Metralleta eta Hilkar taldeek Zarauzko Arrano tabernan joko dugu gaur, gaueko 21:00etatik aurrera, Tximasek merezi duen omenaldia emateko.Gonbidatuak zaudete!!!!
Metralleta eta Hilkar taldeek Zarauzko Arrano tabernan joko dugu gaur, gaueko 21:00etatik aurrera, Tximasek merezi duen omenaldia emateko.Gonbidatuak zaudete!!!!
Oraindik ezin sinistu gabiltza baina Iraitz Gesalaga ‘Tximas’ preso zarauztarra absolbitu egin dute ostiralean egin zioten epaiketako karguetatik. Lagun bati honako testu hau lapurtu diogu eta jarraian jartzen dizuegu, guk uste merezi duela eta.
‘ETAren informatikoa’ zela esanez orrialdea bere argazkiarekin ilustratu zuen El Diario Vasco egunkariak barkamena eskatu beharko luke..
Bestalde gure besarkada handiena Tximasi eta bereziki bere familiari
Lehen ongietorrko irudiak jarraian dituzue:
Gaurko ZarataZarautz irratsaioan Juanma edukiko dugu gonbidatu. Gaurkoan, Japoniako zaratarik narratzenak jarriko dizkigu gurean. Disclose, Framtid, Noisecat edo Gloom bezalako taldeen abestiak entzun ahalko dira, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.
Atzoko saioa entzun nahi izan ezkero, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Gaur, otsailaren 14ean, Metralletako kidea den Tximasen urtebetetze eguna da. Lerro hauen bidez, Valdemoroko kartzelan dagoen lagunari gure besarkada beroena eta animo guztiak bidali nahi dizkiogu. Zorionak txo!!!
Eta bide batez, gogoratu ostiral honetan, otsailaren 17an, bere aurkako epaiketa egingo dela Madrilgo Audientzia Nazionalean. Horregatik, autobusa antolatu da Zarauztik, goizeko 03:00etan irtengo dena. Bertan izena emateko, Zarauzko Arrano tabernan edo Putzuzulo Gaztetxean egin dezakezue.
I JAUNA IRRATIRA!!!
Gaur gaueko ZarataZarautz irratsaioan DJ JP edukiko dugu gustoko duen musika jartzen. 90. hamarkadako bere talde gogokoak jarriko dizkigu ordu eta erdiko saioan. XMilk, Congress, Manifesto… Ez ahaztu FMko 99.3a sintonizatzea!!!
Atzo egin genuen irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Humilitate taldea Trintxerpeko Mogambo aretoan egongo da asteazken honetan, Otsailaren 15ean. Bertan, Mallorkatik biran datozen Mostros taldeko kideak ere izango ditugu. Mallorkarrak biran dabiltza gure inguruan eta diska berria aurkezten dabiltza gainera. Honez gain, Humilitate, Estricalla eta Zinc taldeekin batera atera behar duten 7 hatzbetekoa ere aurkeztuko digute.
Metralleta eta Humilitate taldeak Beasaingo Gaztetxean ariko dira larunbat honetan, otsailaren 11ean. Ondorengo taldeak ariko dira bertan:
FIEMO (Punk Iruñea)
HIC SVENT LEONES ( Rock Iruñea)
METRALLETA (Hardcore Zarautz)
HUMILITATE ( Hardcore Zarautz)
UHULU (Rock stoner Lizarra)
… Pantxiño (DJ)
B Jaunaren meatxupean jarritako dokumentala duzue hau, Crass talde ingeles mitikoarena. Gozatu!!!
http://vimeo.com/34608613Zarauzko Humilitate eta Diskoiraa taldeek Bergarako Tapoi Fest jaialdian joko dute, ostiralean, otsailaren 10ean. Txapa irratiko Jar itzazu Tapoiak irratsaioak Bergarako Gaztetxean antolaturiko bi eguneko jaialdiak honako talde haue edukiko ditu:
Otsailak 10 Ostirala
–Humilitate
–Diskoiraa
–Vitesee
–Yaw
+ Dj Zarata
Otsailak 11, larunbata
–Fly shit
–Necesidad de luchar
–J.A.N.
–Garganboig
–Adrenalized
–Keep digging
+ Dj 90seg
Gaurko ZarataZarautz irratsaioan DDT zigiluaz jardungo gara. Atera dituzten diskoen kantu batzuk entzuteaz gain, Gatazka gunea ere edukiko dugu hizpide eta bertako kide bati eginiko elkarrizketa entzuteko aukera ere izango da. Guzti hau, gaur gauean, 21:30etatik aurrera FMko 99.3an edo internet bidez.
Atzoko saioa podcastean duzue beti bezala, playlista berriz HEMEN.