Humilitate taldeak Municipal Wasterekin joko du

15 iraila, 2009

Zarauzko Humilitate taldeak Municipal Waste talde Estatubatuarrarekin joko du ostegun honetan, Irailaren 17an, Bilboko Santana 27 aretoan.

Richmondeko taldeak, Abuzutuan bertan Massive Aggressive izeneko estudioko laugarren lana kaleratu du eta Euskal Herrian izango dira jotzen. Trashcore kontzertu itzela ikusteko aukera duzue beraz.

municipal

Bueltatu gara oporretatik!!

15 iraila, 2009

Udako oporraldien ondoren, Arraio irratian burutzen dugu astearteroko saioa bueltan da. Gaurkoan gainera, ikasketa kontuengatik urrun joan behar zaigun lagun batekin egingo dugu irratsaioa.

mattinkanpora

Irailaren 15eko saioan, Diskoiraa taldeko Mattingunekin ibiliko gara zuen belarriak berotzen. ZarataZarauzko kolaboratzaile eta entzuleak, aste hontan bertan utziko digu eta guk gure despedida partikularra egingo diogu. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Mistkafer eta Metralleta taldeek Putzuzulon joko dute

14 iraila, 2009

Irailaren 17an, ostegunean, beste kontzertu zaratatsu bat duzue Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik. Gaueko 21:30etatik aurrera, Zaragozakoak diren Mistkafer eta etxean jokatzen duten Metralleta taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue.

metra_misk

Emakumez soilik osaturik dagoen Crust taldea da Mistkafer eta aurten bertan, Almax taldearekin batera elkarbanaturiko LP bat kaleratu behar dute. Espainiar estatuan bira txiki bat ari dira ematen eta ostegunean Zarautzen jotzen izango ditugu bigarren aldiz. Metralletakoak berriz, Diskoiraa taldearekin batera elkarbanaturiko EP bat kaleratu ostean laukote izatera pasa dira eta formazio honekin lehen kontzertua emango dute. Askok jakingo duzuen bezala, kontzertua 23:00etarako amaiturik egon behar du, beraz, puntual etortzea asko eskertuko dugu.

Disko gomendioa: 25th Coming Fire – Reduced

8 iraila, 2009

Donostialdeko talde honen lehen diskaren txanda iritsi da oraingoan. 25th Coming Fire, HHH, Ira eta Decessus edota Ruido de Rabia bezalako taldeetan aritutako jendeaz osaturik dagoen Hardcore Punk talde bikaina da, emakume ahotsez lagundua.

25th-coming-fire-reduced

Reduced, beraien lehen diska da eta Madrilgo Rumble Records zigiluarekin kaleratu zuten. Gutxi jotzen dute zuzenean, beraz, diska honetaz gozatzeko aitzakia paregabea duzue

Diska jeisteko klikatu ezazue HEMEN.

Hard voor weinig taldeak Putzuzulon joko du

2 iraila, 2009

Irailaren 7an, astelehenean, galdu ezinezko beste zita zaratatsu bat izango duzue Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. ZarataZarautzen eskutik, Holandatik biran datozen Hard Voor Weinig Hardcore taldeak joko du. Euskal Herrian eta Espainiar Estatuan burutu behar dute bira hau eta Andoain eta Arrasate eta Bilbon jotzeaz aparte, herrian ere izango ditugu.

kartel_dia_7

Beraiekin batera, Bilbokoak diren eta Crust & Roll indartsua egiten duten Pabellon 314 taldeak joko du. Kontzertua, gaueko 21:00etan hasiko da.r

Disko Gomendioa: Rainbow of Death – S/T

27 abuztua, 2009

2005 eta 2007 urte artean zarata egiten ibili zen Baionar talde handi batekin gatoz gaurkoan. Beraien izena Rainbow of Death da eta lehen esan bezala, zoritxarrez iada ez dute zuzenean jotzen. Lehenagotik, George Bitch Junior bezalako taldean ibilitako jendea da eta gaur egun Monarch edo Willis Drummond bezalako taldeetan jotzen dute. Bi urteko bizitza horretan 10 hatzbeteko binilo bat utzi ziguten gozatzeko.

rainbow

Abestien zerrenda:

1. Rainbow of Death
2. Nice Happy Day
3. Turbonekronomicon
4. Death Rock & Rollerskates
5. Bayonne uber Alles
6. Corpse-Paint Cowboy
7. Five- Finger Discount Anthem
8. Hellbent for Kitty
9. Transylvanian Princess
10. Hellectric Guitarmy
11. Dark Funeral
12. Fuck the Future
13. Hello! Candy Kill

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Keep Diggin eta Truth Through Fight taldeak Putzuzulon

27 abuztua, 2009

Hardcore kontzertu itzel bat egongo da Irailaren 1ean, asteartean, gaueko 21:00etatik aurrera, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, KEEP DIGGIN Lasartearrak, beraien ohiko Lasartea HCa egiten eta Xerez inguruko TRUTH THROUGH FIGHT taldeek joko dute.

kep-diggin

Diska gomendioa: Holocaust in Your Head & Black Panda – Split EP

12 abuztua, 2009

Gaurkoan, 2008an kaleraturiko elkarbanaturiko EP batekin gatoz, Holocaust in Your Head Bartzelonarrek eta Black Panda Galiziarrek argitaraturikoa.

holocaustinyourheadblac

Barnakoek, 2005 inguruan kaleraturiko LParen ondoren, beste 22 abesti grabatu zituzten 2006an eta EP desberdinetan banatu zituzten. Black Pandakoek berriz, Tanque de 8 octanos lehen LP bikaina argitaratu ostean honako binilo hau eta Auktion taldearekin elkarbanaturiko beste EP bat argitaratu zuten.

Diska jeisteko klikatu ezazue HEMEN.

Disko Gomendioa: Cemeterio Show – S/T

10 abuztua, 2009

Gaurkoan disko klasiko bat jeisteko aukera eman nahi dizuegu. Cementerio Show talde Kantabriarraren lehen lanaz idazten dizuegu. Hirukote moduan hasi zen taldeak (boskote izatera iritsi ziren), diska hau kaleratu zuen 90eko hamarkada amaieran.

cementerioshow-self-titled-front

Abestiak

01 Los Culpables
02 Excusas
03 Seres Conformes
04 Mighty Perrovaca
05 Creer Nada
06 Candiru
07 C´est Trop
08 Se Amable
09 Vivir Engañado
10 Despierta
11 Donger

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Inor Ez taldeak Amurrioko La Cuadran joko du

10 abuztua, 2009

Inor Ez talde Zarauztarrak, Amurrioko La Cuadra etxe okupatuan joko du Abuztuaren 10ean, astelehenean.

amurrio

Bertan, Irkhala, The Black Gramola Conspiracy, Orduñako Itxaropen zikina eta Mandril bakarlari Madrildarrarekin joko dute.

Kontzertua, arratsaldeko 19:00etan hasiko da.