Dictadura taldeak bi kontzertu eskeiniko ditu astebukaeran

27 azaroa, 2009

Dictadura talde pseudoZarauztarrak bi kontzertu eskeiniko ditu astebukaera honetan. Lehena, gaur, ostirala, Azaroaren 27an izango da Donostiako DOKA aretoan Orreaga 778 taldearekin.

Larunbatean berriz, Azaroaren 28an, Ibarrako Gaztetxean joko dute Orreaga 778, Crimen de Estado eta Material Rechazado taldeekin.

dictadur

Disko gomendioa: Net Weight – Net Weight

26 azaroa, 2009

Mallorca Punk blogetik lapurtu dugu datorren disko hau. Net Weight taldearen estudioko 3. diska da honakoa, bikaina benetan. 2001ean argitaratu zuten CD eta binilo formatoan Malaraza Records, Burgosko Fragment Records eta Punkawayren eskutik.

net_weight_front

Abestien zerrenda

01 Apuntes para el proximo milenio
02 Intentalo
03 Cinema paraiso
04 Esperanza verde
05 Isla de apesta
06 El mundo se desmorona
07 No soy tu guru
08 Los perros, la carne
09 Funambulo
10 El tiempo de espectaculo
11 Vivados!!
12 Geografia de la verguenza
13 Vividores de la lengua
14 Bonus Track
15 Bonus Track
16 Bonus Track

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu HEMEN.

Erantzun taldeak Amurrion joko du

25 azaroa, 2009

Erantzun taldeak, Amurrioko La Kuadra etxean joko du larunbat honetan, Azaroaren 28an. Beraiekin batera, Bartzelonako Horror eta Atentadok joko dute. Honez gain, Bizkaitarrak diren Annunaki Revenge taldea ere oholtza gainera itzuliko da bere crust doinuak astintzeko.

concer

Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da.

Entzun Joxemarekin eginiko irratsaioa

25 azaroa, 2009

Hardcore istoria lekzio bat eman zigun Joxemak atzokoan. Ordu eta erdi inguruz, sekulako taldeak entzuteko aukera izan genuen bere eskutik, guztiak biniloan gainera. Honez gain, atzo atxilotu zituzten 34 lagunetaz ere ez ginen ahaztu eta musikarekin gogoratu genituen.

joxem

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN duzue.

Joxema egongo da ZarataZarautz saioan

24 azaroa, 2009

Azaroaren 24ko ZarataZarautz irratsaioan, Burux Lee taldeko gitarjolea den Joxema izango dugu. Beste askorekin gertatu den bezala, gustoko duen musika jartzen egongo da gure uhin libreetan eta beste hainbat gauzataz ere hitzegingo dugu.

joxema

Garbi dago, Bad Brains, RKL edota tankerako taldeak jartzen ez baditu, irratiko gela arroxetik ez dela irtengo. Gogoratu saioa, gaueko 21:30etatik aurrera dela.

Humilitatek Alonsotegiko Gaztetxean joko du

19 azaroa, 2009

Humilitate taldeak, Alonsotegiko Lokomotorra Gaztetxean joko du Krimen y Kastigo taldearekin. Bertan, Zallako gazte batzuen aldeko jardunaldi batzuk burutuko dira ostiralean, Azaroaren 20an.

humili

Disko gomendioa: Ezin Izan – Maketa

18 azaroa, 2009

Recuperando Viejas Cintas blogean Ezin Izan taldearen maketa aurkitu dugu orain dela gutxi eta gure webgunean jartzera behartuak izan gara. Atzo, Nora Goaz? diska jarri genuen eta gaurkoan 1993ko maketatxo hau lortu dugu. Gijongo Xunca Records zigiluak kaleratu zuen bere garaian.

ezin_izan

Abestien zerrenda

01 Ezin Izan + Egoera
02 Pentsatzen
03 Presioa
04 Gogaita
05 Instrumentala
06 Ziripop
07 Amigos
08 Peligro Socia (Ultimo Resorte)
09 Nere hiria
10 Segi
11 No Oiras
12 Doakionari
13 Bakarrik
14 Patua

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Dictadurak Azpetiako Txarrantxa tabernan joko du

18 azaroa, 2009

Dictadura talde Zarauztarrak, Azpeitiako Txarrantxa taldean joko du beste bi talde handirekin. Estatu Batuetatik biran datozen Sex Vid hardcore taldea eta Azpeitiakoak diren Karkaba taldearekin alegia.

dictadura_azpeiti

Kontzertua puntual hasiko da larunbatean, Azaroaren 21ean, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.

Entzun Arrautz Ustelak taldeko bi kiderekin eginiko irratsaioa

18 azaroa, 2009

Entretenitua izan zen Arrautz Ustelak talde Oriotarreko bi abeslariekin egin genuen saioa. Beraien ibilbide luzeaz hitzegin genuen eta etorkizunean dituzten asmoez ere. Honez gain, Orio herrian Gaztetxearekin duten kontuez ere mintzatu ginen.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN duzue.

Disko gomendioa: Ezin Izan – Nora Goaz? (1998)

17 azaroa, 2009

Euskal Herriko Hardcore talde handi baten beste arribitxi batekin gatoz beste behin ere. Oraingoan, Ezin Izan taldearen Nora Goaz? diska igo dugu nahi duen edonorentzat.

2007an kontzertu batzuk emateko itzuli ziren eta batzuek lehen aldiz ikusteko aukera izan genuen. Hala ere, lehenagotik beraien maketa eta diskoa entzunak genituen.

ezin_izan_aurrekoa

Abestien zerrenda

01 Zer egingo duzu?
02 Polvo
03 Patua
04 Time is on my side (Victim in Pain)
05 Oinazea eta herra
06 Sistema
07 Nora Goaz?
08 Hau da hau!
09 Loreak (gailurrean)
10 Erresistentzia
11 Kalbario
12 Espetxeak suntsitu
13 Panta Rhei
14 Amigos
15 Ikas Dezagun
16 Pentsatzen
17 Puede que…
18 Ibiltari
19 Resiste
20 Peligro social (Ultimo Resorte)

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.