Arrautz ustelak taldea ZarataZarautzen

17 azaroa, 2009

Azaroaren 17ko ZarataZarautz saioa, Orioko Arrautz Ustelak taldea izango dugu gonbidatu gisa. Beraien ibilbideari buruz, kontzertuei buruz eta etorkizunean dituzten asmoei buruz hitzegingo dugu oraingoan. Grabaketaren bat entzuteko aukera ere izango da.

arrautz-ustelak

Guzti hau beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an.

Entzun Burux Lee taldearekin eginiko saioa

11 azaroa, 2009

Azaroaren 10ean Burux Lee taldearekin egin genuen irratsaioa entzungai dago iada. Saioaren lehen orduerdian nobedade berri batzuk entzuteko aukera izan genuen B jaunaren bitartez. Hurrengo ordubetean, Burux Leeko lagunak izan genituen Arraioko gela arroxean taldeari buruz hizketan. Diska berria, Europan zehar burututako bira eta etorkizuneko asmoez hitzegin genuen beraiekin.

burux

Irratsaioa HEMEN duzue. Egun hontako playlista berriz HEMEN.

Disko gomendioa: Anestesia – Anestesia Cerebral (1989)

10 azaroa, 2009

Aspaldi ibili gara Anestesia taldearen lehen maketa igo nahian. Orain dela bi aste, beraien 1990ko Moralidad maketa jarri genuen eskuragarri. Oraingoan, talde Zarauztarraren lehen perla hau dugu.

anestesia-cerebral

Abestien zerrenda

01 Eterna incognita
02 Cria Cuervos
03 Argi ibili
04 B.U.F.
05 Festa
06 Razon
07 Escucha
08 Cerebral

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Burux Lee taldea ZarataZarautz saioan

9 azaroa, 2009

Azaroaren 10eko ZarataZarautz irratsaioan, Burux Lee taldeko kideak izango ditugu. Diska berriaren prestaketan dabiltza eta solasaldian izango ditugu honen inguruan. Bestalde udan egin zuten bira eta beste hainbat kontu ere izango ditugu beraiekin.

burux

Irratsaioa, beti bezala, gaueko 21:30etan hasiko da, Arraio irratiko 99.3an.

Keep Diggin eta Dictadurak Zarauzko Arranon joko dute

4 azaroa, 2009

Ostiral honetan, AZAROAREN 6an, kontzertu azkar eta potentea eskeiniko digute KEEP DIGGIN (Lasarte) eta DIKTADURA (Zarautz) taldeek GAUEKO 10etan Arrano tabernan.

azaroak6

Azkenaldian izan duten geldialdiari berriz ere ekitaldi desberdinekin ekin nahi dute Arranopolako lagunek eta hau izango da horietako bat. Gaztetxearen urteurrena dela eta hilabete honetan ezin izango dute ekitaldi asko antolatu, baino badituzte egun batzuk lotuak eta iragartzen joango dira.

Badakizue bada, ostiral gau eder bat igaro nahi baduzue, azaldu!

ZarataFesten inguruan egindako irratsaioa entzungai dago

4 azaroa, 2009

Azaroaren 3an ZarataFest jaialdiaren inguruan eginiko irratsaioa entzungai dago. Bertan parte hartuko duten taldeez mintzatzen egon ginen saioaren lehen ordubetean. Eugenioren deia ere izan genuen eta Putzuzulo Gaztetxean burutzen ari zen humore gauean ere parte hartu genuen, uhinetatik txisteak kontatuz. Saioaren amaieran, Zarauztarrontzat klasikoak diren kantu batzuk jarri genituen.

zaratafest_azaroak_7

Saioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Irratsaioaren playlista berriz HEMEN duzue.

II. ZarataFest jaialdia ZarataZarautzen

3 azaroa, 2009

Azaroaren 3ko saioan, Putzuzulo Gaztetxearen 4. urteurrenaren barnean burutuko den II. ZarataFest jaialdian parte hartuko duten taldeez jardungo gara. Aurtengoan, Galiziatik datozen Hongo eta Black Panda taldeez gain, Soraluzeko KaosarenerasoaK, Torrelavegako Roman Castevet eta Logroñoko Raiser taldeak ariko dira. Talde guzti hauen errepasoa egingo dugu irratsaioaren lehen zatian.

zaratafest_azaroak_7

Honen ostean, gure blog bikainean orain arte jarri ditugun taldeen errepasoa egingo dugu. Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera.

Entzun ezazue KepOIekin eginiko irratsaioa

28 urria, 2009

Atzo KepOIek gustoko dituen abestiak jartzen ibili zen gure irratian. Ordu eta erdi luze batean, leku ezberdinetako taldeak jartzen ibili zen, guztiak binilo formatoan.

item

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Saioaren playlista HEMEN duzue.

KepOIen diskak entzungo ditugu ZarataZarautzen

27 urria, 2009

Urriaren 27ko ZarataZarautz saioan, Street Alarm taldeko kide izandako eta gaur egun Dictadura taldean jotzen duen KepOIen bisita izango dugu.

dictators1

Bere disko gogokoena entzuteko aukera egongo da gaueko 21:30etatik aurrera. FMko 99.3an

Disko gomedioa: Anestesia – Moralidad (1990)

23 urria, 2009

Moralidad, Anestesia talde Zarauztarraren bigarren maketa da, lehenagotik Anestesia Cerebral maketa kaleratu zuten.

Hirukote bezela aritzen zirenekoa eta Mikel Kazalisek abesten zutenekoa, 1990ean kaleratu zuten. Bertan, Trashcorez osaturiko 9 abesti aurkitu ditzakegu, tartean R.I.P. taldearen bertsio bat. Datorren astean, Anestesia Cerebral maketa jartzen saiatuko gara.

anestesia-moralidad-demo-front-1

Abestien zerrenda

1. El Agujero
2. Hitz Pozoinduak
3. Yo no Juego
4. ¡No Jodas!
5. Beldurra
6. Senderos de Gloria
7. Itxura
8. Brigada Criminal (R.I.P.)
9. Moralidad

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.