Archive for the ‘Humilitate’ Category

ZarataZarautz festa Lobato Etxean

osteguna, 24 iraila, 2009

Irailaren 25ean, ostiralean, ZarataZarautz festa izango dugu Lezoko Lobato Etxean. Bertan, etxe okupatuaren 10. urteurrena ospatzen ari dira eta Zarauzko hainbat talderi gonbita egin die bertan jotzeko.

x_aniver_lobato_internet2

Gaueko 23:00etatik aurrera, Metralleta, Diskoiraa, Burux Lee, Humilitate, Erantzun, Dirtaa, Ezereza eta Izurderen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da.

Kontzertua gainera berezia izango da. Bi eszenatoki egongo dira Lobaton bertan eta taldeek zarata gerra moduan joko dute, hau da, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat.

Gauza bitxia eta ikustekoa izango da, beraz, bertara hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu.

Astebukaerako kontzertu sortak

ostirala, 18 iraila, 2009

Astebukaera hau pontente dator Zarauzko talde batzuentzat. Ostiral eta larunbatean kontzertu ezberdinez gozatzeko aukera izango duzue. Gaur esaterako, Humilitate eta Ezereza taldeek Urretxu-Zumarragako Gaztetxean joko dute Bergarako Fly Shit eta The Clash taldearen bertsioak egiten dituen talde batekin.

albizio

Larunbatean berriz, Irailaren 19an, Erantzun taldeak Iruñako Gazte Egunean joko du, bertako polizia Munizitalak uzten badio behintzat.

Humilitate taldeak Municipal Wasterekin joko du

asteartea, 15 iraila, 2009

Zarauzko Humilitate taldeak Municipal Waste talde Estatubatuarrarekin joko du ostegun honetan, Irailaren 17an, Bilboko Santana 27 aretoan.

Richmondeko taldeak, Abuzutuan bertan Massive Aggressive izeneko estudioko laugarren lana kaleratu du eta Euskal Herrian izango dira jotzen. Trashcore kontzertu itzela ikusteko aukera duzue beraz.

municipal

Humilitate vs Burux Lee European Total Harrokeriya Tour (I)

astelehena, 3 abuztua, 2009

Zemouz gea? holandako lurretan gaude “total harrokeriya 09 europe tour-eko” kideak. Paris ondoko Versalles hirian eman genuen lehen gaua. Gau lasaia pasa genuen bidaiko nekeak deskansatze aldera. Bertan gure Zeta Reticuli eta Revoc taldeko kideen etxean egin genuen lo aurreko alditan bezala.

Bira honetako lehen egunak turisteatzeko genituen, lehen lau egunetan kontzerturik ez baikenuen. Baina azken unean Holandako Den Bosch herriko squat batean jotzeko aukera eman ziguten eta bertara joan ginen Parisetik zuzenean. Herri polita eta kuriosoa honakoa eta Don d toll squata erraz aurkitu ostean herrian zehar paseo bat eman dugu. Kontzertua azken unean lotua izan da beraz jende gutxi espero da. gaur berean beste bi festa daude herriko beste bi squatetan beraz zaila izango da jende asko biltzea.

Kontzertuko tokia oso toki polita da. Goxoa eta txukuna. Moketa goxo batek inguratzen du lokal guztia eta akustika ikaragarria. afaldu eta kafearen ostean kontzertuari ekin diogu. ikusle askorik gabe baina oso giro polita eta lagunartekoa. Bertako jendea gustora geratu da ooso eta gu ere bai. Kontzertu honek lehen egun turistei bira honetara etorri garen arrazoia gogorarazten balio izan digu. Musikari presentzia eman lehen egun hauetan eta ampliak piztu eta sokei egurra emateko gogoa handitu digu. Baina oraingoz bi egun pasa behar ditugu amsterdamen jotzeari ekin aurretik. beraz… paseatu eta txokoak ikustera.

Amsterdamera iritsi eta berehala kokatu gara. Gustoko diutgun txokoetara jo dugu zuzenean: aurrez jotzen ibilitako bi squat eta disko denda pare bat. eta ondoren lotako tokia lotu dugu gure lagun Sanneren etxean eta berriz kalera Holandako Tipikokeriak egin eta ez hain tipikokeriak bizitzera. Barre asko egin dugu hemen kaleetan ikusten diren gauza bereziekin… giriak itxu itxu eginda eta balantzaka ikusteak badu bere grazia.

