Disko gomendioa: Ruidosa Inmundicia – Solid Decline split LP

5 otsaila, 2012

Bi taldek 2007an elkarbanaturik atera zuten LP bat duzue hau. Ruidosa Inmundicia, hardcore Punk oso azkarra jorratzen duen taldea da, emakume ahotsez lagunduta. Nahiz eta hitzak eta taldearen izena gaztelaniaz izan, Austrian sorturiko taldea da, taldekide batzuk Txiletarrak dira ordea. Orain dela urte batzuk gainera, Euskal Herrian izan genituen.

Solid Decline taldea ere Euskal Herritik pasatakoa da. Putzuzulon behintzat izan genituen kontzertu bat ematen. Alemaniar hauek ere Hardcore azkarrari ematen diote, gupidarik gabe!!!

Abestiak

Ruidosa Inmundicia

01 Condiciones Inhumanas
02 Masiva Destruccion
03 No hay Consuelo
04 Catolicos Podridos
05 Presionados
06 No Hay Salida
07 Mentes sin Vision
08 No Queremos
09 Conciencia Tranquila
10 Fuego en la Moncloa

Solid Decline

01 Vorher
02 Lasst Die Spielle Beginnen
03 Elephant Walk
04 Lasst Die Spielle Beginnen II
05 Kommando Untergang
06 Jager und Sammler
07 Spanishce Alle
08 Wahrheit
09 Markenware
10 Reim Muss Seim
11 Einseitig Bespielt Limitiert
12 Vorholle
13 Reality Crash II
14 Angst

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Ernia eta Diskoiraa taldeek Ordizian joko dute

1 otsaila, 2012

Otsailaren 3an, ostiralean, bi Zarauztar talderen kontzertua izango da Kirkil Tabernan. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Ernia eta Diskoiraa taldeak egongo dira tabernako hormak mugiarazten.

Beste astearte bat belarriak zulatzeko

31 urtarrila, 2012

Beste astearte zaratatsu bat iritsi zaigu eta nahiz eta aste honetako gonbidatuak azken unean huts egin digun, ordu eta erdiko saio bikaina prest dugu ZarataZarauzko lagunok.

Aste honetan, Defenestre Fest jaialdia izan zenaren laburpen txiki bat egiteaz gain, Hell Born Messiah taldearen abestiren bat jarriko dugu, bertako partaidea zen Danik agur esan digu eta (gogoratu talde honek Putzuzulon jo zuela). Honez gain, lan berri batzuei errepaso txiki bat egingo diegu (Criatura, Arale, Yaw…). Eta ahaztu gabe, asteroko agendari ere errepasoa egingo diogu.

Guzti hau, B Jauna eta Krixpinen laguntzaz, gaueko 21:30etatik aurrera, A Desalambrar irratsaioaren ostean.

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Defenestre Fest-a Putzuzulon

26 urtarrila, 2012

Larunbat honetan, Urtarrilaren 28an II. Defenestre Fest jaialdia ospatuko da Putzuzulon. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera honako talde zaratatsu hauek ikusteko aukera edukiko duzue:

Erantzun
Metralleta
Almax
Diswar
Kamorrah
Destierro
Derrota
Nerviosah
Pornosaurio
Hell Division

Zuzeneko kontzertuak amaitu eta gero gainera, disko jartzaileen txanda izango da. Hor izanen dira Viniloekin tiro egiteko prest Dj Johm Wayne eta DJ Clit Eastwood.

Disko gomendioa: Decision – S/T

25 urtarrila, 2012

Onartu beharra dut B Jaunak batzutan asmatzen duela. Eta oraingoan asmatu baino gehiago egin duela uste dut. Decision taldearen disko honegatik esan nahi dut, saretik jeitsi eta entzuteko gomendatu zidan eta. Madrilgo taldea da Decision eta dirudienez gutxi jotzen duen taldea da. Hardcore Punk azkar eta oso freskoa. Lehen entzunaldian, Rouseren tankera hartu diot, hori bai emakume ahotsarekin. Ea 2010eko CD honen kopia bat lortzerik dugun hor nonbaitetik.

Abestiak

01 Quien Dijo Facil
02 No Mas Meritos
03 Atreverse A Mirar
04 Maldito Recuperador
05 Destruyes Esfuerzos Ajenos
06 Rumores
07 Humano Basura
08 Hay Demasiado En Juego
09 El Destierro
10 Amor Entre Rebeldes
11 Policia
12 Rendirse Jamas

Diska hau jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: Punch – Nothing Lasts

24 urtarrila, 2012

San Franciskoko talde honen azken lana da hau (Aurreko biak ere blog honetan dituzue, bilatzailean Punch jarrita zerbait azalduko zaizue). 2011ean kaleraturiko zazpi hatzbetekoa da Nothing Lasts izena daraman Punch taldearen binilo honek. Abiadura biziko zazpi abesti aurkituko dituzue bertan, emakume ahotsez lagunduta.

Abestiak

01 Do It Yourself
02 Done
03 Time Apart
04 Planning Is Easy
05 Four Letters
06 The Chase
07 How Nothing Lasts

Diska hau jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Defenestre Fest jaialdiaz jardungo gara ZarataZarautzen

23 urtarrila, 2012

Aste honetako irratsaioan Defenestre Fest jaialdiaz jardungo gara. Larunbat honetan Putzuzulo Gaztetxean ospatuko den jaialdiak 10 talde edukiko ditu bi oholtzetan. Arratsaldeko 17:00tan hasiko den festan talde hauek jardungo dira: Erantzun, Metralleta, Almax, Diswar, Kamorrah, Destierro, Derrota, Nerviosah, Pornosaurio eta Hell Division.

Astearte gauean, 21:30etatik aurrera egingo dugun saioan talde guzti hauen abestiak entzuteko aukera izango duzue.

HEMEN duzue Defenestre Fest jaialdiaren inguruan eginiko saioaren playlista. Irratsaioa berriz podcastean duzue.

Humilitatek Deustuko gazte lokalean joko du

20 urtarrila, 2012

Humilitate taldeak Deustuko Gazte Lokalean joko du urtarrilaren 21ean, larunbatean. Bilboko Irola Irratiak antolaturiko kontzertuan, Yangtze Kiang eta Difuntos Telaraña taldeak ere ariko dira.

Hitzik gabe

19 urtarrila, 2012

Ze Izen… Ta Ze Osti!!!

Disko Gomendioa: Human Junk – Demo tape

17 urtarrila, 2012

Powerviolentzia apur bat aspaldiko partez. Tu Pa Tu Tu Pa-ren blogetik atera dut talde bikain hau. Human Junk talde ingelesaz mintzo naiz. Minutu batera ere iristen ez diren 10 kanta ultra azkar, behar den bezala eginiko zarata!!

Abestiak

01 Second hand personality
02 Ego trip
03 Unbreakable routine
04 Pave the way
05 Cracks are forming
06 Waste culture
07 Work to death
08 Beg for a life
09 Another campaign
10 Can´t turn back

Demo hau jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.