Archive for the ‘Taldeak’ Category

Badatoz San Pelaioak

asteazkena, 24 ekaina, 2009

Ekainaren 25, 26, 27 eta 28an Zarauzko San Pelaioak izango ditugu gure herrian. ZarataZarataZarautz webguneak beraz, oporraldi txiki bat hartuko du egun horietan, ratero eta bortxatzaileen artean festaz gozatzeko.

festiya_27

Gure partetik, festara hurbiltzea gomendatzen dizuegu, makina gauza eta ekintza izango ditugu egiteko. Baina bereziki, Ekainaren 27an izango den kontzertura gonbidatu nahi dizuegu. Bertan, Txixaparrazta talde mitikoaren berragerpena izango dugu. Dutxatu gabeko zikin hauek, kontzertua eskeiniko dute denbora batean isilean egon ondoren. Beraiekin batera, MKT-ko lagunaka ere izango dira, sentimenduz beteriko doinuak astintzen. Kontzertu hau, arratsaldeko 20:00etan hasiko da.

Beraz, webgune hau bisitatzen duzuenok, gonbidatuak zaudete San Pelaioetara.

Dictadura taldearen estreineko kontzertua Getariako Gaztetxean

astelehena, 22 ekaina, 2009

Ekainaren 23an, asteartean, Zarauztar lagunez osaturiko talde berri baten estreineko kontzertua izango dugu Getariako Gaztetxean. Bertan, Dictadura taldeak lehen kontzertua emango du. Zülo, Metralleta, Ezereza eta Street Alarmeko jendeaz osaturiko taldea dugu honakoa, baita Afonia eta Hell Divisioneko partaideren bat ere.

limp-wrist

Beraiekin batera, Europar biran dabiltzan Limp Wrist Hardcore Gay taldea eta Frantziako Face Up to It taldeak ere joko dute. Limp Wrist taldea aski ezaguna da gaur egungo eszenan. Hardcore azkarra lantzen dute eta Los Crudos bezalako partaideez osaturik dago. Face Up to It talde Frantziarrak ere, Hardcore oso azkarra burutzen du. Trintxerpeko Moganbo aretoan ikusteko aukera izan genuen orain dela pare bat urte eta espero dugu aurrekoan bezain kontzertu itzela eskeintzea.

Kontzertua, arratsaldeko 20:30etan hasiko da. Ez ahaztu bainu jantzia ekartzea. Gogoratu ere, kontzertu honen ondorioz, aste honetan ez dela ZarataZarautz irratsaiorik egongo

Humilitate taldeak Zumaiako Gaztetxean joko du

ostirala, 19 ekaina, 2009

Ekainaren 22an, astelenean, sekulako kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue Zumaiako Gaztetxean. Bertan, Humilitate Zarauztar Trasheroak egongo dira beraien tximak astintzen.

fotolog

Beraiekin batera, Hard Charger talde Kanadiarra ikusteko aukera ere izango duzue. Trash-Punk talde hau Europan zehar biran dabiltza eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra honakoa izango da. Kontzertua gainera, gaueko 21:00etan hasiko da.

Burux Lee taldeak Lasarte joko du larunbatean

osteguna, 18 ekaina, 2009

Ekainaren 20an, larunbatean, kontzertu oso interesgarri batetaz gozatzeko aukera izango duzue Lasarteko Sustrai tabernan.

burux-lee1

Arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Zarauzko Burux Lee taldearen doinuez gozatzeko aukera izango duzue. Beraiekin batera, talde berri bat ikusteko aukera izango duzue, Keep Diggin taldea ain zuzen ere. Geriatric Youth taldearen errautsetatik sorturiko taldea dugu honakoa. Amaitzeko, Escribe Normal taldeak joko du, beraien azken kontzertua izango da gainera.

