Juanmaren urteko azken bisita edukiko dugu ZarataZarautzen

19 abendua, 2011

Juanmaren urteko azken bisita edukiko dugu biharko ZarataZarautz irratsaioan. Aste honetan gainera proposamen bitxi batekin etorriko zaigu. Ordu eta erdiz, bigotea daramaten punk taldeei egingo diogu errepasoa. Zanussi, Blitz, Hatepinks edo The Stranglers bezelako taldeak entzuteko aukera izango da.

bigote

Gogoratu zita zaratatsua duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko saioa entzun nahi baduzue, egin klik podcastean. Playlista berriz HEMEN.

Indonesiako lagunei elkartasuna

15 abendua, 2011

Atzo bertan, Publico egunkarian berri honekin esnatu ginen ZarataZarauzko lagunak. Bertan, Indonesiako Sumatra irlan dagoen Aceh eskualdean atzeman zituzten 60 bat punkiren atxilotzeaz mintzo zen. Hauek, atxilotu, ilea moztu, bainu bat hartzera behartu eta 10 eguneko “garbiketa espiritual” batera behartu zituzten.

indo

Gaur ordea, beste berri hau jaso dugu gure helbidean. Bertan, atxilotuak izan diren lagun hauei elkartasuna adierazi asmoz, disko bildumak bidaltzeko ekimen bat antolatu dutela jartzen du. ZarataZarauzko kideen partetik,elkartasus guztia adierazi nahi diegu atxiloturiko guztiei

Erantzunek Txarraskore Fest-en joko du

14 abendua, 2011

Erantzun taldeak, Basauriko Gaztetxean ospatuko den Txarraskore Fest jaialdian joko du larunbat honetan, Abenduaren 17an. Irola Irratiak antolaturiko jaialdiak ondorengo egitaraua edukiko du:

18:00 “HOME” dokumentala eta Irola Irratiaren kartel erakusketa gaztetxeanzehar.

20:30 Kontzertuak 4Euro

BASTARDS ASSAULT

ADRENALIZED (Donosti)
NO KOMPLY (Zalla)
ERANTZUN (Zarautz)
INSERTA (Bilbo)

eta gero… Vervena- Punk

txarraskore3

BASTARDS ASSAULT (hc bertsio mitikoak the capaces eta estricalla-ko musikariekin) PUTZUZULON

13 abendua, 2011

BASTARDS ASSAULT putzuzulon ostegune honetan!! hc-punk bersiyo mitiko denak jotzen The Capaces, Estricalla eta el Punto Devil-eko musikariekin!!gbh, poison idea, exploited, dwarves, la perrera, 9 pound hammer, hard-ons, doa, zeke, one way system, genocide ss,antiseen, gangreen, the capaces…
Ostegunian 21:30ean!!!

bastards_assault_web

Agenda, nobedadeak eta klasikoak

13 abendua, 2011

Gaurko ZarataZarautz saioan aspalditik ditugun diska berriei egingo diegu errepasoa. Aspirina Infantil, Imperial Leather edo Estricalla bezalako taldeen doinuak entzuteaz gain, aste honetako agendari ere errepasoa egingo diogu eta klasiko batzuk ere entzun ahalko dira

asteartea13

Ez ahaztu asteroko zita zaratatsua duzuela 21:30etatik aurrera, A Desalambrar saioaren ostean.

Atzoko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Disko bildumekin jarraituko dugu datorren irratsaioan

5 abendua, 2011

Datorren ZarataZarautz irratsaioan beste disko bilduma bati egingo diogu errepasoa. Oraingoan, Berlingo Kopi etxe okupatuak kaleraturiko bilduma bati egingo diogu errepasoa. Signal Lost, Cave Canen edota Behind Enemy Lines bezalako taldeen doinuak entzun ahalko dira besteak beste.

kopi-berezi_bajo

Gogoratu asteroko zita zaratatsua duzuela Arraio irratiko uhin libreetan eta baita interneten ere, asteartean gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko saioa entzuteko, beti bezala podcastean. Playlista berriz HEMEN.

