Archive for the ‘Total Arse’ Category

Metralleta eta Total Arse iruñean

Astelehena, 1 otsaila, 2016

Larunbat honetan, Otsailaren 6an, Metralleta eta Yotal Arse taldeek Iruñean joko dute, Subeltz ateneoaren urteurrenean. Bertan, Altsasuko Disasko taldea ere egongo da.

IMG-20160201-WA0003

Hilkar eta Total Arse aurtengo Defenestre Fest jaialdian

Asteartea, 19 urtarrila, 2016

Aurtengo Defenestre Fest-a berriz ere Putzuzulo Gaztetxean ospatuko da.
Defenestre Fest-a beste gertaera gris bat gertatzen zen aldi berean jaio zen 2011ean, Ikuiluaren (Amurrio) desalojoan. Amorrua eta tristura, aspalditik lantzen zebiltzan gauzak burutzeko gogoekin nahastu ziren, eta horregatik izen berarekin jarraitzea erabaki zen; Ikuilua eta proiektu hura aurrera atera zituzten baloreak gogoratzeko.

Defenestre-a pisu ludiko handia zein DIY nortasun sendoa dituen ekitaldia da, jarrera sexista, homofobo, espezista edota arrazoirik gabeko bortizkeria era ireki batean gaitzesten dituena. Defenestre-a ongintzazko ekitaldia da; honek, onura ekonomiko posible guztiak gertuko zaizkigun proiektu politikoetara zuzenduak izango direla esan nahi du.

TALDEAK
HILKAR (Guipuzkoa) Thrashcore
TÖTAL ARSE (Guipuzkoa) Old School Crustcore
ROBLË (Bizkaia) Stoner
DESPEÑAPERROS (Bizkaia) Sludge´n´Crust
DRÖGA (Cantabria) Rocking Violence
KUMA NO MOTOR (Baiona) Hardcore
AUXILIO (Valencia) D-Beat
KHMER (Madrid) Blackened Hardcore
ULTIMO GOBIERNO (Burgos) Leyendas D-Beat/Crust
LA CASA FANTOM (Noruega) True Norwegian Forest Noise

defenestre