Metralleta taldeak, Sestaoko Txirbilenean joko du larunbat honetan, Maiatzaren 10ean. Santurtzin ospatuko den Tatto Circusarentzat dirua ateratzeko jaialdia izango da eta hainbat talderekin batera ariko da arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Metralletak Sestaoko Txirbilenean joko du larunbat honetan
7 maiatza, 2014Indoctrinate eta Ernia Mogambon
5 maiatza, 2014Maiatzaren 7an hardcore kontzertua edukiko duzue Mogambon. Bertan, Zarauzko Ernia eta Austriatik datozen Indoctrinate edukiko dituzue. Peña bera bertan egongo da!!!
Gure txanda ZarataZarautzen
5 maiatza, 2014Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik izango, hortaz, saioa egiten dugun hiruron txanda izango da. Los Crudos, Metraleta, Gaitze eta Dictadura taldeen kontzertu bezperan, nobedade batzuk, ohiko agenda eta elkarrizketaren bat ekarriko dugu. Gogoratu zita zaratatsua duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratian.
Astearteko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Hilkar eta Thrashgression taldeek beraien diskak aurkeztuko dituzte Putzuzulon
30 apirila, 2014Hilkar eta Thrashgression talde Zarauztarrek beraien diskak aurkeztuko dituzte larunbat honetan, Maiatzaren 3an Putzuzulon. Beraiekin batera, Amurrioko Lupulo Thrash taldea ere izango da. Baina kontzertuaren aurretik, Mikel Orbegozo Euskal Preso Politikoaren lanen erakusketa egongo da eta baita Preso Nago 2 komikiaren aurkezpena ere. Honez gain, afari-merienda ederra prestatuko digute.
Hilkar taldea ZarataZarautz irratsaioan
28 apirila, 2014Biharko ZarataZarautz irratsaioan Hilkar taldea edukiko dugu. Zarauztarrak, diska berria kaleratu dute orain dela ez oso gutxi eta hau aurkeztera etorriko zaizkigu. Gogoratu zita zaratatsua duzuela astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratian.
Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Ernia taldeak Santurtziko La Kelon joko du
24 apirila, 2014Ernia Zarauztarrek Santurtziko La Kelo Gaztetxean joko dute larunbat honetan, apirilaren 26an. 15. urteurrena ospatzen ari dira bertan (ZORIONAK!!) eta larunbatean, 20:15etatik aurrera zarata kontzertu itzela edukiko duzue. Zarauztarrez gain, Gaitze, Toni Metralla y Los Antibalas eta Un Dia De Furia taldeak ere egongo dira bertan.
Ronald Reagan eta Punka ZarataZarautzen
21 apirila, 2014Aste honetako ZarataZarautz saioan Juanma edukiko dugu berriro ere. Kasu honetan Ronald Reagan eta Punka uztartuko ditu irratsaio berean, beti bezala, gaueko 21:30etan Arraio Irratian.
Citizen Kane, Ansia eta Vertigo Putzuzulon
17 apirila, 2014Apirilaren 19an, larunbatean eta gaueko 22:00etatik aurrera, hardcore kontzertu itzela edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Hiru talde bikain ikus/entzuteko aukera izango da, Vertigo, Ansia eta Citizen Kane taldeek osatuko dute afitxa.
Disko Gomendioa: Sottopressione – st
15 apirila, 2014Aspaldian diskarik jarri gabe egon ostean hemen klasiko bat. Milango Sottopressione taldearen lehen lana da hau. Eskola zaharreko hardcorea egiten zuten eta diska hau 1995 ingurukoa da.
Abestiak
01. Clima – Morfosi
02. Illusione e delusione
03. Come me
04. Mastice
05. Acre sapori di…
06. Condannato al contatto
07. Sipario
08. 2 febbraio 95
09. E-10
10. Ormai non ho più niente da darvi
Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.
Trashgression taldekoak ZarataZarautzen
14 apirila, 2014Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Trashgression taldeko kideak edukiko digutu gonbidatu gisa. Talde Zarauztarrak Endless Pollution lehen diska kaleratu berri dute eta berau aurkeztera etorriko zaizkigu. Nola ez, ohiko agendari ere errepasoa egingo diogu beti bezala, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera. Entzun gaitzazu Arraio Irratiko uhin libreetan.










