Archive for the ‘Taldeak’ Category

Etengabeko Zarata jaialdia ospatuko da astebukaera honetan

osteguna, 22 urria, 2009

Aurten ere, 7. Etengabeko Zarata ospatuko da astebukaera honetan. Aurten gainera formatua aldatuko du.

cartel

Aurreko urteetan ostiral eta larunbateko kontzertuak Altzako Kultur Etxean burutzen ziren. Aurten ordea, ostiraleko saioak, Trintxerpeko Mogambo Aretoan burutuko dira eta larunbatekoak berriz Altzan bertan.

Eta urtero bezala, Zarauztar talde batzuk egongo dira bertan. Ostiralean, Inor Ez eta Burux Lee taldeek joko dute eta Larunbatean berriz, Humilitateko kideak izango dira.

Metralleta eta Diskoiraa taldeko kideak Bide Okerretik… zuzen saioan

asteazkena, 21 urria, 2009

Metralleta eta Diskoiraa taldeko kideak Txolarre Irratiko Bide Okerretik… Zuzen saioan izango dira elkarbanaturik kaleratu zuten EPa aurkezten.

bide

Power biolentzia, Hardcore azkar eta Punk zikinaren zaletuentzako ezinbesteko hitzordua izango da, entzumen sentibera, ahul, makal, pattal, mengel, erkin, edota eskasentzako gomendagarria ez den saioa!

Astebukaerako kontzertu sorta

osteguna, 15 urria, 2009

Astebukaera honetan ere Zarauzko hainbat talderen kontzertuez gozatzeko aukera izango duzue. Urriaren 16an, ostiralean eta Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Humilitate eta Berri Txarraken kontzertua izango da. Kontzertu honetako sarrerak agortuak daude gainera.

berritxarrak_humilitate

Honez gain, Bergarako Gaztetxean, Erantzun eta Inoren Ero Ni ikusteko aukera ere izango duzue. Txapa Irratiaren 25. urteurrenen kontzertuan joko dute.

bergara-kartela

Eta larunbatarekin amaitzeko, Dictadura taldeak ere Beasaingo Gaztetxean joko du Estricalla eta Carne para Gusanos taldeekin

dictators

Humilitate taldeak Idiazabalgo Txome etxean joko du

asteazkena, 7 urria, 2009

Datorren ostirala, urriaren 9an eta gauko 22:00etan, Idiazabalgo Txome etxe okupatuan, festa galanta izango da CARNE PARA GUSANOS (Beasain), HUMILITATE (zaratazarautz) eta KAOSARENERASOA (Soraluze) taldeekin.

humilijaco

Kontzertuaren ostean, okupazioaren aldeko TONBOLA, KARAOKEA eta DJ PUERRO izango dituzue.

Erantzun eta Inor Ez taldeek II. Kroketa fest-en joko dute

asteazkena, 30 iraila, 2009

Erantzun eta Inor Ez taldeek, Urretxu-Zumarragako Gaztetxean burutuko den II. Kroketa fest jaialdian joko dute Urriaren 3an, larunbatean.

kroketfest

Bertan, Finlandia aldetik datozen Riistetyt talde mitikoak ere joko du. Beraiekin batera, Bartzelonako Totalickers, Zaragozako Down to Agony eta Donostialdeko Hell Division taldeek ere joko dute.

Kontzertua, KKinzona irrati libreak, bertako Zarataraz irratsaioak eta Zumarraga-Urretxuko Gazte Asanbladak antolatu dute

Beste kontzertu sorta bat astebukaera honetarako

ostirala, 25 iraila, 2009

Astebukaera hau ere kargatua dator Zarauzko taldeentzat. Lobaton izango den ZarataZarautz festaz gain beste bi kontzertu egongo dira eta.

Iñor ez taldea esaterako, Madrilen joko du Enolagay, Miscelania, Iskariote eta Dhul karnain taldeekin.

Honez gain, Humilitate taldeak Mogambo aretoko irekiera kontzertuan joko du. Bertan, Fly Shit, Civil Victim, Thanks to losers, Inoizez eta PJM taldeak ere joko dute.

moganb

ZarataZarautz festa Lobato Etxean

osteguna, 24 iraila, 2009

Irailaren 25ean, ostiralean, ZarataZarautz festa izango dugu Lezoko Lobato Etxean. Bertan, etxe okupatuaren 10. urteurrena ospatzen ari dira eta Zarauzko hainbat talderi gonbita egin die bertan jotzeko.

x_aniver_lobato_internet2

Gaueko 23:00etatik aurrera, Metralleta, Diskoiraa, Burux Lee, Humilitate, Erantzun, Dirtaa, Ezereza eta Izurderen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da.

Kontzertua gainera berezia izango da. Bi eszenatoki egongo dira Lobaton bertan eta taldeek zarata gerra moduan joko dute, hau da, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat.

Gauza bitxia eta ikustekoa izango da, beraz, bertara hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu.

Astebukaerako kontzertu sortak

ostirala, 18 iraila, 2009

Astebukaera hau pontente dator Zarauzko talde batzuentzat. Ostiral eta larunbatean kontzertu ezberdinez gozatzeko aukera izango duzue. Gaur esaterako, Humilitate eta Ezereza taldeek Urretxu-Zumarragako Gaztetxean joko dute Bergarako Fly Shit eta The Clash taldearen bertsioak egiten dituen talde batekin.

albizio

Larunbatean berriz, Irailaren 19an, Erantzun taldeak Iruñako Gazte Egunean joko du, bertako polizia Munizitalak uzten badio behintzat.

Humilitate taldeak Municipal Wasterekin joko du

asteartea, 15 iraila, 2009

Zarauzko Humilitate taldeak Municipal Waste talde Estatubatuarrarekin joko du ostegun honetan, Irailaren 17an, Bilboko Santana 27 aretoan.

Richmondeko taldeak, Abuzutuan bertan Massive Aggressive izeneko estudioko laugarren lana kaleratu du eta Euskal Herrian izango dira jotzen. Trashcore kontzertu itzela ikusteko aukera duzue beraz.

municipal

Mistkafer eta Metralleta taldeek Putzuzulon joko dute

astelehena, 14 iraila, 2009

Irailaren 17an, ostegunean, beste kontzertu zaratatsu bat duzue Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik. Gaueko 21:30etatik aurrera, Zaragozakoak diren Mistkafer eta etxean jokatzen duten Metralleta taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue.

metra_misk

Emakumez soilik osaturik dagoen Crust taldea da Mistkafer eta aurten bertan, Almax taldearekin batera elkarbanaturiko LP bat kaleratu behar dute. Espainiar estatuan bira txiki bat ari dira ematen eta ostegunean Zarautzen jotzen izango ditugu bigarren aldiz. Metralletakoak berriz, Diskoiraa taldearekin batera elkarbanaturiko EP bat kaleratu ostean laukote izatera pasa dira eta formazio honekin lehen kontzertua emango dute. Askok jakingo duzuen bezala, kontzertua 23:00etarako amaiturik egon behar du, beraz, puntual etortzea asko eskertuko dugu.