Archive for the ‘Kontzertuak’ Category

Zarata kontzertua izango da Urrairen 11ean

asteazkena, 6 urria, 2010

Urriaren 11ean, astelehenean, zarata kontzertu itzel bat edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Gaueko 20:30etatik aurrera, Deathraid, Sin Logica eta Kontrasocial taldeen kontzertua izango da.

1285850646948_f

Hiru taldeak Europar biran dabiltza egun hauetan. Deathraidekoak, Estatu Batuetatik datoz eta Disrupt edota State Of Fear bezalako taldeetan ibilitako jendez osaturik dago. Kontrasocialekoak berriz, Indonesiarrak dira eta Sin Logica Suitzarrekin batera dabiltza biran.

Metralleta taldeak bi kontzertu emango ditu Mallorka

asteartea, 5 urria, 2010

Metralleta talde Zarauztarrak, bi kontzertu eskeiniko ditu astebukaera honetan Mallorkan.

metralleta

Urriaren 7an eta 8an izango dira kontzertuak. Lehena, Error taldearekin eta bigarrena, Motor 49 eta Hosties en es Govern taldeekin izango da.

Bi kontzertuak, Radio Setanta-Set Mallorkako irrati libreko 1984 irratsaioak antolatu ditu.

Humilitate & Burux Lee Thrashing the borders with love 2010

asteartea, 5 urria, 2010

Mundurateko zerbitzaria berreskuratu dugun honetan, Humilitate eta Burux Lee taldeek burutu behar duten Europar biraren informazioa eskeintzeko aprobetxatuko dugu.

2009ko abuztuan bezalaxe, bi taldeak biran doaz beste behin elkarrekin. Urriaren 7an piztuko dute furgonetako motorra eta urriaren 8an joko dute lehen kontzertua Italiako La Espezia hirian. Bertan, Vandana Fest jaialdian joko dute. Handik, Europa ekialdera egingo dute salto eta 4 egunez Eslovenia eta Croazian izango dira. Handik Alemaniara egingo dute salto, Munich-eko Kafe Marat gunea bisitatuko dute Urriaren 13an. Urriaren 14ean, Alemanian bertan joko dute baina Kastle hirian, mendebaldean.

humilitate_buruxlee_tour10_web

Humilitate eta Burux Leek kontzertua dute Orion

ostirala, 24 iraila, 2010

Humilitate eta Burux Lee taldeek kontzertua eskeiniko dute Orion, bertako Gazte Asanbladak antolaturiko gazte egunean. Kontzertua, gaueko 22:30etan hasiko da plazan eta beraiekin batera 3gabe2 taldeak joko du.

1285318287023_f

Diskoiraa taldeak Mogambo aretoan joko du

asteazkena, 15 iraila, 2010

Diskoiraa talde Zarauztarrak Mogambo aretoko irekiera festan joko du. Udako oporraldia amaituta, ateak berriro irekiko ditu Trintxerpeko aretoak, Irailaren 18an, larunbatean.

mogambo

Diskoiraako lagunekin batera, Yaw, Keep Digging, Bergarako Hardflip, Orioko Citizen Kane eta Estatu Batuetatik datozen Abrupt taldeek joko dute.

Bi kontzertu interesgarri aste honetarako

asteartea, 14 iraila, 2010

Euskal Jaietatik bueltan gatoz eta garbiketa txukun bat egin ondoren asteburu honetan Putzuzulon izango ditugun bi kontzerturen berri eman nahi dizuegu. Lehena Irailaren 16an izango da, ostegunean eta bertan Italiatik biran datozen bi taldek joko dute, Lobotocrazia eta Anchilostoma taldean hain zuzen ere.

iralailak16def

Eta igandean berriz, Irailaren 19an, beste bi talde entzun eta ikusteko aukera ere egongo da. Oraingoan, Azpeitiako Karkaba eta Holandatik datozen Hard Voor Weinig taldeak izango ditugu berriz ere gurean.

Iñor Ez taldeak bira txiki bat egingo du egun hauetan

osteguna, 5 abuztua, 2010

Iñor Ez taldeak bira txiki bat burutuko du Espainiar estatuan Despeñaperros talde Bilbotarrarekin.

1280926986749_f

Hauek dira egunak:

2010-08-06 Izarbeltz(Bilbo)
2010-08-07 Palencia
2010-08-08 Deskanso
2010-08-09 La Jungla(Barcelona)
2010-08-10 Deskanso
2010-08-11 Leon
2010-08-12 Galizia
2010-08-13 Deskanso
2010-08-14 Deskanso
2010-08-15 Putzuzulo gaztetxea(Zarautz)

Metralleta taldeak Las Rodillerasekin joko du Arranon

astelehena, 26 uztaila, 2010

Metralleta talde Zarauztarrak Valentziako Las Rodilleras taldearekin joko du astearte honetan, Uztailaren 27an Zarauzko Arrano tabernan.

lasrodi

Valentziarrak, Espainiar Estatuan bira txiki bat egiten dabiltza eta asteartean, gaueko 21:00etatik aurrera Zarautzen izango ditugu.

Dictadura taldeak Aritzatxu Rock jaialdian egongo da

osteguna, 15 uztaila, 2010

Dictadura talde Zarauztarra Aritzatxu Rock Free 2010 jaialdian egongo da larunbat honetan, Uztailaren 17an. Urtero, Bermeon ospatzen den jaialdi honetan, 10 taldek baino gehiagok joko dute eguerdiko 13:00etatik aurrera.

10

Hauek dira parte hartuko duten taldeak:

Los Frenos (Bermeo)
Powerflip (Bermeo)
La URSS (Granada)
Los Daggers (Asturias)
Dictadura (Zarautz)
Villapellejos (Deusto)
Elfo Negro (Deusto)
Thee Qüibbles (Bilbo)
Okasientes (Bermeo)
Trigger Travis (Trintxerpe)
Los Steaks (Bermeo)
Lobo Electrico (Tolosa)
El desvän del Macho (Arrasate)
Capsula (Bilbo-Argentina)
After txow:
Gonzalo NCC vs Yiru “Resureccionismo vinilico”

Boom Boom Kid-ek Putzuzulon joko du

astelehena, 12 uztaila, 2010

Kontzertu benetan interesgarria edukiko dugu Uztailaren 14an, asteazkenean, Zarauzko Putzuzulon Gaztetxean. Bertan, Argentinatik Europar biran datorren Boom Boom Kid-ek joko du, Euskal Herrian emango duen kontzertu bakarra izango da gainera.
 
Berarekin batera, Oriokoak diren Citizen Kane eta Donostialdeko Los Santos taldeak ere joko dute. Gogoratu aste barruko kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon behar dutela. Beraz, puntual etortzea asko eskertuko dugu.

boom_boom_kidlos_santoscitizen_kane