Denbora askotxo pasa bada ere, azkenean Txixaparraztakoek Arraio Irratiaren 4. urteurrenean eman zuten kontzertuaren irudi batzuk sarean dira. Gozatu ezazue.., eta Labi askatu!!!
Denbora askotxo pasa bada ere, azkenean Txixaparraztakoek Arraio Irratiaren 4. urteurrenean eman zuten kontzertuaren irudi batzuk sarean dira. Gozatu ezazue.., eta Labi askatu!!!
Norbegiako talde handi baten bi 7 hatzbete oraingo honetan. Osloko Life… but how to live it? taldearen Green eta Burn EPak hain zuzen ere. Lehena 1990ean kaleratutakoa, bigarrena berriz 91ean. Hardcore melodiko bikaina emakume ahotsez lagundua.
GREEN
Abestiak
01 Green
02 You should have known better.
Hau jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.
BURN
Abestiak
01 Burn
02 Travel
03 Norwegian Wood
Diska hau jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.
2012an oraindik ez gara sartu baina lehen zarata kontzertua prest dugu iada. Urtarrilaren 3an,, asteartean, Italiako bi taldek bisitatuko dute Putzuzuloko oholtza.
REPULSIONE: power violence italiarraren hurrengo enperadoreak. Minutu bateko abestiak kriston abiaduran
xKATExMOSHx: abiadura handia, erritmo aldaketak, bandanak…galduezina!!!
Honen ondorioz aste hortako ZarataZarautz saioa egin gabe geratuko gara.
Gabonak etorri diren bezala, Mattingun ere gurean edukiko dugu ZarataZarautz irratsaioan.
Bartzelonatik Zarautza itzuli zaigu egun batzuk pasatzera eta gure irratsaiora etorriko da beste behin ere musika apur bat jartzera (zentsura pasatzen badu).
Asteartean beraz, ohiko zita duzue gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an edo internet bidez.
Atzoko saioa beti bezala podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
1999 inguruan ateratako diska bikaina da hau, Monaguillos Sin Fronteras Zaragozako taldearen lehen diska. Entre el cerdo y el mono izena darama CDan kaleratu zen lan honek. Hardcore Punk melodiko oso freskoa, aspaldian entzun gabe banintzen ere, leku honetan bere tartea merezi du talde honek. Batzuk gainera, bere garaian zuzenean ikusteko parada ere izan genuen, gaur egun nik dakidala behintzat ez dute eta jotzen
Abestiak
01 Decencia
02 Santa Familia
03 El increible caso del aparcero Juan y el doctor John
04 Sombras negras en Kabul
05 Entre el cerdo y el mono
06 Corriendo
07 Bandera negra
08 Montecarmolos trash
09 En ente [TV]
10 Cloacas
11 Camaleon
12 Parlamento de pistolas
13 Sagasta 52
Diska jeitsi nahi izan ezkero, klikatu HEMEN.
Orain dela gutxi Euskal Herritik pasa den Mallorkako lagun batzuen lan berria da hau. Aspirina Infantil taldea, bost edo sei egunez eduki genituen gure inguruan kontzertuak ematen. Putzuzulon edo Orion ikusteko aukera ere eduki genuen eta orduan lorturiko EP hau jarriko dugu gaurkoan hemen. Hardcore Punk freskoa nahi duenarentzat.
Abestiak
01 Dificil olvidar
02 La brigada de demolicion
03 Obsoleto
04 Terminal
05 La perrera mas grande del mundo
06 Divide y venceras
Diska entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.
Jarraian, Orioko kontzertuan Xarmak eginiko bideo montaia ere baduzue:
B jaunak hemen jartzeko eskatu didan disko bat duzue hau. World Burns To Death talde Estatubatuarraren 2008ko The Graveyard Of Utopia diska duzue honakoa.
Abestiak
01 Open Wound
02 They want a war
03 Red Locusts
04 Come and see
05 Holocaust Rehearsals
06 Black Hundreds
07 The same old lies
08 A wormwood star
Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.
Sarean bila egon ostean, gu bezala, hardcorea eta Punkari errepasoa egiten dion irratsaio interesgarri bat aurkitu dugu Arrasateko Itxungi irratian. Noise & Distortion Punk ta Hc musika irratsaio berria da, asteazkenero 21:00etatik 22:00etara Arrasateko irrati librean egiten dutena.
Gure saioarekin antzekotasuna izanik, lerro hauen bidez propaganda apur bat egitea erabaki dugu.
Metralleta taldearen LP berria iritsi da iada. Lagun Izoztuaren etxeko komunean daude salbu. Laister kalean egotea espero dugu…