Beste kontzertu sorta bat astebukaera honetarako

25 iraila, 2009

Astebukaera hau ere kargatua dator Zarauzko taldeentzat. Lobaton izango den ZarataZarautz festaz gain beste bi kontzertu egongo dira eta.

Iñor ez taldea esaterako, Madrilen joko du Enolagay, Miscelania, Iskariote eta Dhul karnain taldeekin.

Honez gain, Humilitate taldeak Mogambo aretoko irekiera kontzertuan joko du. Bertan, Fly Shit, Civil Victim, Thanks to losers, Inoizez eta PJM taldeak ere joko dute.

moganb

ZarataZarautz festa Lobato Etxean

24 iraila, 2009

Irailaren 25ean, ostiralean, ZarataZarautz festa izango dugu Lezoko Lobato Etxean. Bertan, etxe okupatuaren 10. urteurrena ospatzen ari dira eta Zarauzko hainbat talderi gonbita egin die bertan jotzeko.

x_aniver_lobato_internet2

Gaueko 23:00etatik aurrera, Metralleta, Diskoiraa, Burux Lee, Humilitate, Erantzun, Dirtaa, Ezereza eta Izurderen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da.

Kontzertua gainera berezia izango da. Bi eszenatoki egongo dira Lobaton bertan eta taldeek zarata gerra moduan joko dute, hau da, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat.

Gauza bitxia eta ikustekoa izango da, beraz, bertara hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu.

Disko gomendioa: Black Panda – Tanque de 8 octanos

23 iraila, 2009

Galiziar hauen lehen lana jarri dugu zuen eskuragarri gaurkoan. Aurrekoan, Holocaust in Your Head taldearekin elkarbanaturiko 2008ko EPa jeitsi ahal izan zenuten eta gaurkoan, 2006an kaleratu zuten tanque de 8 octanos diska jeisteko aukera jarri nahi genuen.

balck-panda

Crust & Roll bikaina lantzen dute LP honetan eta taldearen benetako klasiko batzuk daude eta Trabuc Records zigiluak kaleratu zuen.

Diska jeisteko klikatu ezazue HEMEN.

Irailaren 22ko saioa entzungai dago iada

23 iraila, 2009

Irailaren 22an egin genuen ZarataZarautz irratsaioa entzungai dago iada. Oraingoan ez genuen inorren bisitarik izan eta B jaunak eta Lagun Izoztuak bakarrik egin zuten saioa. Gainera arazo tekniko txiki batzuk izan genituen, baina saioa oso elegante irten zen. Vicepresidentesen lan berria, Mistkaferren maketa, Metralleta, Humilitate, Andanada 7, Rainbow of Death… Denetarik jarri genuen.

Playlista ikusi nahi baduzue, Klikatu ezazue HEMEN. Irratsaioa berriz, HEMEN duzue:

21:30etan itxi itzazue etxeko lehio eta ateak

22 iraila, 2009

Mattingunen bisitaren ondoren, B jauna eta Lagun Izoztua bakarrik egongo dira gaurko ZarataZarautz irratsaioan. Gaurkoan, aste honetan egongo diren kontzertuen berri emateaz gain, azken aldian eskuratutako nobedadeen inguruan hitzegingo dute.

la55782fe8

Honez gain, Putzuzulon izan diren kontzertu batzuen inguruan hitzegingo dute eta bertako talde batzuen abestiez gozatzeko aukera ere izango duzue, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FM-ko 99.3an.

Decapante eta Kamorrah taldeen kontzertua Putzuzulon

21 iraila, 2009

Irailaren 24an, ostegunean, beste kontzertu zaratatsu bat duzue Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Arratsaldeko 20:26etatik aurrera, Decapante eta Kamorrah taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue.

kamorrah

Decapante Madrildarrak, noise-punk tekniko experimentala lantzen dute, oso urrutira bidaiatzeko.

Kamorrah talde donostiarrean berriz, farandula zaratatsuko jende ospetsua ikusi ahalko dugu. Maka Lee, Rambo Batasuna, Rafa Kobory, Azofra Freaknation… grindcorea egiten noski!!

Aste barruan izanik, kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon behar du. Beraz, norbaitek bi talde hauek ikusteko interesa badu, puntual etortzea eskertuko genuke.

Disko gomendioa: Afonia – Gure Belaunaldia

18 iraila, 2009

Aski ezaguna da ZarataZarauzko kide askori izugarri gustatzen zaigula Hernaniko Afonia taldea. Egia esan, pena bat da bolada luze baterako utzi dutela entzutea.

Hala ere beraien diskoez gozatzeko aukera dugu oraindik. Eta zuei aukera berdina eman nahiean, 2006an kaleratu zuten Gure Belaunaldia diska jeisteko aukera eman nahi dizuegu.

afonia

Diskoa jeisteko klikatu ezazue HEMEN.

Astebukaerako kontzertu sortak

18 iraila, 2009

Astebukaera hau pontente dator Zarauzko talde batzuentzat. Ostiral eta larunbatean kontzertu ezberdinez gozatzeko aukera izango duzue. Gaur esaterako, Humilitate eta Ezereza taldeek Urretxu-Zumarragako Gaztetxean joko dute Bergarako Fly Shit eta The Clash taldearen bertsioak egiten dituen talde batekin.

albizio

Larunbatean berriz, Irailaren 19an, Erantzun taldeak Iruñako Gazte Egunean joko du, bertako polizia Munizitalak uzten badio behintzat.

Disko gomendioa: Municipal Waste – Massive Aggressive

17 iraila, 2009

Municipal Wastek gaur Bilboko Santana 27 aretoan Humilitate taldearekin jo behar duela ikusita, beraien azken diska blog honetan jartzea otu zait.

munici

Aurreko deskargak bezala, Trashcore azkar batekin datoz Richmondekoak, urte honetako Abuztuan grabatu zutena. Diskaren izena Massive Aggressive da eta HEMEN daukazue jeisteko moduan

Entzun atzoko irratsaioa!!

16 iraila, 2009

Atzo Mattingunekin egin genuen irratsaioa sarean dago iada. Bertan, klasiko askotaz gozatzeko aukera izan genuen. Hala nola, Metallica, La Perrera, Black Sabbath edota Citizens Arrest bezalako taldeez gozatzeko aukera izan genuen.

matt

Irratsaioa entzuteko klikatu ezazue HEMEN. Egun honetako playlista berriz, HEMEN duzue.