Entzun Urriaren 6ko irratsaioa!!

9 urria, 2009

Berandu baina azkenean lortu dugu Urriaren 6ko sarean igotzea. Astearteko saioan, Urretxun burutu zen II. Kroketa Fest jaialdiaz mintzatu ginen.

Honez gain, ostiral honetan Putzuzulon burutuko den kontzertua ere hizpide izan genuen eta amaitzeko nobedade berri batzuk entzuteko parada izan genuen.

Irratsaioa entzuteko, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

Disko gomendioa: Gaizkiñe – Gaizkiñe (2005)

9 urria, 2009

ZarataZarauzko lagunen artean gehien entzun den diskoetako bat jarri dugu sarean gaurkoan, nahiz eta beraien maketako melodiak ere gure buruan mila aldiz entzun ditugun.

gaizkif1e_portada

Andoaingo Gaizkiñe taldearen 2005eko diskaz ari gara, Cooperacion Records zigiluak kaleratu zuena. Hardcorea eta Rocka melodiekin perfektuki nahastu dituen taldea da Gaizkiñe. Azken aldian ez dugu zuzenean ikusteko plazerrik izan baina hala ere disko hau entzuteko gomendioa luzatzen dizuegu. Datorren astean, maketa igotzen saiatuko gara.

Abestiak
01. Bakardadearekin zita
02. Argi mintzo ez dena
03. Arauak
04. Udaberriak eta mendi erreak
05. Hormak lau haizetara
06. Badakin
07. Denbora joan ala
08. Kea
09. Negua den honetan
10. Autokritika
11. Gauerdian
12. Izan, ez da den inor

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Humilitate taldeak Idiazabalgo Txome etxean joko du

7 urria, 2009

Datorren ostirala, urriaren 9an eta gauko 22:00etan, Idiazabalgo Txome etxe okupatuan, festa galanta izango da CARNE PARA GUSANOS (Beasain), HUMILITATE (zaratazarautz) eta KAOSARENERASOA (Soraluze) taldeekin.

humilijaco

Kontzertuaren ostean, okupazioaren aldeko TONBOLA, KARAOKEA eta DJ PUERRO izango dituzue.

Kontzertua Urriaren 9an

6 urria, 2009

Zaratazarautzen lagunen eskutik, hiru talde zaratatsu ikusteko aukera izango da, Urriaren 9an, ostiralean, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

in_defense

Oholtza gainera igotzen lehenak, Valentziakoak diren ENCABRONATION Death Grind taldea eta EL HAMBRE Grind Crust taldeak izango dira. Hauen ostean, Estatu Batuetatik biran datozen IN-DEFENSE taldeak joko du. Harcdcore Punk azkarra egiten duen taldea da, eta Euskal Herrian, Zarautzen jotzeaz gain, Baiona eta Bilbon ere joko dute.

Kontzertua, gaueko 21:30etan hasiko da.

ZarataZarautz berri baterako prest?

6 urria, 2009

Urriaren 6ko ZarataZarautz saioan, Urretxu-Zumarragako Gaztetxean, Moganbon, Oñatin eta inguruan izan diren kontzertuei errepasoa emateaz gain, aste honetan dauden kontzertuak ere komentatuko ditugu. KKinzona irratiko Zaratataraz saioari lapurtu diogun partxeren bat ere oparitzeko izango dugu saio honetan, beraz, telefonoari ere pegatu zaitezte.

Honez gain, nobedade berriak ekarriko dizkigute B Jaunak eta Lagun Izoztuak. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

arraio

Disko Gomendioa: La Perrera – Discografia completa

4 urria, 2009

La Perrera, Gipuzkoako Punk-Rock talderik legendarioenetakoa da. Soinu oso agresibo eta zikina zuten. Maketa bat, “Romperlo todo” izeneko EP bat eta “Right side of our Minds” izeneko LPa kaleratu zuten 88 eta 92. urte artean. Honen ostean banandu egin ziren eta beraien errautsetatik Nuevo Catecismo Catolico eta Señor No taldeak sortu ziren.

la_perrera_-_discografia_-_portada

Honako hau, Basati Diskak kaleraturiko CDa da, beraien diskografia guztia batzen duena.

