Archive for the ‘Taldeak’ Category

Datozen egunetako Putzuzuloko eta Zarauzko taldeen kontzertuak

asteazkena, 30 martxoa, 2011

Datozen egunak oso mugituak edukiko ditugu gurean eta hau dena mezu honen bidez laburbiltzen saiatuko gara.

Lehenik eta behin Orioko Gaztetxera joango gara. Bertan, Apirilaren 1ean, ostiralean,  sekulako kontzertua antolatu dute eta. Zarauztik, Diskoiraa eta Erantzuneko lagunak hurbilduko dira Oriokoak diren Citizen Kane, Donostiako Los Santos eta Urretxuko Zaborra taldearekin batera jotzera.

orio_apirilak1_web

Apirilaren 2an, larunbatean, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxera joango gara, bertan hiru talderen kontzertua izango dugu eta. Gaueko 21:30etatik aurrera, Zarauzko MKT eta iparraldetik datozen Willis Drummond eta George Abitol Sex Toy Academy edukiko ditugu.

apirilak2_zarautz_web

Kontzertuekin jarraituz, Apirilaren 4ean, astelehenean sekulako Crust kontzertua edukiko dugu Putzuzulon. Bertan, Alemaniatik datozen Gun mob eta Hellborn messiah taldeak edukiko ditugu. Kontzertua 21:00etan hasiko da.

apirilak4

Eta Putzuzuloko kontzertuekin amaitzeko, datorren egunean, Apirilaren 5ean alegia, hiru talderen saioa edukiko dugu. Oraingoan, Donostiako Hell Division, Bartzelonako Gattus eta Nailbiter Ingelesak edukiko ditugu.

cartel_nailbiter_baja

Zarauzko taldeen astebukaerako kontzertuak

asteartea, 22 martxoa, 2011

Asteburua gertu dago eta Zarauzko zarata taldeek kontzertuak izango dituzte egun hauetan.

Hasteko, estreineko kontzertua edukiko duen talde berri batekin hasiko gara. Martxoaren 24ean, ostegunean, Ernia taldearen estreinekoa edukiko dugu Trintxerpeko Mogambo Aretoan. Anestesia eta Metralleta taldeetan ibilitzen diren jendeaz osaturiko formazio berria dugu honakoa eta Mogambon lehen astinduak emango dituzte. Beraiekin batera, Asturiastik datozen Gobierno Militar taldeak ere joko du.

1300664435667_f

Honez gain, Martxoaren 26an ere beste kontzertu interesgarri bat edukiko dugu Irungo La Casita Gaztetxean. Bertan, Zarauzko Humilitate, Surfin Kaos, Memo eta Estricalla taldeek joko dute.

humilitate_irun_11-03-26_web

Eta amaitzeko, Martxoaren 27an, igandean, kontzertu oso interesgarria edukiko dugu Zarauzko Putzuzulon.  Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Orioko Citizen Kane, Zarauzko Diskoiraa eta Bartzelonatik datozen Absurdo eta Ingalaterrako The Shitty Limits taldeek joko dute.

absurdo_kolore

Azken orduko kontzertua Andoaingo Gaztetxean

asteazkena, 16 martxoa, 2011

MARTXOAK 18, OSTIRALA
ANDOAINGO GAZTETXEAN
22:30etan

MOSTROS
Mallorcatik datoz, taldekide batzuk argentinarrak diren arren, eta haien artean Juanmi dago, Cerebros Exprimidos taldeko gitarra jotzailea. Punk rock indartsu eta sutsua egiten dute, Aerobitch eta Capacesen erdibidean, rockanrolleroagoak batzuetan, hardcoretik gertuago beste batzuetan, baina beti fresko bezain gogor eta Mackyren ahotsak gidatuta. Hainbat disko plazaratu dituzte (azkena, Desguaze taldearekin erdibana ateratako split bat), eta Euskal Herrian jo duten bakoitzean, ahoa bete hortz utzi dituzte ikusle guztiak, oraingoan asmo horrekin egingo dute berriro irletatik barakaldorainoko hegalaldia.

HUMILITATE
Zarautzetik, Humilitate taldea gerturatuko da Hardcore eta trash musika jorratuz. Azken boladan emanaldi ugari eskaintzen ari da taldea, eta udarari begira Estatu Batuetarako bira prestatzen ari dira. Orain arte cd bat kaleratu dute eta bi bira egin dituzte europan zehar. Aurrez, Erantzun, Ira et decessus, Trigger travis, Burux lee,.. eta beste hainbat taldeetan aritutako lagunak 3.aldiz izango ditugu andoainen zuzenean.

mostros_humilitate_andoain_web

Phil Vane ekarriko dugu gogora ZarataZarautz irratsaioan

astelehena, 28 otsaila, 2011

Aste honetako astearte zaratatsuan, Extreme Noise Terror taldeko Phil Vane ekarriko dugu gogora. Bidean gelditu zaigun kantariaren ibilbideari errepasoa egingo diogu. Honez gain, azken aldian lortu ditugun nobedadeak ere entzungai izango dituzue, Gobierno Militar, Ruleta Rusa edota Belgrado bezala taldeak entzun ahalko dira.

phil-vane-rip

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela astearte honetan 21:30etatik aurrera. Eta Zarautzen ez bazaudete internet bidez ere entzun dezakezuela HEMEN klik eginaz.

