Archive for the ‘Taldeak’ Category

Presta zaitezte beste astearte zaratatsu baterako

asteartea, 19 maiatza, 2009

Aupa lagun zaratatsuak!!!

Astearte honetan hurrengo asteburuko kontzertuak izango ditugu protagonista. Alde batetik larunbatean Semen + Hyökkäys + Surrender taldeen kontzertu paregabea izango dugu Putzuzulo gaztetxean 22tatik aurrera.

kartel_txikie

Eta beste aldetik Imperial Leather Suediarren bisita ere izango dugu hizpide, beraien diskografia errepasatuko dugu. Hontaz aparte Cop de Fona taldearen 7″ oparituko dugu eta beste talde batzuen zarata entzuteko parada ere…. Raiser, Camara de Gas, Contravene, APolitical, Diskoiraa eta Metralletaren lan berria eta beste talde batzuk ere errepasatuko ditugu.

Gogoratu, Zarautzen baldin bazaudete FMko 99.3an entzun ahalko diguzuela 21:30etatik aurrera. Herritik kanpo egon ezkero eta irratsaioa entzun nahi baduzue, zuen musika erreproduktorean ondoko link hau jarri ezazue: http://www.arraio.eus:9001/irratia.ogg

Hainbat musika taldek atxikimendua eman diote Gurekin Jairi

astelehena, 18 maiatza, 2009

Zarauzko Hainbat musika taldek bere atxikimendua eman diote Gurekin Jai batzordeari. Zarauzko udaletxeak azken aldian ezartzen ari zaizkien neurri eta debeku ezberdinak ikusita, Zarauzko Gurekin Jai Batzordeak atxikimendu kanpaina bat ekin zuten Udalaren jarrera salatzeko.

logo-ona1

Atxikimendu hauen baitna, Zarauzko hainbat musika taldek beraien babesa eman diote Gurekin Jairi. Orain arte honako hauek dira taldeak:

METRALLETA
ERANTZUN
CULANDRA
HUMILITATE
STOCKHOLM SS
DISKOIRAA
EZEREZA
DIRTAA
MKT
BURUX LEE
INOR EZ
HARLORE
MANTISA
TXIXAPARRAZTA
ANESTESIA

Beste talderen batek bere babesa eman nahi badu, zaratazarautz@arraio.net helbidera idatzi ezazue mesedez.

Honez gain, gogoratu Maiatzaren 29an eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Asanblada irekia egingo da Munoan bertan.

Ekainaren 5ean berriz, prentsaurrekoa burutuko da Munoan ere, arratsaldeko 19:00tan.

Humilitate taldeak Beasango Gaztetxean joko du

osteguna, 14 maiatza, 2009

Humilitate taldeak, Beasango Gaztetxean joko du Maiatzaren 16an. Bertan, AHT-aren aurkako jardunaldi batzuk burutuko dira eta gauean izango den kontzertuan izango dira Zarauztarrak.

humilitate

Metralleta taldea Youtuben

asteazkena, 13 maiatza, 2009

Youtube webgunean begira ibili ondoren Metralleta taldearen bideo bat aurkitu dugu sarean banaturik. Taldearen Maita Nazazu abesti hau, espetxeen aurka egin ziren jardunaldietako kontzertukoa izango da seguruenik. Ez da gauza gehiegi ikusten (eskerrak) baina agian kuriositatea izango duzue.

abuelete

Bideoa ikusteko klikatu ezazu HEMEN.

Inor ez taldeak Lobato etxean joko du Maiatzaren 9an

ostirala, 8 maiatza, 2009

Inor Ez Zarauztarrek, Down to Agony talde Zaragozarrarekin joko dute Lezo eta Orereta artean dagoen Lobato Etxe okupatuan, Maiatzaren 9an, larunbatean.

inor-ez

Down to Agonyko lagunek, diska berria kaleratu berri dute eta azken aldian lan hau aurkezten ari dira.

