Humilitate eta Burux Lee taldeek Europar bira egingo dute

27 uztaila, 2009

Zarauzko Burux Lee eta Humilitate taldeak Europan zehar ibiliko dira abuztuko lehen astean. Nahiz eta talde hauetako partaideak beste bira askotan parte hartu, bi talde hauentzat lehen aldia izango da Europako toki ilunenetan joko dutena. Hala nola, Suitza, Alemania edota Txekian ibiliko dira jotzen.

burux

Disko gomendioa: Elektroduendes – Salgo A La Calle

24 uztaila, 2009

Gaurkoan webgune honetan sartzen diren askorentzat ezaguna izango den diska batekin gatoz. Bartzelonako Elektroduendes punk taldearen Salgo A La Calle diskaz ari gara hizketan.

elektroduendes

Talde honek atera zuen azken lana izan zen honakoa. Lehenago, maketa bat, EP bat eta Autonomia, Kako eta Malestar taldearekin batera argitaraturiko diska bat kaleratu zituzten. 2004. urtean beraien azken lana plazaratu zuten.

Abestien zerrenda

01- Al otro lado
02- Salgo a la calle
03- Te vigilan
04- Tras la alambrada
05- La celda de la tortura
06- Armas de destrucción
07- Tiempos de atrako
08- Makiladoras
09- Trankilos y seguros
10- Piensa y lucha II
11- La herida
12- Viva el mal, viva el kapital

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

3rd Age Attack eta Arrautz Ustelak taldeak Putzuzulon

23 uztaila, 2009

Uztailaren 25ean, larunbatean, beste kontzertu zoragarri bat egongo da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan bi taldek joko dute.

arrautzustelak_web

Orion korrikalari profesionalak eta aurraunlari parrandazaleak baino gauza gehiago daudela frogatzeko, Arrautz ustelak HC taldeak joko du lehen. Beraiekin batera, iada Putzuzulon pare bat aldiz jo duen 3rd age attack taldea ariko da. Uztaila osoan zehar Europar biran ibili dira Galiziarrak eta birari amaiera emateko Zarautzen joko dute. Kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da.

Afraid taldeak Putzuzulon joko du gaur

22 uztaila, 2009

Gaur, Uztailaren 22an, Italiatik biran datorren Afraid taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Veronako taldea, Uztaila bukaeran Euskal Herritik eta Espainiar Estatutik ibilko da kontzertuak ematen. Hala ere, Zarauzkoa izango da Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra.

Beraiekin batera, Oriokoak diren eta Punk zikina lantzen duten The Sastre taldeak joko du.

afraid-web

Gogoratu behar dizuegu, gaurko kontzertua eta hau, gaueko 23:00etarako amaiturik egon behar duela. Ondorioz, puntual etorri ezkero, Putzuzuloko kideek eta taldeko partaideek asko eskertuko dute.

Bi talde Danimarkarrek joko dute Putzuzulon

18 uztaila, 2009

Uztailaren 20an, astelehenean, sekulako kontzertua izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, iada etxekoak diren Karkaba eta Danimarkako DEHØJE HÆLE eta KVÆRN taldeak arituko dira.

kark

Askoek jakingo duzuen bezala, aste barruko kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon behar dute. Ondorioz, asko eskertuko genuke 20:30etarako bertan egongo bazinateke.

Erantzun taldeak Arrano tabernan joko du

16 uztaila, 2009

San Pelaioak eta San Ferminak amaitu ostean, Arranopolako lagunak itzuli dira Zarauzko Herriko Tabernan ekitaldiak burutzera. Oraingoan, kontzertu batekin etorri zaizkigu. Gaur, Osteguna, Uztailaren 16an, Erantzun taldeak joko du. Kontzertua, gaueko 22:00etan hasiko da.

eran

Honez gain, Uztailaren 18an, Burux Lee taldearekin batera jotzen egongo dira Erantzundarrak, oraingoan Alegiko gaztetxean izango da, herriko festetan.

Entzun ezazue Uztailaren 14ko irratsaioa

15 uztaila, 2009

Arraio irratia birmoldaketa lanetan dabil uda honetan eta honen ondorioz arazo tekniko asko ari gara edukitzen. Atzo, V/A – Euro Trash Retribution (Barbaric Thrash) Vol. VII bildumari errepaso polit bat nahi izan genion eman baina ordenagailuarekin izandako arazoen ondorioz ezin izan genuen mp3 formatuko abestirik jarri.

Hala ere, saio txukun bat egin genuen. Irratsaioa entzun nahi baduzue klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN duzue.

Azkartasunez beteko dugu ZarataZarautz irratsaioa

14 uztaila, 2009

Asteartero bezala, galdu ezinezko zita bat duzue oraingo honetan ere. Uztailaren 14ko saioan, V/A – Euro Trash Retribution (Barbaric Thrash) Vol. VII CD bildumako abestiez gozatzeko aukera izango duzue. Bertan, Europa osoko Trash, Powerviolence eta Fastcore doinuak lantzen dituzten taldeak aurkitu ditzakegu.

extremenoiseterrorgermanto

Honez gain, Extreme Noise Terror taldearen azken lana eta azken asteetan lortu dugun material berriza ere hitzegingo dugu. Guzti hau, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Disko Gomendioa: Karkaba – S/T EP

10 uztaila, 2009

Batzuetan lanean egoteak eta lanik ez izateak pena merezi izaten du. Googlen bilaketak egiten nenbilela begira ze altxor aurkitu dudan. Badakit Azpeitiar hauek ez direla internet eta teknologia berrien lagunak, baina diska hau zuen eskuragarri jartzeko aukera paregabea da, Euskal Herrian gaur egun egiten den Hardcore Punk melodiarik onenak entzuteko ezinbestekoa da eta.

kark_cover

Oker ez banago, EP hau 2005ean kaleratu zuten Karkabako lagunek. Bi maketen ostean, ostikada honekin gure belarriak zulatu zituzten. Lehen esan bezela, galdu ezinezko diska da. Beraz, erosteko aukera baduzue ez ezazue dudarik egin.

Abestien zerrenda:

01) Alperrik Galdukoaiz
02) Iraultza
03) Espabila O Muere
04) Heriotza
05) Esklabuak
06) Basura
07) Milaka Izaki
08) Itzul Gaitezen Haitzuloetara
09) Lokatza

Diska jeisteko klikatu ezazue HEMEN.

Disko Gomendioa: Destierro + Iron Batasuna (Split EP)

9 uztaila, 2009

Gaurkoan gure inguruko bi talderen elkarbanaturiko diska batekin gatoz. Destierro eta Iron Batasuna taldeek 2006an kaleraturiko EP honetaz ari gara.

cover_front_01

Iron Batasunako lagunek, hirukote moduan jotzen zutenean (Gaur egun lau dira) hiru abesti sartu zituzten bere aldean. Destierroko Bilbotarrek berriz, beraien lehen lana atera ostean bi abesti sartu zituzten Split honetan.

Abestien zerrenda:

01 – Destierro – dominacion
02 – Destierro – tu obra
03 – Iron Batasuna – amor bastardo
04 – Iron Batasuna – lamentos
05 – Iron Batasuna – un humano un tumor

Diska jeisteko klikatu ezazue HEMEN.