MKT taldearen azken lana eskuragarri duzue iada

asteazkena, 17 ekaina, 2009

MKT hirukote Zarauztarraren azken lana eskuragarri duzue iada. Kostatu zaigu, baina sarean dago jeisteko.

ruper

Diska, oso osorik jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Erantzun taldeak 2 kontzertu eskeiniko ditu astebukaera honetan

asteartea, 16 ekaina, 2009

Leon eta Coruña aldean ibiliko da Erantzun taldea astebukaera honetan. Denboraldi batean ixilik egon ondoren, pilak kargatu eta bueltan dira Zarauztarrak.

erentxun

The New Moganbo All Stars taldearekin batera bi kontzertu eskeiniko ditu Espainiar Estatuan. Lehena, ekainaren 19an izango da, Leonen. Bigarrena berriz, ekainaren 20an, larunbatean, Coruñan

Mehatxua egi bilakatu da

larunbata, 13 ekaina, 2009

Aurrena Etsaiak izan zen, gero Subterranean Kids, hauen ostean Ama Say, Komando Tripontxik ere kontzerturen bat eman du eta orain Txixaparraztaren txanda iritsi da.

txix

Bai, ez da gezurra, Rock Star batzuen moduan bueltan dira Zarauztarrak. Zarauzko San Pelaioak aitzakiatzat hartuta, kontzertua eskeiniko dute Ekainaren 27an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera eta MKT taldearekin batera..

Garai batean, Erdoiztatik afeitatu gabe etortzen ziren. Oraingoan agian beraien bizarrak moztuta etorriko dira baina betiko nazka itsura emango dute eta beraien ahotatik oraindik eta nazka gehiago irtengo da. Nik badaezpada egun horretan aterkia eramango dut, agian aurpegira txixaparrazta egingo didate eta.

Metralleta taldeak Urretxu-Zumarragako Gaztetxean joko du

osteguna, 11 ekaina, 2009

Metralletako “lagunek” Urretxu-Zumarragako Gaztetxearen 7. urteurrenean joko dute Ekainaren 13an, larunbatean. 3 astetako egitaraua burutu dute Zumarraga eta Urretxuko lagunek eta tardean zarata kontzertu itzel bati ere tartea egin diote. Metralletakoentzat, kaleratu berri duten azken lanaren ondoren emango duten lehen kontzertua izango da.

metralleta_kartela

Kontzertu honetan, Zarauztarrez gain, Bartzelonako Hij@s Tarad@s taldeak ere joko du. Beraz, badakizue, 7. urteurren hau larunbat hontan ospatu nahi baduzue, azaldu besterik ez duzue.

Burux Lee eta Fly Shit Arrano tabernan izango dira

asteazkena, 10 ekaina, 2009

Beste kontzertu interesgarri batekin gatoz oraingoan ere. Ekainaren 12an, ostiralean, kontzertu itzel batetaz gozatzeko aukera izango dugu Zarauzko Arrano Tabernan.

burux-lee

Bertan, Burux Lee Zarauztarrak eta Fly Shit Bergararrak arituko dira.

FLY SHIT 1996an sortu zen Bergaran, Gipuzkoan. Orain arte bi lan kaleratu dituzte (fly shit 2001 eta Bizitza.. baina nola bizi? 2006), horretaz gain hainbat bildumatan parte hartu dute: ddt, isiltasuna apurtzen, Operacion hazlo tu mismo, Toxiko zine, Zarautzko gaztetxearen alde, Lokomotorra gaztetxea…

ekainak-12

BURUX LEE berriz 2007an sortu zuten, taldekide batzuk FOLKCORE-n etapa bat amaitu ondoren. Oraindik ez dute lanik kaleratu, baina azkenaldian kontzertu dexente ematen ari dira eta indartsu datoz gure barrenak dardarka jartzera.

Kontzertua gaueko 23:00etan hasiko da.

Humilitate taldeari eginiko elkarrizketa entzungai duzue iada

asteazkena, 10 ekaina, 2009

Atzoko egunean Arraio irratian Humilitate talde Zarauztarrari eginiko irratsaioa entzungai duzue iada. Hala ere, irratsaioko lehen minutuetan Nuclear Assault, Metallica edota Estigia bezalako taldeen trash indartsua entzuteko aukera izan genuen.

humilitatea

Irratsaioa entzuteko, klikatu ezazue HEMEN.

Playlista berriz, HEMEN duzue.