Gaur beste egun bat igaroko dugu Amsterdamen. Ekintza pare batez informatu gaituzte eta ikusi nahi dutugun pare bat museo ere baditugu agendan beraz eguna ere kompleto joango da gaurkoan. Torturaren museoa eta beste bi txoko ezagutu eta relax pixkat. Bihar manheim aldrea egingo dugu salto. 480 km Alemaniara eta musikarekin hasteko garaia izango da. kargatu, deskargatu, ampliak piztu, kableak jaso eta zarataz gozatu. mono handia dugu ampliak gauero gauero pizteko eta bihartik aurrera egunero kontzertuak ditugu. 7 kontzertu. manhein, berlin, poznam, …. baina goazen egunez egun…egun bakoitza bizitezn eta gozatzen. gaur amsterdam. bihar biharkoa.

Humilitate eta Burux Lee taldeek Europar bira egingo dute

astelehena, 27 uztaila, 2009

Zarauzko Burux Lee eta Humilitate taldeak Europan zehar ibiliko dira abuztuko lehen astean. Nahiz eta talde hauetako partaideak beste bira askotan parte hartu, bi talde hauentzat lehen aldia izango da Europako toki ilunenetan joko dutena. Hala nola, Suitza, Alemania edota Txekian ibiliko dira jotzen.

burux

Ostegun zaratatsua Moganbon

asteartea, 7 uztaila, 2009

Ostegun honetan, Uztailaren 9an, galdu ezinezko kontzertu bat duzue Trintxerpeko Mogambo Aretoan.

prumyslova

Bertan, Zarauzko Humilitate taldeaz gain, Txekiar Errepublikatik Europar biran datozen Lycanthrophy eta Prumyslova SMRT Powerviolence taldeak egongo dira. Kontzertua arratsaldeko 20:30etan hasiko da PUNTUAL.

Humilitate taldeak Zumaiako Gaztetxean joko du

ostirala, 19 ekaina, 2009

Ekainaren 22an, astelenean, sekulako kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue Zumaiako Gaztetxean. Bertan, Humilitate Zarauztar Trasheroak egongo dira beraien tximak astintzen.

fotolog

Beraiekin batera, Hard Charger talde Kanadiarra ikusteko aukera ere izango duzue. Trash-Punk talde hau Europan zehar biran dabiltza eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra honakoa izango da. Kontzertua gainera, gaueko 21:00etan hasiko da.

Humilitate taldeari eginiko elkarrizketa entzungai duzue iada

asteazkena, 10 ekaina, 2009

Atzoko egunean Arraio irratian Humilitate talde Zarauztarrari eginiko irratsaioa entzungai duzue iada. Hala ere, irratsaioko lehen minutuetan Nuclear Assault, Metallica edota Estigia bezalako taldeen trash indartsua entzuteko aukera izan genuen.

humilitatea

Irratsaioa entzuteko, klikatu ezazue HEMEN.

Playlista berriz, HEMEN duzue.

Humilitate talde Heavya ZarataZarautz irratsaioan

asteartea, 9 ekaina, 2009

Ekainaren 8ko saioan, Humilitate Zarauztarren bisita izango dugu gure irratsaioan. Naiz eta talde berria izan, Ira et Decessus, Erantzun, Folkcore edota Burux Lee bezalakok taldeetan ibilitzen diren edota ibili izan diren jendeaz osaturik dago.

humilijaco

Iada kontzertu batzuk eskeini dituzte eta abesti batzuk ere grabatuak dituzte. Uda hontan, Europan zehar bira bat egiteko intentzioa ere badute. Beraz, zer hitzegin izango dugu astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera.

Zarauzko musika taldeen argazki erakusketa Photomuseumen

osteguna, 4 ekaina, 2009

Ekainaren 2tik 21era bitartean ’Rockaren aztarna Zarautzen’ argazki erakusketa izango da Photomuseumen, herriko historian izan diren musika taldeen hainbat irudirekin. Bertan noski, ZarataZarautz osatzen duten hainbat talde eta “musikarien” irudiak aurkitu ahal izango duzue.

ziula

Hala ere gogoratu nahi dizuegu, erakusketa ikusteko ordaindu beharra duzuela, ostiraletan izan ezik, egun horretan debalde izaten da eta.

Honen arira, zenbat diru jasotzen dute Rockumentala antolatzen dutenek? eta zenbat urte osoan zehar Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean edota Herriko Tabernan ekitaldiak antolatzen dituztenek? Zer laguntza mota ematen zaie? Zuen erantzunen zain geratzen gara