Abestiak
1 Te matare
2 Esta vida apesta
3 Busca y destruye
4 La hora del suicidio
5 No me importa
06-Kick out the jams
07-Romperlo todo
08-No hay verdad
09-I need you
10-La otra cara de la moneda
11-Yo pierdo el tiempo
12-Curriqui de barrio
13-Incomunicado
14-Sonic reducer
15-Right side of my mind
16-La hora del suicidio
17-Science gone too far
18-Te matare

DIskoa jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Arraio irratiak Udazkeneko Programazioa aurkeztuko du

1 urria, 2009

Zarauzko Arraio Irrati libreak, Udazkenerako prestatu duen Programazioa aurkeztuko du Urriaren 4an, igandean. Goizeko 11:00etatik aurrera, irratsaio berezi bat burutuko da programazio berriaren nondik norakoak esplikatuz eta kalera ere irtengo dira herritarrei propramazioa banatuz.

Honela, 9 irratsaio propio izango ditu Arraio udazken honetan, guztiak euskara hutsean. FM-ko 99.3ra pasa ziren egunetik diarduten klasikoez gain, Highway 9 musika saioa eta Brainstorming, arte eszenikoen eta antzerkiaren inguruko saioa entzuteko aukera izango da. Honez gain, Bitacora Kaiera, bidaien inguruko saioa, Izerditan Blai, kirol saioa 4 Katu eta Ahuntzaren gauerdiko eztula magazinak ere entzun ahalko dira, baita Amatista emakumeen tartea, Kaiolatik, musika elektronikoaren tartea eta belarriak zulatzen dituen ZarataZarautz saioa ere.

Irratsaio propioez gain, Info 7ko informatiboak entzun ahalko dira orduro, baita Kale Gorrian eta 5etako Diligentzia irratsaioak entzun ahalko dira astelehenetik ostiralera. Hala Bedi irratiko Suelta la Olla saioa ere entzungai egongo da goizero. Gainontzeko programazio guztia, Tas-Tas, Bilboko irrati libreko eta Tolosaldeko Txolarre irratiko irratsaioek osatuko dute.

udazkena_2009_fondotxuria

Erantzun eta Inor Ez taldeek II. Kroketa fest-en joko dute

30 iraila, 2009

Erantzun eta Inor Ez taldeek, Urretxu-Zumarragako Gaztetxean burutuko den II. Kroketa fest jaialdian joko dute Urriaren 3an, larunbatean.

kroketfest

Bertan, Finlandia aldetik datozen Riistetyt talde mitikoak ere joko du. Beraiekin batera, Bartzelonako Totalickers, Zaragozako Down to Agony eta Donostialdeko Hell Division taldeek ere joko dute.

Kontzertua, KKinzona irrati libreak, bertako Zarataraz irratsaioak eta Zumarraga-Urretxuko Gazte Asanbladak antolatu dute

Gaur ez da irratsaiorik egongo

29 iraila, 2009

Putzuzulo Gaztetxean dagoen kontzertuaren ondorioz, gaur, Irailaren 29an ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Hala ere, kontzertura azaldu ezin duenak aurreko saio baten errepikapenaz gozatzeko aukera izango du.

Datorren astean pilak kargatuta itzuliko gara.

Kontzertua irailaren 29an

27 iraila, 2009

Irailaren 29an, asteartean, ZarataZarauzko lagunen eskutik, beste kontzertu Zaratatsu bat izanen duzue Putzuzulon. Bertan, Europa barrenetik datozen bi talde jardungo dira:

irailak-29ona

Mazedonia aldetik BERNAYS PROPAGANDA ikusteko aukera izango dugu. New wave oso dantzagarria egiten dute, Delorean edota Pandemia taldeen ildoan.

Alemania aldetik berriz, CIVIL VICTIM taldea dator. Eskola zaharreko Punk Hardcore freskoa egiten dute, galdu ezinezkoa alegia.

Kontzertua gaueko 21:00etan hasiko da, 23:00etarako amaiturik egon behar du eta.