Orain arte igo gabeko ZarataZarautz irratsaioak igo ditugu

12 urtarrila, 2011

Orain arte zerbitzarian izandako arazoak gaindituta, igo gabeko ZarataZarautz irratsaioak igo ditugu. Hemen duzue zerrenda luzea:

zarata_ona

Urriaren 12a, Acidez bildumaz hitzegin genuen:

Irratsaioa HEMEN duzue.

Playlista berriz HEMEN.

Urriarensaio 19ko irratsaioa HEMEN duzue. Playlista galdua dugu.

Azaroaren 2an, Juanma izan genuen gonbidatu berezi bezala

Irratsaioa HEMEN duzue.

Playlista, HEMEN dago.

Azaroaren 9ko irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxearen urteurrenaren barruan ospatu zen ZarataFest jaialdiaz hitzegin genuen.

Irratsaioa HEMEN duzue.

Playlista berriz, HEMEN.

Azaroaren 16an, Ritxar izan genuen gonbidatu berezi bezala.

Irratsaioa entzuteko, HEMEN duzue.

Playlista, HEMEN.

Azaroaren 23an berriz, Peiote egon zen Arraio Irratiko gela arroxean.

Irratsaio hau, HEMEN dago.

Playlista, HEMEN.

Azaroaren 30ean, gonbidatuez nazkaturik geundenez, irratsaioko kideek soilik egin genuen saioa eta Zarauzko talde ezberdinek egin behar zituzten birak komentatu genituen.

30eko irratsaioa, HEMEN duzue.

Playlista berriz, HEMEN.

Abenduaren 7ko irratsaioan, Lagun Izoztua bakarrik egon zen saioa egiten.

Saioa, HEMEN duzue.

Playlista, HEMEN.

Abenduaren 14ean, Diskoiraa taldeak eginiko birari errepasoa egin genion.

Irratsaioa entzuteko, klikatu ezazue HEMEN.

Playlista berriz, HEMEN dago.

Abenduaren 21ean, Lagun Izoztua eta Krispin ibili ziren zarata pixka bat jartzen.

Irratsaioa HEMEN duzue.

Playlista, HEMEN.

Abenduaren 28an berriz, Juanmaren bisita eduki genuen gurean eta Hell Divisionekin eginiko biraz mintzatu ginen.

Saio hau HEMEN duzue.

Eta Playlista HEMEN.

Sarean igotzeko falta ziren irratsaio guztiez gain, Abenduaren 30ean, Zarauzko Arrano Tabernan musika jartzen egon gineneko audioa ere igota dugu iada. Arranopola Kultur Taldeak antolaturiko gauean, 3 ordu luzez ibili ginen irratsaio hau osatzen dugun 3 lagunak gustoko biniloak jartzen. Sesio hau entzun nahi baduzue, HEMEN duzue.

Tximas eta Itsaso askatu!!!

11 urtarrila, 2011

TXIMAS ETA ITXASO ASKATU
ERREPRESIOA EZ DA BIDEA


Gaur, urtarrilak 11 asteartea, manifestazioa 19:30tan Musika Plazatik

txaims2

Bueltan gara ZarataZarautz irratsaioarekin

11 urtarrila, 2011

Aurreko astean huts egin ostean, bueltan gara beste astearte Zaratatsu batekin. Gaurkoan ordea bi lagunen falta somatuko dugu, Tximas eta Itsasorena. Aste honetako ordu eta erdi zaratatsua beraiei eskeiniko diegu.

metr

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela gaur, gaueko 21:30etatik aurrera eta Adesalambrar irratsaio internazionalistaren ostean.

Kontzertua egongo da gaur Putzuzulon

10 urtarrila, 2011

Gaur, urtarrilaren 10ean, kontzertua izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Bartzelonako HCCE Orwell eta Zarauzko talde berria den Trashgressionek joko dute.

kartela-astelehena

Gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

4 urtarrila, 2011

Metralleta taldeak Mogambo aretoan jo behar duen kontzertuaren ondorioz, gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Datorren astean itzuliko gara nobedade eta zarata gehiagorekin.

Metralleta taldeak Moganbon joko du

3 urtarrila, 2011

Metralleta talde Zarauztarrak Trintxerpeko Moganbo aretoan joko du Italiako Children of Technology taldearekin. Kontzertua 21:00etan hasiko da.

metra

Bi kontzertu urteari amaiera eta hasiera emateko

28 abendua, 2010

Abenduaren 30ean, ostegunean, Galiziako Inu (www.myspace.com/inumisantropunk) taldea izango dugu oholtzan, egiten ari diren bira motxeko azken kontzertua emanez. Eta hauei laguntzen, Besaingo Colapso (www.myspace.com/colapsopunx) taldea izango dugu. Kontzertua 21:00tan asiko da, astebarruan 23:00etan bukatu behar bai dute.

abenduak-30

Eta Urtarrilaren 3an, astelehenean, Austriako LA LIGNE MAGINOT eta HARDFLIP taldeak izango ditugu. Austriarrek,  doom epiko eta apokaliptikoa egiten dute bi bateriekin. Bergararrek berriz, punk rock gaztea eta alaia egiten dute.

urtarrilak3

Juanma itzuliko da ZarataZarautz irratsaiora

28 abendua, 2010

Aspaldiko partez Juanma edukiko dugu ZarataZarautz irratsaioan. Hell Division taldearekin Europar bira bi aste igaro ondoren gurera itzuliko da bira honen nondik norakoez hitzegiteko. Nola ez, bere gustoko musika entzuteko aukera ere izango dugu.

juanma

Beti bezala, Arraio Irratiko uhin libreetan egongo gara gaueko 21:30etatik aurrera.

Arrano Tabernan egongo gara gaurkoan

23 abendua, 2010

Gogoratu, gaur, abenduaren 23an Zarauzko Arrano Tabernan egongo garela ZarataZarautz irratsaioa osatzen dugun lagunak gustoko musika jartzen. Gaueko 23:00etatik aurrera, estilo eta talde ezberdin ugari edukiko dituzue entzungai.

zarata_23_bat

Urtea ongi amaitzeko kontzertua

22 abendua, 2010

2010. urtea ongi amaitzeko kontzertu itzel bat antolatu dugu Putzuzulo Gaztetxean. Abenduaren 25ean, larunbatean, Noruegatik Knuster Ruter taldea etorriko da europan zehar egiten ari diren biran murgilduak. 80. hamarkadako Hardcore punk azkar eta zikina lantzen duen taldearekin batera, Zaborra Urretxu-Zumarragako taldea ariko da.

abenduak25