Archive for the ‘Kontzertuak’ Category

Kamorrah, Diswar eta ZarataZarautz biniloak ziztatzen!!!

osteguna, 26 uztaila, 2012

Uztailaren 30ean, astelehenean, egun pasa bikaina antolatu dute Arranopolako kideek. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Zarauzko Arrano tabernako terrazan Kamorrah eta Diswar taldeen kontzertua edukiko dugu. Bi taldeak Europar birari ekingo diote eta Zarauzkoa izango da lehen kontzertua. Gogoratu kontzertuak goizo amaitu behar duela eta puntual hasiko dela.

Eta kontzertuaren ostean, iada urteroko ohitura bilakatu den DJ sesioa edukiko dugu. ZarataZarauz irratsaioko lagunak egongo gara gure binilo zaharrak ziztatzen.

Ernia taldeak Lasarten joko du

asteartea, 24 uztaila, 2012

Ernia taldeak Lasarten joko du larunbat honetan, uztailaren 28an. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Lasarteko Okendo plazan egongo dira Subversion X, Venganza, Apurtu, Morghead eta Bar Remigiorekin batera. Bide batez gogoratu laukote bezala estreinatuko direla Zarauztarrak.

Desguace Beni eta Las Otras taldeen kontzertua Zarauzko Putzuzulon

osteguna, 12 uztaila, 2012

Uztailaren 16an, astelehenean, Madrilgo eta Bartzelonako talde bana edukiko ditugu Zarauzko Putzuzulon. Madrildik etorriko direnak Desguace Beni dira beraien Punk txatarreroarekin.

Bartzelonatik berriz, lau emakume etorriko zaizkigu beraien Punkarekin gure belarriak zorroztuz, Las Otras taldea alegia.

R209 eta Crosta Uztailaren 12an

astelehena, 9 uztaila, 2012

Uztailaren 12an, ostegunean, bi talderen kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Lehenak, Bilbotik datozen R209 dira, Crust indartsua jorratzen dute emakume ahotsez lagundua.

Bigarren taldea berriz, Bartzelonatik etorriko zaigu. Crosta taldea, Punk anarkista egiten duen hirukotea da eta LP berria aurkeztera etorriko zaizkigu Zarautz aldera. Kontzertua 20:30etan hasiko da eta 23:00etarako amaiturik egon beharko du.

Totalickers eta Crazy Spirit Putzuzulon

asteazkena, 4 uztaila, 2012

Uztailaren 10ean, asteartean, sekulako kontzertua edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bi taldek bisitatuko gaituzte, Bartzelonako Totalickers Crust taldea eta Crazy Spirit Estatubatuarrak.

Gogoratu kontzertuak 23:00etarako amaitua egon behar duela eta nahiko puntualak izango garela.

Hardcore kontzertu itzela astelehenean

larunbata, 30 ekaina, 2012

UZTAILAK 2 ASTELEHENA 21TAN

ANXIETY ATTACK (FRANTZIA) http://buildmeabombrecords.bandcamp.com/album/self-titled-ep
EDITH AND TWO MANS (BELGIKA) http://edithandtwomans.com/
AGENTX DO KHAUS (PORTUGAL) http://www.myspace.com/agentxdokhaus

Metralleta eta Dictadura taldeek beraien diska aurkeztuko dute zuzenean

asteazkena, 6 ekaina, 2012

Metralleta eta Dictadura taldeek beraien diska berriak “aurkeztuko” dituzte zuzenean astebukaera honetan. Lehen kontzertua Getariako Gaztetxean izango da, ostiralean, ekainaren 8an. Bertan, Donostialdeko Achtung eta Bartzelonako Glam taldeekin egongo dira.

Larunbatean berriz, Orioko Gaztetxean izango da kontzertua talde berberekin. Orioko gaztetxean atera behar duten aldizkari bat aurkezteko kontzertua antolatu dute eta lau taldeez gain DJ Latigo eta DJ Elektropeña ere izango dira.

Humilitate taldearen astebukaera honetako kontzertuak

asteartea, 5 ekaina, 2012

Humilitate taldeak bi kontzertu eskeiniko ditu astebukaera honetan. Lehena Andoaingo Gaztetxean izango da ostiralean, Ekainaren 8an, Zarauzko Hilkar eta Gasteizko More Too taldeekin batera.

Bigarrena berriz larunbatean izango da, Berako Kaxerna Gaztetxearen urteurrenean.

Humilitate taldeak kontzertuak ditu astebukaera honetan

asteazkena, 23 maiatza, 2012

Humilitate taldeak bi kontzertu eskeiniko ditu astebukaera honetan. Lehena ostiralean izango da, Operacion Guso izeneko jaialdi batean joko dute Lezoko Txerrimuño etxean Happy End, Uroboru eta I am Acuse taldeekin batera

Eta larunbatean berriz Soraluzeko Gaztetxean…

17:30etan
bazkalosteko kafea goxatzeko plan zoragarria!!! eta ondoren Bergarako festak!!

RENE BINAME
[Suitza eta Belgikatik datorren taldea, aurrez Mossu Raya bezalako taldeekin bisitatu izan gaituzten musikariak]

KUMA NO MOTOR
[iparraldetik datorkigun taldea, Rodeo idiot Engine eta beste hainbat proiektuetan jardundako jendillajearekin]

ENTERPRISE
[hauek ere iparraldetik datozkigu, baten prezioan bi!!!]

HUMILITATE
[zarauztik urtero Soraluze ingurura bixita huts egiten ez duen thrashero kuadrila]

Penadas Por La Ley, Kamiada eta Fertil Miseria Putzuzulon

asteazkena, 23 maiatza, 2012

Maiatzak 27 Igandea, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean:

-Penadas Por La Ley, emakumez osaturiko punk talde beteranoa Argentina/Bilbotik http://www.myspace.com/penadasporlaeyfans

-Kamiada, AnarkoPunk indartsua Berlinetaik http://kamiadapunk.wordpress.com/

-Fertil Miseria, 20 urte egurra ematen, punk gordina Kolombiatik http://www.myspace.com/fertilmiseria

Bide batez, gogoratu afaria egongo dela borondatearen truk eta dirurik ateratzen bada poliziak jarritako multa batzuk ordaintzeko izango da. Kontzertua 19:00tan hasiko da PUNTUAL