Etengabeko Zarata jaialdia ospatuko da astebukaera honetan

22 urria, 2009

Aurten ere, 7. Etengabeko Zarata ospatuko da astebukaera honetan. Aurten gainera formatua aldatuko du.

cartel

Aurreko urteetan ostiral eta larunbateko kontzertuak Altzako Kultur Etxean burutzen ziren. Aurten ordea, ostiraleko saioak, Trintxerpeko Mogambo Aretoan burutuko dira eta larunbatekoak berriz Altzan bertan.

Eta urtero bezala, Zarauztar talde batzuk egongo dira bertan. Ostiralean, Inor Ez eta Burux Lee taldeek joko dute eta Larunbatean berriz, Humilitateko kideak izango dira.

Metralleta eta Diskoiraa taldeko kideak Bide Okerretik… zuzen saioan

21 urria, 2009

Metralleta eta Diskoiraa taldeko kideak Txolarre Irratiko Bide Okerretik… Zuzen saioan izango dira elkarbanaturik kaleratu zuten EPa aurkezten.

bide

Power biolentzia, Hardcore azkar eta Punk zikinaren zaletuentzako ezinbesteko hitzordua izango da, entzumen sentibera, ahul, makal, pattal, mengel, erkin, edota eskasentzako gomendagarria ez den saioa!

Entzungai dago Etengabeko Zarataren inguruan eginiko irratsaioa

21 urria, 2009

Atzo Fres lagunari egin genion irratsaioa entzungai dago iada. Bertan, astebukaera honetan burutuko den Etengabeko Zarata jaialdiaren inguruan hitzegin genuen, bertan parte hartuko duten taldeak entzunez gainera.

etengabe

Irratasaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

Disko gomendioa: With Hunt – Burning Bridges to Nowhever

20 urria, 2009

B jaunak blog honetan jarri nahiz zuen disko berri batekin gatoz oraingoan. Witch Hunt Estatubatuarren azkenaz ari gara, Burning Bridges to Nowhever izenekoa. Alternative Tentacles disketxeak kaleratu die azken lana.

witch_hunt_-_crust_or_die_blog

Abestien zerrenda

01. Blind Eyes Blind Lives
02. Everyday
03. Counting Down The Days
04. Septa Death
05. Silence
06. Void
07. Sick Industry
08. A Slow Decay
09. Plastic Dream
10. Reflections
11. Treadmill March
12. Burning Bridges To Nowhere

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Etengabeko Zarataz hitzegingo dugu gaurko irratsaioan

20 urria, 2009

Urriaren 20ko saioan, Moganbo eta Altzako kultur etxean burutuko den Etengabeko Zarataz mintzatuko gara. Horretarako, jaialdi haun antolatzen duen Fres laguna izango dugu gure uhinetan.

pras

Aurten ere, bi eguneko kontzertu sorta itzela egongo da, guztia zarataren inguruan eta aurten jotzen duten taldeen doinuak ere entzun ahalko dira.

Guztia, gaueko 21:30etatik aurrera.

Disko gomendioa: 30% – Maketa

15 urria, 2009

95-ean ematen ditu lehen pausoak %30 izeneko proiektuak. Unai (LDB taldeko kide ohia),Sany (garai horretan EZIN IZAN taldeko bateria) eta Kabra (CERDOS CONPASES-eko bateria)abestiak sortzen hasi ziren entsaiu lokalean.

Abeslari baten beharra ikusirik Nabarrorenganajotzen dute, Nabarro ere CERDOS CONPASES taldeko kantaria zen, garai batean bitaldeetan uzten zuen eztarria. Kontzertu batzu eskeini eta gero Unai lan arazoengatik taldeauzten du. Orduan sartzen da Wewe taldean. Wewe, zorterik izan ez zuen eta jada deseginikzegoen KARKAXA taldeko baxularia zen.Beste kitarra baten beharra ikusirik Pablo-rekinharremanetan jartzen dira, Pablo, gaur egun ere, EZIN IZAN taldeko kitarrajolea delarik.

Formazioa erabat finkaturik, kontzertu mordoa eskeintzen dituzte eta 96ko uztailantaldearen lehen kantua grabatzen da, “Lekua Hil”, Abiadura Handiko Trenaren aurkako asanbladarentzat, Andoaingo beste 13 taldekin batera. Bi hilabete beranduago argia ikusiko zuen taldearen bakarkako lehen lana maketa formatoan, bertan hardcorez bustitako 14 kantu, Blac Flag taldearen bertsio bat barne.

30-aurrekoa

Abestiak
01- Gertu ala urrun
02- Nahi dezun guztia
03- Idoloen suntsipena+infernu erosoa
04- War
05- Licencia para disfrutar
06- Instrumental
07- Lekua hil
08- Hau ez da nere amodiozko kanta
09- Six pack
10- Ur baso batean itota
11- Kaletik noa
12- kobalto zibilizazio argiluna
13- Euliak kristala zeharkatzen duenean

Diska jeisteko klikatu ezazue HEMEN.

Astebukaerako kontzertu sorta

15 urria, 2009

Astebukaera honetan ere Zarauzko hainbat talderen kontzertuez gozatzeko aukera izango duzue. Urriaren 16an, ostiralean eta Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Humilitate eta Berri Txarraken kontzertua izango da. Kontzertu honetako sarrerak agortuak daude gainera.

berritxarrak_humilitate

Honez gain, Bergarako Gaztetxean, Erantzun eta Inoren Ero Ni ikusteko aukera ere izango duzue. Txapa Irratiaren 25. urteurrenen kontzertuan joko dute.

bergara-kartela

Eta larunbatarekin amaitzeko, Dictadura taldeak ere Beasaingo Gaztetxean joko du Estricalla eta Carne para Gusanos taldeekin

dictators

Disko gomendioa: Gaizkiñe – Maketa

13 urria, 2009

Aurrekoan Gaizkiñe taldearen lehen diska jarri genuen webgunean eta haipatu genuen maketa ere jarriko genuela. Ba hemen duzue:

gaizkic3b1e00

Abestien zerrenda:

01-Sarrera
02-Saiatu
03-Gehienetan galtzen dut
04-Ezin Izan
05-Huskeria
06-Gallinas blancas
07-Zelatariak zelatan
08-Sorgiñak
09-Desioa
10-Gauerdian

Maketa hau jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Farriren bisita izango dugu ZarataZarautz saioan

13 urria, 2009

Urriaren 13ko ZarataZarautz saioan, Metralleta taldeko baterijolea den Farriren bisita izango dugu.

farri

Etxean hautsa jaten dituen biniloak ekarriko dizkigu Farrik, baita bere humore ona ere. Honez gain, Lagun izoztua baja izango da gaurkoan.

Gogoratu, gaur, gaueko 21:30etatik aurrera sintonizatu 99.3a

Disko gomendioa: DJVU – DJVU

10 urria, 2009

Play Fast or Don´t-eko blogetik lapurreta txiki bat egin dugu gaurkoan. DJVU taldearen lehen lanaz ari gara, taldearen izen berekoa. Bartzelonan sortua eta hardcore melodikoa egiten dute.

Aspaldian zuzenekoak utziak dituzte baina aurten bertan, Bartzelonako Valcarca etxe okupatuaren despedida kontzerturako elkartu ziren.

djvu

Diskoa jeisteko klikatu ezazue HEMEN.