Gezurra badirudi ere, ZarataZarautz webgunea famatu ari da egiten. Zarauzko musika talde askoren gunea izan nahi duen blog honek gero eta izen gehiago du eta horren adibide beste blog “interesgarri” batean gure wegbuneari egiten dion erreferentzia da.
Eta ze gunetaz ari gara? Ba Zarauzko PNV alderdiko ordezkaria den Imanol Lasaren blog pertsonalean azaltzen gara. Eskubiko menuan, blog interesgarriak atalean gurea dago, eta gainera lehen tokian!!!
Benetan harrigarria badirudi ere egia da, Txosnen aurka eta Zarauzko Gazte Mugimenduaren aurka egiten duen erakunde bateko ordezkari garrantzitsuenetako batek, propaganda egiten digu bere izena daraman blogean.
Aitortu beharra dugu ez dugula simpatia gehiegi pertsona honi, ez zaigula bere politika gustatzen eta gutxiago Zarauzko herriaren eta gazteen edota kulturaren alde egiten duen lana ere.