Disko gomendioa: Short, fast & Loud 24 – Aniversary compilation

5 abendua, 2011

Aurreko astean gure irratsaioan jarri genuen Shor, Fast & Loud fanzinearen errekopia sarean jarri dute gure entzule batzuk. Hau aprobetxatuz eta norbaiti gustatu izan bazitzaion, hemen duzue diska hau jeisteko moduan.

short-fast-loud-24-anniversary-compilation-front-cover

Abestiak

1. Voetsek – Stigmata
2. Coke Bust – Time Theft
3. Larm – Hippies
4. Seein’ Red – Riot
5. Gride – Posledni Minuta – Kolaps
6. Conquest For Death – Short, Fat & Loud
7. Catheter – Death Merchant
8. Superbad – Counter Offer
9. Noisear – Fragile Existence 2
10. Total Fucking Destruction – Tony Hung Himself
11. Extortion – Decompose
12. Brutal Truth – What You Want
13. Lack Of Interest – On The Edge Of Clarity
14. Lahar – Greece
15. Torture Unit – Blinders
16. Pretty Little Flower – Obliteration Horizon
17. Slight Slappers – Stupid Is As Stupid Does
18. Brodys Militia – Drone Mob II
19. Flagitious Idiosyncrasy In The Dilapidation – Wallow
20. Wasteoid – Ballad Of A Real Son Of A Bitch/Multiple Personalities/Short But Sweet
21. Street Pizza – Fuck You Pay Me!

Diska entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Metralleta eta Erantzunen kontzertuak astebukaera honetarako

30 azaroa, 2011

Metralleta eta Erantzun taldeek kontzertuak edukiko dituzte astebukaera honetan. Abenduaren 3an, Orioko Gaztetxean egongo dira jotzen ESOAIN FEST jaialdian. Errepresioak ezarritako isunei aurre egiteko mobilizazio egun bat antolatu da Orion. egun osoko egitaraua izanen da, non arratsean kontzertu akustikoa eta gauean zarata gaua antolatu den. Gaueko kontzertua 22:30tan abiatuko da, eta taula gainean hiru musika talde, berriz: Mutürbeltz, Metralleta, eta Erantzun. Gaua borobiltzeko Disko Jartzaileak izango dira. Metralletan, Krixpinen estreinekoa edukiko dugu bajua jotzen.

Igandean ere eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Erantzunek kontzertua edukiko du Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Kontzertu honetan, beste talde hauekin ere joko du:

AFGANISTAN YEYES: Berriz ere gure artean zuzeneko show-en erregeak! kataluniatik betiko hc-punk-a! hasi ezpatak zorrozten!! Culandra-rekin ateratako diska berria aurkeztuko dute!

ASPIRINA INFANTIL: Mallorkatik datorren taldea! diska berria eskuartean dutelarik datoz Verbal diarrea, phogo, fun people, st andrius eta antzerako taldeetan aritutako musikariak

FLY SHIT: Bergarako talde mitikoa! beste behin putzuzulon, etxean! DVD berria eskuartean dutelarik betiko kantuak eta kanturik berrienak zuzenean aurkeztuko dizkigute.

afganistan_infantil_web

Short Fast and Loud fanzinearen rekopiari errepasoa

28 azaroa, 2011

Aste honetako ZarataZarautz saioan, Short, Fast and Loud fanzine Estatubatuarrak ateratako 10 hatzbeteko bati egingo diogu errepasoa.

shortfastloud

Seein Red, Coke Bus, P.L.F., Lahar edo Superbad bezlako taldeei egingo diogu pasada, beti ere Arraio Irratiko uhin libreetan gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzo eginiko saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Erantzunek Zizur Nagusiko Sorgin Gauean joko du

24 azaroa, 2011

Erantzun taldeak, larunbat honetan Zizur Nagusian ospatuko den Sorgin Gauean joko du. Sorginkale banaketako lagunek antolatzen duten egun hau, goizean goiz hasiko da hainbat gauzekin. Hamaiketako begano bat, Amadeu Casellas eta Juanjo Garfiaren eskutik hitzaldia, bazkaria…

cartelsin-infoesparru-copia

Egunari amaiera emateko kontzertua izango da frontoian honako taldeekin:

RAPEROS DE EMAUS rap Barañáin
MARIACHI GUERRILLA mex-ska-punk Valladolid
HELL BEER BOYS streetpunk Goierri (Gipuzkoa)
HIPOTEKAOS hardcore Iruñea
OI! SALIMOS punkrock Txantrea
SOTA PRESSIO anarkopunk Girona
ERANTZUN hardcore extremo Zarautz