Erantzun taldeak Crustaceo Fest jaialdian joko du

asteazkena, 6 maiatza, 2009

Maiatzaren 8ko eta 9ko Crustaceo Fest jaialdian joko du Erantzun taldeak. Valentziako Proyecto Manheim zentru sozialean burutuko den ekitaldian aterako den dirua, Mislatako La Quimera zentru sozialarentzat izango da.

crustaceo

Hemen dituzue bertan joko duten taldeen zerrenda:

Maiatzaren 8a, ostirala 22:00etan

CEMENTERIO (Jevi Metala Valentziatik)

DERROTA (Hardcore Crust indartsua Valentziatik)

BAZOOKA (Hardcore metal stonera Alakantetik)

ADRIFT (Metal rock iluna Madriletik)

Maiatzaren 9a, larunbata 22:00tan

EL HAMBRE (Grind crust Valentzia)

ZANUSSI (Hardcore extremoa Valentziatik)

ERANTZUN (Fastcore itzela Zarauztik)

IRON BATASUNA (Grind crust Donostia)

Burux Lee eta Erantzun taldeak Bruzcore fest jaialdian izango dira

osteguna, 30 apirila, 2009

Burux Lee eta Erantzun taldeak Bartzelona aldera joango dira zubi honetan.

bruzcore-fest

Bertan, azken urteotan burutzen den Bruzcore Fest jaialdian partehartuko dute. Burux Leekoak, Maiatzaren 1ean egongo dira jotzen Badalonako Estraperlo aretoan. Erantzundarrak berriz, Maiatzaren 2an joko dute leku berean. Hona hemen bi egun horietan izango diren taldeak.

Ostirala, Maiatzaren 1a

La Frus–> Bcn-Rock
Go Popitas–> Bcn-Punk Rock Yeye
Blitztrumpf–> ALE-Punk Rock 77’s
Buruxlee–> EH-HardCore
BloodSeekers–> EH- Punk Mugre Rock
Adrenalized–> EH-Fast Melodic HardCore

Larunbata, Maiatzaren 2a

A Cuchillo—> Bcn-Hardcore Metal Mugre
Ebola–> Bcn-Hardcore Metal Screamo
Hell Division–> EH-D Beat
Erantzun–> EH-HardCore Zapatilla
Iron Batasuna–> EH- Grindcore Hardcore Metal

Dirtaa eta Diskoiraren kontzertua ostegunean!

asteazkena, 29 apirila, 2009

Dirtaa eta Diskoiraa taldeak Zarauzko Arrano tabernan izango dira Apirilaren 30ean. Diskoirakoentzat lehen kontzertua izango da biratik etorri zirenetik.

apirilak30

Arranopolako kideak berriz hasi dira Zarauzko Herriko tabernan ekintzak antolatzen eta Martxo interesgarri baten ondoren, Apirilean ere ekintza ugari burutu dituzte. Honen adibide, ostegun honetako kontzertu hartu dezakegu.

Honez gain, Txekiar Errepublikatik ekarritako zerbezez gozatzeko aukera ere izango dugu, beraz, ez duzu aitzakiarik osteguneko kontzertura etortzeko.

MKT taldeari eginiko irratsaioa iada entzungai

asteazkena, 29 apirila, 2009

Apirilaren 28ko saioa iada entzungai duzue. Bertan MKT talde Zarauztarrarekin hizketan ibili ginen. Beraien sorreraz, lehen lanaz eta aste Santutan eginiko biraz hitz egin genuen.

mct

Honez gain, astebukaera honetan egongo diren kontzertuez ere hitzegin genuen. Amaitzeko, Putzuzuloko kide batek jasan behar duen epaiketa ere hizpide izan genuen.

Irratsaioa entzun nahi baduezue, klikatu ezazue HEMEN.

Egun horretako Playlista ikusteko, irakurri ezazue HEMEN.

MKT taldeko kideak izango ditugu gaurko irratsaioan

asteartea, 28 apirila, 2009

Apirilaren 28ko saioan, MKT taldearekin egongo gara ZarataZarautz irratsaioan. Zarauztar hirukote honek, maketa bat argitaratu berri du eta bira bat egin du aste Santutan. Guzti honetaz hitzegiten egongo gara taldeko bi kiderekin.

mkt

Beraz badakizue, gaur gauean sintonizatu ezazue Arraio irratia.