Disko Gomendioa: Represion – s/t

23 azaroa, 2011

Aspaldi blog txiki honetan jarri nahi nuen LPa da honakoa. Bilboko Represion taldearen lehen diska. Ezagutzen ez dituzuenentzat, Crickbat, 5000 rpm, Freaknation edo Destierro bezalako taldeetan jotzen duen jendeak osatzen du. Hardcore azkarra, inongo txorakeriarik gabe. Diska hau gainera, LPan edo kasetean lortu dezakezue, nik behintzat (Lagun Izoztua) bi formatu hauetan dut eta.

portada

Abestiak

01 Monigote
02 La verdad
03 Elitista
04 Picture Pit
05 Anti-moda
06 Estais todos muertos
07 Malditos Perdedores
08 El mito de la verdad
09 El punk no esta reñido con la higiene
10 Otorgando voz a los sin voz

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

80-90 hamarkadako hardcore taldeak Juanmarekin

22 azaroa, 2011

Gaurko irratsaioan, Juanmaren bisita edukiko dugu beste behin ere. Oraingoan, 80 eta 90eko hamarkadan Euskal Herriko Gaztetxeetatik pasatako punk eta hardcore melodikoa jorratzen zuten taldeak errepasatuko ditugu. Leatherface, Snuff, Down By Law, Green Day, Jawbreaker, Rhythm Collision, Bum, Samian, Scream… bezalako taldeen doinuez gozatzeko aukera izango duzue, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an edo internet bidez.

jaw

Juanmarekin eginiko azken saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista aldiz, HEMEN.

Ernia taldeak Akerran joko du

17 azaroa, 2011

Ernia taldeak, Txoko-aldeko Akerra Gaztetxean joko du ostiral honetan, azaroaren 18an. Bertan, Lasarte Keep Digging eta Italiatik datozen Carlito taldea ere egongo dira. Kontzertua 23:00etan hasiko da.

ernia

Prest dugu aurtengo ZarataFesta!!!

17 azaroa, 2011

Azaroaren 19an, larunbatean, Putzuzulo Gaztetxearen urteurrenaren barruan egiten dugun urteroko ZarataFest jaialdia edukiko dugu Gaztetxean. Aurtengoan, Putzuzulotik irteten ez diren HILKAR, Donostialdeko KAMORRAH, Baionako INFEST eta inoiz agurtzen ez diren ARRAULTZ USTELAK Oriotarrak edukiko ditugu gaueko 22:00etatik aurrera.

putzuzulo_6_urteurrena_zaratafest_web

Disko gomendioa: Margaret Trasher – Moderate Rock

15 azaroa, 2011

Putzuzulon orain dela bi urte eduki genuen talde baten diskoa dugu oraingoan. Margaret Trasher Kanadarrak, 2008an kaleratu zuten Moderate Rock LPa. Hardcore Punk gordina, tontakeriarik gabe eginikoa eta emakume ahotsaz lagunduta.

moderate-rock

Abestiak

1. Dumb Until I Die
2. Dammit VI
3. Weight
4. Fuck That
5. Resuscitate
6. Airport Violence
7. Raise The Bar
8. No Offense
9. Betrayed

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Danimarkako taldeei errepasoa

13 azaroa, 2011

Putzuzulo Gaztetxearen 6. urteurreneko ekitaldien barruan,  Ungdomshuset 69 Copenhagueko etxe okupatuaren inguruko proiekzioa izango da, asteartean, Azaroaren 15ean.

ungdomshuset_gazte

Honi jarraipena eman asmoz, Danimarkako taldeak jarriko ditugu gure irratsaioan, gaueko 21:30etatik aurrera. No hope for the kids, Paragraff 119. Gorilla angreb eta The Assassinators bezalako taldeak entzun ahalko dira besteak beste.

Egun honetako saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.

ZarataZarautz bueltan da

7 azaroa, 2011

Juli-Juli tabernaren agurra dela medio, ez genuen irratsaiorik egin aurreko astean. Baina aste honetan gogo biziz gatoz saio berri bat egiteko intentzioarekin. Baja garrantzitsu bat edukiko dugu biharkoan ordea, Lagun Izoztuak ezingo du eta Arraioko gela arroxean izan osasun arazoak direla medio.

2011-09-izotz-asian-003

Hala ere, Krixpin eta B jauna egongo dira ordu eta erdiz zuen belarriak zulatzen, betiko zabor berberarekin. Ez ahaztu Arraio Irratia sintonizatzea bihar, gaueko 21:30etatik aurrera edo internet bidez entzutea.

Gaur ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo

1 azaroa, 2011

Juli-Juli tabernaren agur festa dela eta ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo gaurkoan. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, MKT, Ernia, Ukan Du eta sorpresaren bat gehiago edukiko dugu iada mitiko bihurtu den Azken Portuko taberna honen atarian. Datorren astean gogo biziz itzuliko gara saio berri batekin. Bitartean, Putzuzulo Gaztetxean ospatu zen bertsio gaueko laburpen bideoarekin uzten zaituztegu:

Juanmaren bisita gaurko ZarataZarautzen

25 urria, 2011

Aspaldiko partez, Juanmaren bisita edukiko dugu ZarataZarautzen. Fachiren egunean, lanerako gogoz gaude ZarataZarauzko lagunak eta Juanmak ekarriko digun zaborraren zain.

juanm

Gogoratu zita zaratatsua duzuela gaur, gaueko 21:30etan, Arraio Irratian. Eta internet bidez ere entzun ahalko duzuela.

Atzo egin genuen irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.

2011eko Kroketa Fest-a ospatuko da larunbatean

19 urria, 2011

Urretxu-Zumarragako Gaztetxean ospatzen den Kroketa Fest jaialdia ospatuko da larunbat honetan. Bertan, Zarauzko Humilitate eta Erantzun taldeez gain, Zaragozako Warsong taldeak ere joko du. Kontzertua gaueko 21:30etan hasiko da baina hau baino lehenago irratsaio berezi bat egingo dute ZaratataraZ irratsaioko lagunek, arratsaldeko 19:00etan.

kroketa-4-kartela-bukaezina