Disko gomendioa: Fly Shit – Arnas bakoitzeko ernetzen

21 abendua, 2010

Hemen duzue Fly Shit Bergararren diska berria, Arnas bakoitzeko ernetzen izenekoa.

flyshit

Abestiak

1. Hitz Zorabiatuak
2. Errua
3. Ez Dira Jolasean Ari
4. Badaezpadakoak
5. Loratu
6. Ontzi Galdua
7. Sarea
8. Bideak
9. Azken Aldarria
10. Desterratuak

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Belarriak zulatzeko prest gara berriro ere

21 abendua, 2010

Beste astearte zaratatsu bat iritsi da Arraio Irratira eta gu beste behin ere prest gaude ZarataZarautz duin bat egiteko. Gaurkoan, B jaunaren ahotsa entzun gabe geldituko gara, beste kompromezu batzuk medio, gurean ez baita egongo.

zarata_23_bat

Gaurkoan, Arrano Tabernan, Arranopolakoekin elkarlanean antolatu dugun gau zaratatsuan jarriko ditugun zenbait abesti entzuteko aukera izango duzue. Oraindik ez baldin badakizue ere, ostegunean, abenduaren 23an, Zarauzko Arrano Tabernan egongo gara ZarataZarautz irratsaioko kideak musika jartzen. Eta jarriko dugunaren aurrerapen txiki bat eskeiniko dizuegu irratian.

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela gaur gauean, 21:30etatik aurrera.

Heavy gau bikaina antolatu dugu larunbat honetarako

15 abendua, 2010

Heavy gau bikain bat edukiko dugu Abenduaren 18an, larunbatean. Bertan, Usurbilgoak diren Mendeku Itxua eta Su Ta Gar taldearen bertsioak egiten dituen Su Ta Ke taldea izango dugu. Eta gauari amaiera paregabea emateko, DJ Gamel edukiko dugu gure belarriak zulatzen.

bolo18-copia

Gogoratu egun honetan irteten den dirua Diskoiraa taldeak Irailean egin behar duen bira ordaintzeko erabiliko dela

Hirukotea bueltan da

14 abendua, 2010

Aurreko astean Lagun Izotua bakarrik utzi ondoren, Krispin eta B jaunaren ahotsa berriz entzun ahalko da Arraio irratiko uhinetan. Beste astearte batez, ordu eta erdiko saio itzela prestatu dugu zuen belarriak zulatzeko.

Diskoirarekin egindako bira txiki honetan lorturiko nobedade berriak entzun ahalko dira eta Butour honen inguruan ere hitzegingo dugu, beti bezala, Hala Bediko A Desalambrar irratsaio internazionalistaren ostean.

Eta elkartasuna Labi eta Xaporrarekin!!!!!

Disko gomendioa: Antichism – Diskografia

8 abendua, 2010

B jaunaren diska gomedio bat duzue honakoa, Antichism taldearen diskografia osoa gordetzen duena. Bertan, 1988 eta 1992 artean argitaratu zuten material guztia ageri da.

antischism1

Diskografia hau jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Aste honetan ere ZarataZarautz irratsaioa egongo da

6 abendua, 2010

Astearte honetan ere, Abenduaren 6an, ZarataZarautz irratsaio berri bat edukiko dugu. Nahiz eta irratikideak Diskoiraa taldearekin biran egon, Lagun Izoztuaren ahots xarmanta entzun ahalko duzue Arraio irratiko uhinetan.

lagun

Gogoratu beraz, ahaztu ezinezko zita duzuela bihar, gaueko 21:30etatik aurrera.

Diskoiraa taldea ere Espainiar biran irtengo da

1 abendua, 2010

Erantzun eta Humilitate taldeak bezala, Diskoiraa taldea ere Espainiar biran irtengo da zubi honetan. Butour 2010 izena jarri diote bira honi eta Gijon, Coruña, Oporto, Valladolid eta Madril zapalduko dute bost egun luzez

gira_2011-copia

Gaur gure txanda da

30 azaroa, 2010

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik izango. B jauna, Krixpin eta Lagun Izoztua egongo gara aspaldiko partez gure gustuko musika jartzen.

1287659288161_f

Honez gain, Erantzun, Humilitate eta Diskoiraa taldeek egin behar dituzten bi Espainiar birak komentatuko ditugu. Eta ahaztu gabe, Putzuzulon antolatuak ditugun ekitaldi batzuk ere haipatuko ditugu.

Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera, CNT sindikatuak antolaturiko hitzaldiaren ostean.

Humilitate eta Erantzun taldeek Espainiar bira burutuko dute

29 azaroa, 2010

Erantzun eta Humilitate taldeek, Espainiar bira txiki bat burutuko dute datorren zubian. Oraingoan bai Xatour izena jarri dioten bira honetan, Zaragoza, Bartzelona, Mallorka, Valentzia, Madril eta Soraluze zapalduko dute.

humilitate_erantzun_xatour_web

Bi taldeek igorri diguten mezutxoa duzue honakoa:

Hemen gaituzue beste behin bira berri baten berri emateko. Humilitatekook urrian europear biran izandako arazo mekaniko eta buruhauste guztiak oraindik konpondu gabe eta berriz ere errepidean izango gara. Oraingo honetan HUMILITATE eta ERANTZUN taldeok biok batera egingo dugu bira iberiar penintsula eta balear irletan.

Mallorka, Bartzelona, Valentzia eta Madrilen emango ditugu kontzertuak. Humilitateren 3. bira izango dugu honakoa. Europan zehar bi bira egin ostean eta Euskal Herriko txoko gehienetan autoprodukzioz ateratako cda aurkeztu ostean errepidean gara berriz. Hainbat kantu berri sartu ditugu errepertorioan eta abesti berri horiek zuzenean aurkezteko gogotsu gaude. Erantzun taldeari dagokigunez, Europan, Hegoameriketan eta makina bat aldiz ibili eta 5 diskaren ostean hemen gatoz urteko bigarren bira egitera. Alemanian izan ginen apirilean eta orain taldearentzat 3.iberik croket tourra denari ekingo diogu. Taldeak bizirik dirauen 13 urteetan zehar sarritan bixitatutako tokietara itzuliko gara eta hortzak zorrotz ditugu iada.

Astebukaera honetako Zarauztarren kontzertu sorta

24 azaroa, 2010

Beste astebukaera bat iritsi da eta Zarauzko hainbat taldek kontzertuak dituzte iragarrita.

Lehen zita, Andoaingo Gaztetxean izango dugu. Ostiralean, Azaroaren 26an, Humilitate, Burux Lee eta Fly Shit taldeen kontzertua izango da. Burux Leekoentzat gainera, kontzertu berezia izango da, beraien ibilbidearen amaierakoa izango da eta.

Larunbatean ere, Zarauzko bi taldek izango dute kontzertua. Kasu honetan Donibane-Ziburuko Gaztetxean izango da. Putzuzulo Gaztetxeko eta bertako asanbladak antolaturiko egitarauaren barruan, Diskoiraa eta Metralleta taldeek kontzertua eskeiniko dute George abitols dirty sex toy academy eta The MC Fly taldeekin.

kontzert

Eta amaitzeko, igandean, Azaroaren 28an, Beasaingo Gaztetxean ere kontzertua izango da. Kasu honetan, Diskoiraa eta Metralleta taldekoak izango ditugu berriro ere Transicion taldearekin.

beasain_2