grabaturik, nahiz eta beti bezala, ordu terdiko saioa egin genuen. Atzokoan, B jauna eta Lagun Izoztua egon ginen soilik eta gustoko dugun musika jartzen egon ginen. Beti bezala, lehiaketatxoa ere izan genuen eta inguruko kontzertuen berri ere eman genuen.

Saio entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Egun honetako playlista berriz, HEMEN.

Presta itzazue zuen belarriak

asteartea, 1 abendua, 2009

Abenduko lehen ZarataZarautz saioan ez dugu gonbidatu berezirik izango. Gaurko saioan, B jauna eta Lagun Izoztua bakarrik egongo dira FMko 99.3an. Hala ere, nobedade berri batzuk entzuteko aukera izango duzue eta inguruan ditugun kontzertuen berri ere emango dute.

horror

Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Entzun Joxemarekin eginiko irratsaioa

asteazkena, 25 azaroa, 2009

Hardcore istoria lekzio bat eman zigun Joxemak atzokoan. Ordu eta erdi inguruz, sekulako taldeak entzuteko aukera izan genuen bere eskutik, guztiak biniloan gainera. Honez gain, atzo atxilotu zituzten 34 lagunetaz ere ez ginen ahaztu eta musikarekin gogoratu genituen.

joxem

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN duzue.

Joxema egongo da ZarataZarautz saioan

asteartea, 24 azaroa, 2009

Azaroaren 24ko ZarataZarautz irratsaioan, Burux Lee taldeko gitarjolea den Joxema izango dugu. Beste askorekin gertatu den bezala, gustoko duen musika jartzen egongo da gure uhin libreetan eta beste hainbat gauzataz ere hitzegingo dugu.

joxema

Garbi dago, Bad Brains, RKL edota tankerako taldeak jartzen ez baditu, irratiko gela arroxetik ez dela irtengo. Gogoratu saioa, gaueko 21:30etatik aurrera dela.

Entzun Arrautz Ustelak taldeko bi kiderekin eginiko irratsaioa

asteazkena, 18 azaroa, 2009

Entretenitua izan zen Arrautz Ustelak talde Oriotarreko bi abeslariekin egin genuen saioa. Beraien ibilbide luzeaz hitzegin genuen eta etorkizunean dituzten asmoez ere. Honez gain, Orio herrian Gaztetxearekin duten kontuez ere mintzatu ginen.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN duzue.

Arrautz ustelak taldea ZarataZarautzen

asteartea, 17 azaroa, 2009

Azaroaren 17ko ZarataZarautz saioa, Orioko Arrautz Ustelak taldea izango dugu gonbidatu gisa. Beraien ibilbideari buruz, kontzertuei buruz eta etorkizunean dituzten asmoei buruz hitzegingo dugu oraingoan. Grabaketaren bat entzuteko aukera ere izango da.

arrautz-ustelak

Guzti hau beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an.

Entzun Burux Lee taldearekin eginiko saioa

asteazkena, 11 azaroa, 2009

Azaroaren 10ean Burux Lee taldearekin egin genuen irratsaioa entzungai dago iada. Saioaren lehen orduerdian nobedade berri batzuk entzuteko aukera izan genuen B jaunaren bitartez. Hurrengo ordubetean, Burux Leeko lagunak izan genituen Arraioko gela arroxean taldeari buruz hizketan. Diska berria, Europan zehar burututako bira eta etorkizuneko asmoez hitzegin genuen beraiekin.

burux

Irratsaioa HEMEN duzue. Egun hontako playlista berriz HEMEN.

Burux Lee taldea ZarataZarautz saioan

astelehena, 9 azaroa, 2009

Azaroaren 10eko ZarataZarautz irratsaioan, Burux Lee taldeko kideak izango ditugu. Diska berriaren prestaketan dabiltza eta solasaldian izango ditugu honen inguruan. Bestalde udan egin zuten bira eta beste hainbat kontu ere izango ditugu beraiekin.

burux

Irratsaioa, beti bezala, gaueko 21:30etan hasiko da, Arraio irratiko 99.3an.

ZarataFesten inguruan egindako irratsaioa entzungai dago

asteazkena, 4 azaroa, 2009

Azaroaren 3an ZarataFest jaialdiaren inguruan eginiko irratsaioa entzungai dago. Bertan parte hartuko duten taldeez mintzatzen egon ginen saioaren lehen ordubetean. Eugenioren deia ere izan genuen eta Putzuzulo Gaztetxean burutzen ari zen humore gauean ere parte hartu genuen, uhinetatik txisteak kontatuz. Saioaren amaieran, Zarauztarrontzat klasikoak diren kantu batzuk jarri genituen.

zaratafest_azaroak_7

Saioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Irratsaioaren playlista berriz HEMEN duzue.