Astebukaerako kontzertu sorta

19 otsaila, 2013

Astebukaera kontzertuz beterik datorkigu, bereziki Zarauzko talde batzuentzat, baina baita ere Putzuzulon bertan. Lehen zita ostegun bertan duzue Putzuzulon, eta gainerakoak jarraian dituzue.

Bergaran edukiko dugu lehen jomuga. Otsailaren 22an eta 23an, ostiral eta larunbatez, II. Tapoi Fest jaialdia ospatuko da Gaztetxean. Ostiralean, Managaitzek joko du KaosarenerasoaK, Hardflip eta HHD taldeekin batera.

Larunbatean berriz, Humilitate eta Erniaren txanda izango da eta oraingo honetan, Lukas Prest!, Layo Raser, eta Perras Salvajesekin izango da.

tapoifest

Igandean, otsailaren 24ean eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera hiru talderen kontzertua edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Venezuelatik, punk anarkista egiten duen Fracaso, Bartzelona aldeko Final Slum War talde zaratatsua eta Karkaba taldean ibiltzen ziren jendeaz osaturiko Gaitze taldeak edukiko ditugu bertan.

fracaso

Wasabi eta Thathiana Khankhana Putzuzulon

18 otsaila, 2013

Otsailak 21, Osteguna Putzuzulo Gaztetxean

WASABI–> Powerviolence-a valentziatik, Milkhouse, Desguace,… eta hainbat taldeetan aritutako musikariekin

THATIANA KHANKHANA–> Sludge-rock-a donostitik, Rasp, antihero, ira et decessus,… taldeetako kideekin.

wasabi_putzuzulo_web

KaosarenerasoaK eta bertsio batzuk ZarataZarautz saioan

18 otsaila, 2013

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, KaosarenerasoaK taldeko kide bati egingo diogu elkarrizketa. Soraluzeko taldeak, beraien azken kontzertuak eskainiko ditu, tartean Zarauzko Putzuzulo Gaztetxekoa. Honez gain, bertsio batzuei ere errepasoa egingo diegu, asteroko agenda ahaztu gabe. Asteartean beraz, zita zaratatsua duzue gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

otsailak_19_kaosaren

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista ordea HEMEN.

Managaitz taldeak Zallako Gaztetxean joko du

13 otsaila, 2013

Managaitz taldea, Zallako Gaztetxean joko du ostiralean, otsailaren 15an bertakoak diren Hil Aiari (diska aurkezten dute) eta Bilboaldeko J.A.N. taldeekin batera.

Kontzertua baino lehen ordea, Zallako 3 gazteren aldeko atxikimendu kanpainaren aurkezpena izango da. Ondorengo lerroetan duzue 18/20 Absoluzioa kanpainaren aurkezpeneko testua:

Bost urte igaro dira Zalako 3 gaztearen aurkako prozesu judiziala hasi zenetik, eta orain ezagutu dugu epaiketaren data. Berriz ere erantzungo dugu, alde batetik prozesuaren nondik norakoa salatu nahi dugu, bestetik asanbladan eta autogestioan oinarritzen diren proiektuen eta Gaztetxe eta gazte asanbladen garrantzia eta beharra aldarrikatu nahi dugu eta horretarako, pertsona ororen elkartasuna eskatzen dugu.

Ondorioz kapainia berri bat abiaraztea erabaki dugu eta otsailaren 15ean Zallako gaztetxean ekingo diogu kanpainiari, honen aurkezpenarekin. Horretarako konzertuak prestatu ditugu, Zallako Hil Aiari bere diska berria aurkezten, Alonsotegiko J.A.N. eta Zarauztik Managaitz tadeekin, gainera luntx bat egongo da. Prozesu honen azkeneko pausua epaiketa eguna aurretik Gazte Eguna izango da. Beraz maiatzaren 18a Zallako Gazte egun erraldoia egingo dugu eta Maiatzaren 20an epaiketa eguna izango da. Informazio guzti honen berri emateko bloga eta facebook-a duzue.

mandrazalla

Bolboren bisita aste honetako ZarataZarautz saioan

11 otsaila, 2013

Otsailaren 12ko ZarataZarautz irratsaioan, Afonia, Dictadura eta Achtung taldeetan bateria jotzen duen Bolbo edukiko dugu. Ordu eta erdiz bere gustoko musika eta mila txorakeria entzuteko aukera edukiko duzue beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

otsailak_12_bolbo

Atzoko saioa, podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Espazio ontziko mutila ZarataZarautzen

4 otsaila, 2013

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Isuo Sasiia Salda Badago irratsaioko kidea edukiko dugu bere gustoko musika entzuten. Lerro hauen bidez, Isuo handiari bertsotan egiten ez diogula utziko zin egiten dugu, baita Salda Badagoko musika ez duela jarriko. Hortaz, sintonizatu ezazue asteartean Arraio Irratiko uhin librea.

otsailak-5_isuo

Atzoko saioa podcastean duzue beti bezala. Playlista berriz HEMEN.

Noise & Distorsion saioan eginiko elkarrizketa entzungai duzue

30 urtarrila, 2013

Noise & Distorsion saioan ZarataZarautz irratsaioko esatariei eginiko elkarrizketa entzungai duzue podcastean. ALdez aurretik milesker Arrasateko txusmari.

Liburu aurkezpena eta Hardcore kontzertua Putzuzulon

29 urtarrila, 2013

Ostiral honetan, ekitaldi benetan interesgarria dugu Putzuzuzulon, liburu aurkezpen bat eta kontzertua edukiko duzue Otsailaren 1ean hain zuzen ere. Lehenik eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Josu Trueba edukiko dugu Putzuzulon Al Son del Punk argazki-liburua aurkezten arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Kuban dagoen Punk mugimenduari errepasoa egiten dio Truebak liburu honetan.

Eta honen ostean, sekulako kontzertua edukiko dugu. Gaueko 22:00etatik aurrera, Zarauzko Metralleta, Beasaingo Colapso eta Valentziatik datozen Tempesta edukiko ditugu.

Josu Trueba eta Kubako Punk mugimendua

28 urtarrila, 2013

Aste honetako ZarataZarautz saioan, Josu Truebaren bisita edukiko dugu. Trueba, Al son del Punk argazki liburuaren egilea da eta bertan Kuban dagoen Punk mugimenduari egiten dio errepasoa. Guzti honetaz mintzatzen edukiko dugu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Eta bide batez, gogoratu ostiral honetan, liburuaren aurkezpena izango dela Putzuzulon, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Atzo Josu Truebarekin eginiko saioa entzungai duzue podcastean. Playlista berriz HEMEN.

ZarataZarautztarrak Noise & Distorsion saioan

28 urtarrila, 2013

ZarataZarautz irratsaioko esatariak Arrasateko Itxungi Irratiko Noise & Distorsion saioan egongo gara gaur. Gaueko 21:00etatik aurrera Arrasateko uhin librean entzun ahalko gaituzue, edo internet bidez bestela.

PlayPlay