Erantzun taldeak Bartzelonan joko

17 urtarrila, 2012

Erantzun taldeak, Badalonako Estraperlo aretoan joko du ostiral honetan, urtarrilaren 20an. Bertan, Scream talde Estatubatuar mitikoarekin eta Bartzelonako Reves eta Assac! taldeak ere ariko dira.

Felixen bisita ZarataZarautzen

16 urtarrila, 2012

Aste honetako ZarataZarautzen Felixen bisita edukiko dugu beste behin ere. Eta oraingoan ere proposamen berezi batekin etorriko zaigu gurera. Jarraian berak idatzi digun mezutxoa:

Zer dute komunean musika estilo ezberdineko irudiko LP guzti hauek? Ba guztiak Alternative Tentacles zigiluak argitaraturikoak direla. 30 urte baino gehiago daramatza zigiluak “terrorismo kulturalean” murgilduta. Dead Kennedys, Amebix, D.O.A., Man is the Bastard, Alice Donut, B.J.K., Les Thugs, Dead & Gone eta beste hainbat talderen lanak kaleratu ditu

Gogoratu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera zita zaratatsua duzuela FMko 99.3an edo internet bidez.

Atzo Felixekin eginiko saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Bi Zarauztar talderen kontzertua Bermeon

11 urtarrila, 2012

Larunbat honetan, Urtarrilaren 14ean, bi talde Zarauztarrek joko dute Bermeoko Beleza Malandra Ateneoan. Kartelean gaiztotxo aurpegiarekin azaltzen diren Humilitate eta Hilkar taldeak zehatz mehatz. Jarraian duzue informazio guztia.

UZTAILAK 14, LARUNBATA
“BELEZA MALANDRA”
Ateneo kulturalean, Bermeo (erremedio 9)
18:30etan
[sarrera mugatuak izango dira eta aurre salmenta ateneoan bertan izango da]

HUMILITATE

Hc-trhash nahasketa bortitza. Estatu batuetako biratik bueltan kanturik berrienak zuzenean aurkezten. Erantzu, Burux lee, IRa et Decessus, Ras … eko kideekin.

HILKAR

Metal ikutuko hc gordina Zarautz, Donosti eta Urretxuko kideez osatuta.

Disko gomendioa: R.K.L. – Come on in, the water’s fine

10 urtarrila, 2012

Gaurko sorpresarik handiena, Lagun Izoztuarentzat behintzat. Sarean bila ibiltzeak horrelako gauzak ekartzen dizkizu sarritan. Rich Kids On LSD talde handiaren azken lana duzue hau. 2004ean eta 2005ean San Frantziskoko The Pound aretoan emandako kontzertu pare bat diskoan kaleratu zituen Malt Soda zigiluak 2010ean. CD bikoitzarekin batera DVD bat ekartzen du kontzertu hauetako irudiekin. Esan zuzeneko hauek RKLek emandako azken kontzertuak izan zirela. Ea originala lortzerik dugun!!!

Abestiak

CD1

01 Scab on my brain
02 Beautiful Feeling
03 Lies
04 Sargasm
05 Find A Way
06 Give It Up
07 Catch Yer Breath
08 Feelings Of Hate
09 Senseless Violence
10 Hangover
11 Maiden Goleta
12 Think/Drink Positive
13 Tribute To The Jester
14 Beautiful Feeling Part 3
15 Coming Home
16 Pothead
17 Hunters Point Rock City
18 Betrayed
19 Why?

Lehen CDa jeisteko klikatu ezazue HEMEN.

CD2

01 Break the camels back
02 Beautiful Feeling Part III
03 Scab on my brain
04 Senseless Violence
05 Give it up
06 Beautiful Feeling
07 Think Positive
08 Maiden Goleta
09 Sargasm
10 Betrayed
11 Hangover
12 Why
13 Pothead
14 Blocked out

Bigarren CDa jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

DVDa lortzean hemen jartzen saiatuko gara, baina bitartean honekin konformatu beharko duzue. THINK POSITIVE!!!!!

