Disko gomendioa: Los Brebes – Motz

14 abendua, 2009

Azken aldian behin eta berriz entzuten nabilen disko bat duzue oraingoan. Bermeo-Barakaldo-Saninazio-Arangoiti Connectionekoak dira, edo hala diote beraien Myspacean behintzat.

Los Brebes taldeaz ari naiz. Motz izeneko zazpi haztbeteko plastiko zatia kaleratu dute eta baita sarean jarri ere, creative commons lizentziapean gainera. 13 abesti bizkorrez osaturiko lan bikaina da honakoa, zerbait gehiago eska daiteke? Bai, ea plastikoan lortzeko aukerarik dudan.

cover-copia

Abestien zerrenda

01 Increible inestabilidad en las relaciones humanas
02 El acelerador de particulas
03 Afganistan pig
04 Hawaiana
05 Hell tickets
06 Ota ez
07 Governeitor
08 Blac Sabbath
09 Kontsumo
10 Aldapeko
11 Me llevo 3
12 OBK
13 Animadora

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Maka izango dugu ZarataZarautz saioan

13 abendua, 2009

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioan, Burux Lee taldeko gitarjolea de Maka izango dugu gurean. Beste askotan egin izan dugun bezala, berak gustuko duen musika jarriko digu ordu terdiko saioan.

mak

Gogoratu, asteartean, Abenduaren 15an, zita duzuela Arraio irratiko uhinetan.

Metralleta eta Diskoiraaren birako kontzertuak sarean

11 abendua, 2009

Diskoiraa eta Metralleta taldeek egin duten birako kontzertu batzuk sarean daude ikusgai. Bartzelonako Besos Ateneoan eginiko kontzertuko abesti batzuk jarri ditu sarean Punkike lagunak.

dsc_02291

Hemen dituzue kontzertu horien linkak:

Disko gomendioa: Karkaxa – Maketa

10 abendua, 2009

Beste aparteko diska batekin gatoz gaurkoan. Karkaxa talde Andoaindarraren maketa igo dugu sarean. Egia esan, talde honi buruz gauza gutxi dakigu. Andoaingo Gaztetxe zaharrean sortu zela eta taldea utzi ostean partaideren batek 30% taldean hasi zela jotzen. Gaur egun, kide batzuk Captain Nemo taldean jotzen dutela ere badakigu. Hala ere, gure inguruan buelta asko eman dituen maketa da hau.

karkaxa-aurreko-aldea

Abestien zerrenda

01 Itxura
02 Ametsetan
03 Atzera
04 Hildako baten dialiak
05 Kandela
06 Laralaleroa
07 Unidos (Paralisis Permanente)
08 Odol putzu batean
09 H2

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Astebukaera honetako kontzertu sorta

10 abendua, 2009

Astebukaera hau ere kontzertuz beterik dator. Hasteko, Abenduaren 11ean, Zarauzko Arrano tabernan, MKT Zarauztarrak eta Orioko Uteh taldeek joko dute. Gaueko 23:00etatik aurrera, bi talde hauen doinuez gozatzeko aukera izango duzue.

Honez gain, larunbatean, Abenduaren 12an eta Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Terror Harris, Miranda de Ebroko talde berria izango dugu hardcore punk azkarra eginez. Bigarren taldea berriz, Punk rock melodiak ekarriko dizkigute eta Donostiarrak dira, beraien izena, The Dispositive. Kontzertua 22:30tan hasiko da.

abenduak-12

Eta amaitzeko, Zallan ere Zarauztar talde batek joko du, Erantzunek hain zuzen ere. Bertan, Fly shit taldearekin joko du.

Disko gomendioa: Zanussi – Ninguna amenaza es eterna

3 abendua, 2009

Gure artean mila buelta eman dituen beste 7 hatzbeteko batekin gatoz, Valentziakoak diren Zanussi taldearen Ninguna amenaza es eterna singlearekin hain zuzen ere.

Denbora luze batez jotzeari utzi ondoren, kontzerturen bat eman dute Valentzia inguruan, baina oso zaila izango dugu talde hau hemen inguruan berriz ere ikustea.

zanussi

Abestien zerrenda:

01 Argumento
02 Sin Querer
03 Primavera Acida
04 Ultimos Dias
05 Minimo
06 Pequeño Acuerdo
07 Demostraciones
08 Argumento
09 Otra Realidad
10 Desaparecido
11 Nuestra Tierra

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN. Diska hau ere, Playfastordont blogetik atera dugu.

Entzun abenduko lehen ZarataZarautz saioa

2 abendua, 2009

Kosta izan bazitzaigun ere, atzoko ZarataZarautz irratsaioa grabatzeko moduan izan ginen. Hala ere, ordubeteko saioa soilik dugu grabaturik, nahiz eta beti bezala, ordu terdiko saioa egin genuen. Atzokoan, B jauna eta Lagun Izoztua egon ginen soilik eta gustoko dugun musika jartzen egon ginen. Beti bezala, lehiaketatxoa ere izan genuen eta inguruko kontzertuen berri ere eman genuen.

Saio entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Egun honetako playlista berriz, HEMEN.

Humilitate eta MKT-k Orioko festetan joko dute

1 abendua, 2009

MKT eta Humilitate taldeek Orioko festetan joko dute Abenduaren 4an. Beraiekin batera, Oriokoak diren Uteh taldeak ere joko du. Kontzertua gaueko 22:30etan hasiko da, txosnetan.

humilitate_orio_web

Presta itzazue zuen belarriak

1 abendua, 2009

Abenduko lehen ZarataZarautz saioan ez dugu gonbidatu berezirik izango. Gaurko saioan, B jauna eta Lagun Izoztua bakarrik egongo dira FMko 99.3an. Hala ere, nobedade berri batzuk entzuteko aukera izango duzue eta inguruan ditugun kontzertuen berri ere emango dute.

horror

Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Diskoiraa eta Metralleta taldeek bira txiki bat egingo dute abenduan

30 azaroa, 2009

Diskoiraa eta Metralleta taldeek orain dela sei hilabete kaleraturiko diska aurkeztuko dute Espainiar estatuan. Abenduaren 4tik 8ra, Zaragoza, Bartzelona, Valentzia, Madrid eta Putzuzulon bertan egongo dira jotzen.

Hauek dira datak:

Abenduaren 4a, Ostirala, Zaragozan: Mistkafer taldearekin batera El refugio del Crapula tabernan.

Abenduaren 5ean, Larunbata, Bartzelonan: Pripyat, Amenasa eta Firmeza 10 taldeekin batera Ateneu del Besosen.

Abenduaren 6an, Igandea, Valentzian: La Residencia etxe okupatuan.

Abenduaren 7an, Astelehena, Madrilen: Cromañon eta Keep Digging taldeekin batera La Condenada etxe okupatuan.

Abenduaren 8an, Asteartea, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

bira_metra_disk