Beste gonbidatu bat edukiko dugu ZarataZarautz saioan

22 azaroa, 2010

Aurreko astean Ritxarrekin egin genuen saioaren ostean, beste gonbidatu bat edukiko dugu ZarataZarautz irratsaioan.

Azaroaren 23ko irratsaioan, Art of Losing talde Zarauztarreko Peiote izango dugu gonbidatu bezala.

peiote

Beraz, gogoratu zita bat duzuela astearte honetan, Arraio Irratiko 99.3an.

Humilitate taldeak Mogambon joko du

19 azaroa, 2010

Humilitate taldeak Mogambo Aretoan joko du Azaroaren 22an astelehenean. Beraiekin batera, Europar biran datozen Wehrmacht talde Estatubatuarrak joko du.

Kontzertua gaueko 20:30etan hasiko da eta puntual azaltzea asko eskertuko da.

humi

Inor Ez taldean Udondoko urteurrenean joko du

18 azaroa, 2010

Inor Ez talde Zarauztarrak Leioako Udondo Gaztetxearen 10. urteurrenean joko du.

Egun guztian zehar hainbat ekitaldi egongo dira eta Zarauztarren gauean burutuko den kontzertuan hartuko dute parte. Beraiekin batera, Despeñaperros, RAS, Piketa eta Ira et Decessus taldeak egongo dira.

aniversario_kt

Gonbidatu berezi bat edukiko dugu ZarataZarautz irratsaioan

15 azaroa, 2010

Azaroaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan gonbidatu berezi bat edukiko dugu. Tarin tabernako langilea den Ritxar edukiko dugu gurean gustoko duen musika jartzen.

ritxi

Denbora luzez zain egon gara Ritxar gurean edukitzeko eta orain oporretan dagoela aprobetxatuz, ordu eta erdiz bahituko dugu gustoko duen musikaz jarduteko eta kontu gehiagotaz hitzegiteko.

Gogoratu galdu ezinezko zita bat duzuela Arraio Irratiko uhinetan, astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera.

IV. ZarataFest jaialdiaz mintzatuko gara ZarataZarautzen

8 azaroa, 2010

Azaroaren 9ko ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxearen 5. urteurrenaren baitan ospatuko den IV. Zaratafest jaialdiaz hitzegingo dugu.

zarata_ona

Aurtengo edizioak 6 talde izango ditu. Bermeoko Powerflip, Beasaingo Fly Shit, Buenawistako Ira et Decessus, Zaragozako Mistkafer eta Criatura eta Bartzelonako Totalickers taldeak hain zuzen ere.

Talde guzti hauei errepasoa egingo diegu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Humilitate taldeak Beasango Gaztetxean joko du

5 azaroa, 2010

Humilitate talde Zarauztarrak Beasaingo Melmak Gaztetxean joko du Azaroaren 8an, astelehenean.

Beraiekin batera, Bartzelonako Infame Hardcore Punk taldeak joko du. Kontzertua, gaueko 20:00etan hasiko da.

50283_171684919511247_4901811_n

Dictadura taldeak Urretxuko Gaztetxean joko du

3 azaroa, 2010

Dictadura taldeak Zarauztarrak Urretxu-Zumarragako Gaztetxean joko du Deskonocidos talde Estatubatuarrarekin Azaroaren 4ean, ostegunean.

desko

Deskonocidos taldea, Europar biran dabiltza beraien punk iluna astintzen. Askok, Eskorbuto eta garaiko taldeen itxura dutela diote. Kontzertua, 20:30ak aldera hasiko da PUNTUAL!!

Juanmaren bisita izango dugu gaurko ZarataZarautzen

2 azaroa, 2010

Azaroaren 2ko ZarataZarautz irratsaioan gonbidatu berezi bat edukiko dugu. Aspaldiko partez Juanma edukiko dugu gurean.

1288208208586_f

Gaurkoan, Udaletxe ezberdin edo DIputaziok subentzionaturiko diskoei egingo diegu errepasoa. Eta saioaren bigarren zatian, diska berrien errepasoa egingo dugu. Lärm, Desconocidos erta beste hainbat talderen lan berriak entzuteko aukera izango da gurean.

Gogoratu zita bat duzuela gaur zaratarekin gaueko 21:30etatik aurrera.

Gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

26 urria, 2010

Metralleta, Extortion eta Seein Redek Putzuzulo Gaztetxean eman behar duten kontzertuaren ondorioz, gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Hala ere, errepikapen bat jarriko dugu kontzertura gerturatu ezin duenarentzat.

seein_red

Datorren astean itzuliko gara gogo biziz.

Disko gomendioa: Brigada Slam – Maketa (1994)

24 urria, 2010

Mattingunek bidalitako disko gomendioa dugu gaurkoan. Brigada Slam talde Zarauztarraren 1994ko maketa duzue honakoa.

Anestesia Daniko sortu zuen taldea urte horietan eta hau da kaleratu zuten maketa bakarra, ondoren Ohiuka taldearekin disko pare bat kaleratu zituzten, oker ez banago.

brigada-slam-a

Abestiak

01 decadencia
02 VZC
03 asesina tentacion
04 cerca de ti
05 el 5 angel
06 falsas ilusiones
07 desesperacion
08 brigada slam
09 uno mas, uno mas
10 dame alcohol
11 egoista

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Maketa hau, Blog honetan aurkitu dugu.