Astebukaerako Zarauzko taldeen kontzertu sorta

ostirala, 25 otsaila, 2011

Beste astebukaera luze bat dator Zarauzko zarata talde askorentzat. Esate baterako, Amurrioko La Kuadra etxean ospatuko den DefenestreFest jaialdian, Metralleta, Diskoiraa eta Humilitate taldeak joko dute. Metralletako lagunak, ostiralean (alegia gaur) jardungo dira eta Diskoiraa eta Humititatekoak berriz larunbatean. Bertan, penintsulako beste 20 bat taldek ere joko dute.

defenestr

Igandean berriz, Moganbo aretora joateko txanda izango da. Bertan, Dictadura taldeak joko du eta State Poison Frantziarrekin eta Ali Agca, Bartzelonan finkaturik dauden Poloniarrekin.

kartela-27-mogambo

Burux Lee taldearen azken kontzertua Putzuzulon

asteazkena, 16 otsaila, 2011

Zarauzko BURUX LEEtarren azken kontzertua izango dugu larunbat honetan putzuzulon.
merezi duten festa eskaini nahi diegu beraien agurrean beraz, ahalik eta jende gehien elkartzea gustatuko litzaiguke larunbatean izango dugun festan.

22:00etan , PUTZUZULO AMETS FABRIKAN, kontzertu ostean amaierarik gabeko festa!!

burux_lee_despedida_web

Donostiko Erresistentzi kutxarako kontzertua!

osteguna, 10 otsaila, 2011

Donostiako AHT-ren aurkako taldearen erresistentzi kutxarako kontzertua egongo da Mogambon, otsailaren 12an, larunbatean, gaueko 22:00etatik aurrera.

kartel-grito

Bertan, Zarauzko Metralleta, Diskoiraa eta Erantzun taldeak egongo dira Urretxu-Zumarragako Zaborra taldearekin batera. Eta kontzertuaren ostean, Urko eta Terroriker DJak izango ditugu.


AHTrik EZ eta KITTO!!

Astebukaera honetako kontzertu proposamena

osteguna, 3 otsaila, 2011

Astebukaera honetan ere zer ikusi eta entzun edukiko duzue, Zarauzko zarata taldeei dagokionez behintzat.

Hasteko, Otsailaren 4ean, ostiralean, Erantzun eta Humilitate taldeak ikusteko aukera egongo da Baionako Kixkil ostatuan.

baiona_humilitate_erantzun_11-02-4

Honez gain,  igande zaratatsu bikain bat edukiko dugu Otsailaren 6an Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Zarauzko Metralleta, Donostialdeko Iron Batasuna , Brasilgo Cativerio eta Bartzelonako Crani Septic taldeak edukiko ditugu oholtza gainean.

crani_color_web

Astebukaerako kontzertu proposamena

asteartea, 25 urtarrila, 2011

URTARRILAK 28, OSTIRALA  22:30ETAN ZARAUZKO GAZTETXIAN
K-PUTXA eta PIZTU EKAITZA fanzineen aurkezpen kontzertua!
JAN + ODOLAZ BLAI
(hc-punk talde mitikoa sodupetik) (zallatik hc-metalaren aurpegirik bortitzena)

urtarrilak_28_kputxa_web

URTARRILAK 29, LARUNBATA  16:30ETAN GETAIKO GAZTETXIAN
zarauzko talde zaratatsuen kontzertua!
HUMILITATE + METRALLETA + HILKAR + INTRO
(Hc-thrahs azkarra)                                  (powerviolence bortitza)              (ondo indako hardcorea) (punk eta ska nahasketa)

urtarrilak_29_getaia_web
URTARRILAK 29, LARUNBATA 22:30ETAN ORBEKO ETXEA, LAUDIO
HUMILITATE + beste bi talde

URTARRILAK 29, LARUNBATA 22:00ETAN PUTZUZULO GAZTETXEAN

SURFIN KAOS + DISCIPULOS DE DIONISOS + LOS SANTOS

surfin_txuri

Humilitate taldeak Markinan joko du

ostirala, 14 urtarrila, 2011

Humilitate talde Zarauztarrak Markinako Akerbeltz Gaztetxean joko du bihar, Urtarrilaren 15ean. Beraiekin batera, Bermeoko Powerflip taldeak joko du.

humilitate-powerflip_markina_11-01-15_web