Disko gomendioa: No Value – Primitive Reaction

10 urtarrila, 2012

B Jauna email bidez bidaliriko disko gomendioa da hau. Japoniako No Value Powerviolence taldeak 2006an kaleraturiko 7 hatzbetekoa. Primitive Reaction du izena eta emakume ahotsez lagunduriko abiadura azkarreko musiko gustoko baduzue, entzun ezazue.

Abestiak:

01 Intention Myself
02 For Hope
03 All Allow
04 To Defend
05 From Now On
06 Freedom
07 Don’t Forget
08 Not One

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: Pequeña Oruga Mecanica – Formas de violencia

9 urtarrila, 2012

Alicanteko talde handi honen diska duzue hau, 1999an kaleratutakoa, Metralletako bateriari bigotea ateratzen hasi zitzaionean, Invisible records, Nastasis Records eta Difusion Libertaria La Idea zigiluen laguntzarekin. Pequeña Oruga Mecanica taldeaz ari gara, mila aldiz entzun dugu diska hau eta hemen jartzea zilegi dela pentsatuz, hor duzue.

Abestiak

01 Realidad
02 Dolor
03 Intransicion
04 Robando el sol
05 Ante el espejo
06 Vehiculo de la mente
07 Formas de violencia
08 Carmen
09 Es tuyo

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Juanmarekin urteko lehen saioa ZarataZarautzen

9 urtarrila, 2012

Urtarrilaren 10eko ZarataZarautz irratsaioan Juanma edukiko dugu berriz ere. Berak prestaturiko irratsaioan, Jimmy eta Jony izena daramaten Punk abestiei egingo diegu errepasoa. Hardcore eta Punk taldeek beraien abestietan asko erabiltzen dituzten izenak izanik, batzuei errepasoa egingo diegu. Gogoratu zita zaratatsua duzuela astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera.

Disko gomendioa: Codigo Neurotico – Humillacion, Tortura y Muerte

7 urtarrila, 2012

Lagun Izoztuak egun hauetan ohea asko zapaldu beharko duenez, ZarataZarauzko blog hau dexentetan aktualizatuko dela uste dugu. Gaurkoan Bartzelona inguruko talde baten diskarekin gatoz, Codigo Neurotico taldeak 1992an kaleratu zuen Humillacion, Tortura y Muerte diska. Punk Rock bikaina larunbat gau hau pasatzeko.

Abestiak

1. Humillacion, Tortura y Muerte
2. No Te Duermas
3. Libre
4. Ven Hacer Surf
5. Manos Arriba
6. Donde Esta El Mar
7. No Me Molestes Mosquito
8. Es Crudo
9. Descencanto O Confucion
10. Perdido En Los Monegros
11. Elije A Tu opresor
12. Eunuco Mental
13. Estoy En El Limbo
14. Sin Batalla Sin Bandera

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Sekulako kontzertua Getariako Gaztetxean

7 urtarrila, 2012

Berandu baina seguru!! Azken egunak hospital batean igarotzeak horrelakoak ekartzen ditu… Crust kontzertu bortitza Getariako Gaztetxean! Egurra latza! Euskal Herriko, Belgikako eta Suediako taldeak igoko dira oholtza gainera. Kontzertua gaueko 21:00etan hasiko da.

VISIONS OF WAR: Belgikatik crust bortitza bi ahotseta


INFERNOH
: Suediako talde berria, anti.cimex edo eta totalitar taldeen arteko nahasketa!


HELL DIVISION
: tanke batzuk zure gañetik pasatzen

HILKAR: Urretxu-zumarraga punk/metal konexion, doñu astunak, ilunak eta azkarrak

ERNIA: Zarauzko hirukotea, hcpunk narratza eta zikiña

Arrano Taberna belarriak zulatzen egongo gara

4 urtarrila, 2012

Bihar, urtarrilaren 5ean Zarauzko Arrano Tabernan egongo gara ZarataZarautz irratsaioa egiten dugun %66a belarriak zulatzen egongo gara. Lagun Izoztua baja izango bada ere ordu luzez gustoko ditugun biniloei astindu bat emango diegu. HHH, Sospechosos, E150, Signal Lost, Aspirina Infantil, Lycantrophy, To What end, Disrupt, Electroduendes eta beste hainbat zabor jarriko dugu bertan. Gaueko 23:00etatik aurrera bertan ikusiko gara!!!