Archive for the ‘Kontzertuak’ Category
Defenestre Fest-a Putzuzulon
osteguna, 26 urtarrila, 2012Larunbat honetan, Urtarrilaren 28an II. Defenestre Fest jaialdia ospatuko da Putzuzulon. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera honako talde zaratatsu hauek ikusteko aukera edukiko duzue:
Erantzun
Metralleta
Almax
Diswar
Kamorrah
Destierro
Derrota
Nerviosah
Pornosaurio
Hell Division
Zuzeneko kontzertuak amaitu eta gero gainera, disko jartzaileen txanda izango da. Hor izanen dira Viniloekin tiro egiteko prest Dj Johm Wayne eta DJ Clit Eastwood.
Humilitatek Deustuko gazte lokalean joko du
ostirala, 20 urtarrila, 2012Humilitate taldeak Deustuko Gazte Lokalean joko du urtarrilaren 21ean, larunbatean. Bilboko Irola Irratiak antolaturiko kontzertuan, Yangtze Kiang eta Difuntos Telaraña taldeak ere ariko dira.
Erantzun taldeak Bartzelonan joko
asteartea, 17 urtarrila, 2012Erantzun taldeak, Badalonako Estraperlo aretoan joko du ostiral honetan, urtarrilaren 20an. Bertan, Scream talde Estatubatuar mitikoarekin eta Bartzelonako Reves eta Assac! taldeak ere ariko dira.
Bi Zarauztar talderen kontzertua Bermeon
asteazkena, 11 urtarrila, 2012Larunbat honetan, Urtarrilaren 14ean, bi talde Zarauztarrek joko dute Bermeoko Beleza Malandra Ateneoan. Kartelean gaiztotxo aurpegiarekin azaltzen diren Humilitate eta Hilkar taldeak zehatz mehatz. Jarraian duzue informazio guztia.
UZTAILAK 14, LARUNBATA
“BELEZA MALANDRA”
Ateneo kulturalean, Bermeo (erremedio 9)
18:30etan
[sarrera mugatuak izango dira eta aurre salmenta ateneoan bertan izango da]
Hc-trhash nahasketa bortitza. Estatu batuetako biratik bueltan kanturik berrienak zuzenean aurkezten. Erantzu, Burux lee, IRa et Decessus, Ras … eko kideekin.
Metal ikutuko hc gordina Zarautz, Donosti eta Urretxuko kideez osatuta.
Sekulako kontzertua Getariako Gaztetxean
larunbata, 7 urtarrila, 2012Berandu baina seguru!! Azken egunak hospital batean igarotzeak horrelakoak ekartzen ditu… Crust kontzertu bortitza Getariako Gaztetxean! Egurra latza! Euskal Herriko, Belgikako eta Suediako taldeak igoko dira oholtza gainera. Kontzertua gaueko 21:00etan hasiko da.
VISIONS OF WAR: Belgikatik crust bortitza bi ahotseta
INFERNOH: Suediako talde berria, anti.cimex edo eta totalitar taldeen arteko nahasketa!
HELL DIVISION: tanke batzuk zure gañetik pasatzen
HILKAR: Urretxu-zumarraga punk/metal konexion, doñu astunak, ilunak eta azkarrak
ERNIA: Zarauzko hirukotea, hcpunk narratza eta zikiña
Txixaparraztaren kontzertua sarean da
asteartea, 3 urtarrila, 2012Denbora askotxo pasa bada ere, azkenean Txixaparraztakoek Arraio Irratiaren 4. urteurrenean eman zuten kontzertuaren irudi batzuk sarean dira. Gozatu ezazue.., eta Labi askatu!!!
2012ko lehen zarata kontzertua Putzuzulon!
ostirala, 30 abendua, 20112012an oraindik ez gara sartu baina lehen zarata kontzertua prest dugu iada. Urtarrilaren 3an,, asteartean, Italiako bi taldek bisitatuko dute Putzuzuloko oholtza.
REPULSIONE: power violence italiarraren hurrengo enperadoreak. Minutu bateko abestiak kriston abiaduran
xKATExMOSHx: abiadura handia, erritmo aldaketak, bandanak…galduezina!!!
Honen ondorioz aste hortako ZarataZarautz saioa egin gabe geratuko gara.
Ernia eta Extensity taldeak Arranon!!
asteartea, 27 abendua, 2011Erantzunek Txarraskore Fest-en joko du
asteazkena, 14 abendua, 2011Erantzun taldeak, Basauriko Gaztetxean ospatuko den Txarraskore Fest jaialdian joko du larunbat honetan, Abenduaren 17an. Irola Irratiak antolaturiko jaialdiak ondorengo egitaraua edukiko du:
18:00 “HOME” dokumentala eta Irola Irratiaren kartel erakusketa gaztetxeanzehar.
20:30 Kontzertuak 4Euro
BASTARDS ASSAULT
ADRENALIZED (Donosti)
NO KOMPLY (Zalla)
ERANTZUN (Zarautz)
INSERTA (Bilbo)
eta gero… Vervena- Punk








