Seein Red, Extortion eta Metralleta taldeen kontzertua Putzuzulon

21 urria, 2010

Zarata kontzertuek etenik gabe jarraitzen dute Putzuzulo Gaztetxean eta datorren asteartean ere sekulako kontzertua izango dugu ZarataZarautzen eskutik. Urriaren 26an asteartean, abiadauraz beteriko kontzertua eskeiniko digute 3 taldek. Oraingoan, Holandatik datozen Seein Red talde mitikoa eta Australiako Extortion taldeak izango ditugu eta bi talde hauekin batera, herrikoak diren Metralletak ere joko du.

1287483892784_f.

Seein Red eta Extortion, elkarrekin dabiltza Europar biran. Seein Redekoak aski ezagunak dira lehenagotik Lärm taldean jo zutelako. 1988an, bertako hiru kidek sortu zuten eta gaur egun arte jotzen jarraitzen dute. Extortion laukotea berriz, lehen Europar biran dabiltza. Hardcore oso azkarra egiten dute, inguru hauetan gustatzen den bezala.

Tragedy eta Destino Finalen kontzertuetan bezala, puntual etortzea asko eskertuko dugu, 23:00etara amaiturik egon behar du eta

Oztopoak oztopo ZarataZarautz irratsaioa egongo da gaur

19 urria, 2010

Tragedyren kontzertuaren ostean eta Arraio Irratian ditugun arazo teknikoak gaindituz, irratsaio zaratatsu berri bat prestatua dugu astearte honetarako. Gaurkoan, Putzuzulo Gaztetxearen urteurrenean burutuko den Zaratafest kontzertua izango dugu hizpide.

1200908240_f

Honez gain nobedade berriak ere entzun ahalko ditugu gurean, beti bezala, gaueko 21:30etan.

Bi zarata kontzertu Putzuzulon

14 urria, 2010

Bi kontzertu interesgarri ikusteko aukera egongo da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Lehena, Urriaren 18an izango da, astelehenean eta bertan Donostiako Hell Division eta Estatu Batuetatik biran datozen Tragedy izango ditugu. Donostiarrek, 7 hatzbeteko binilo bat kaleratu berri dute eta gurean aurkeztuko dute. Menphiseko taldea berriz, aski ezaguna da hardcore DIY-aren munduan.

tragedy

Datorren astean izango dugun bigarren kontzertua, Urriaren 21ekoa izango da, ostegunekoa. Bertan, Bartzelonako Destino Final taldea jarduno da. 2004ean Invasion izenarekin hasi zen hardcore Punk taldea da honakoa eta Japonia edota Estatu Batuetan birak burutu ditu. Beraiekin batera, Putzuzulon behin baino gehiagotan izan ditugun Citizen Kane talde Oriotarra edukiko dugu. Bi kontzertu hauek, gaueko 21:30etan hasiko dira.

destino_final

Gogoratu aste barruko kontzertuek 23:00etarako bukaturik egon behar dutela. Beraz, kontzertura gerturatzeko intentzioa baldin baduzue, puntual etortzea gomendatzen dizuegu

Acidez bildumaz jardungo gara ZarataZarautz irratsaioan

11 urria, 2010

Urriaren 12ko ZarataZarautz irratsaioan, Acidez izeneko CD bildumaz jardungo gara. Mundu guztiko hainbat talde ezberdinek kaleraturiko bilduma da hau eta gure ordu eta erdiko saioan hizpide edukiko dugu. Honez gain, Izu Giroa fanzineari ere errepasoa egingo diogu eta ohiko kontzertu agendari begirada bat emango diogu. Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratian.

21mrn9v

Zarata kontzertua izango da Urrairen 11ean

6 urria, 2010

Urriaren 11ean, astelehenean, zarata kontzertu itzel bat edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Gaueko 20:30etatik aurrera, Deathraid, Sin Logica eta Kontrasocial taldeen kontzertua izango da.

1285850646948_f

Hiru taldeak Europar biran dabiltza egun hauetan. Deathraidekoak, Estatu Batuetatik datoz eta Disrupt edota State Of Fear bezalako taldeetan ibilitako jendez osaturik dago. Kontrasocialekoak berriz, Indonesiarrak dira eta Sin Logica Suitzarrekin batera dabiltza biran.

Metralleta taldeak bi kontzertu emango ditu Mallorka

5 urria, 2010

Metralleta talde Zarauztarrak, bi kontzertu eskeiniko ditu astebukaera honetan Mallorkan.

metralleta

Urriaren 7an eta 8an izango dira kontzertuak. Lehena, Error taldearekin eta bigarrena, Motor 49 eta Hosties en es Govern taldeekin izango da.

Bi kontzertuak, Radio Setanta-Set Mallorkako irrati libreko 1984 irratsaioak antolatu ditu.

ZarataZarautz berri baterako prest gaude

5 urria, 2010

Iritsi da beste astearte berri bat eta ZarataZarauzko lagunak prest gaude gure irratsaioa egiteko.

1283949022166_f

Gaurkoan, Urrian zehar Putzuzulo Gaztetxean izango diren kontzertuen berri emateaz gain, Zarauzko hainbat taldek egin behar dituzten biren berri ere emango dugu. Amaitzeko, esku artean ditugun diska berrien inguruan ere mintzatuko gara.

Gogoratu, gaur gauean ere zita Zaratatsu bat duzuela Arraio Irratian.

Humilitate & Burux Lee Thrashing the borders with love 2010

5 urria, 2010

Mundurateko zerbitzaria berreskuratu dugun honetan, Humilitate eta Burux Lee taldeek burutu behar duten Europar biraren informazioa eskeintzeko aprobetxatuko dugu.

2009ko abuztuan bezalaxe, bi taldeak biran doaz beste behin elkarrekin. Urriaren 7an piztuko dute furgonetako motorra eta urriaren 8an joko dute lehen kontzertua Italiako La Espezia hirian. Bertan, Vandana Fest jaialdian joko dute. Handik, Europa ekialdera egingo dute salto eta 4 egunez Eslovenia eta Croazian izango dira. Handik Alemaniara egingo dute salto, Munich-eko Kafe Marat gunea bisitatuko dute Urriaren 13an. Urriaren 14ean, Alemanian bertan joko dute baina Kastle hirian, mendebaldean.

humilitate_buruxlee_tour10_web

Entzun Etengabeko Zarataren inguruan eginiko irratsaioa

29 iraila, 2010

Atzo ekin genion ZarataZarautz irratsaioaren denboraldi berriarekin eta lehen saio honetan Etengabeko Zarata jaialdia izan genuen hizpide.

8etengabekozarataslweb

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Irailaren 28an denboraldi berriari ekingo diogu

27 iraila, 2010

Irailaren 28an, ZarataZarautz irratsaioaren denboraldi berriari ekingo diogu. Udako oporraldien ostean, pilak kargaturik itzuli dira B Jauna eta Lagun Izoztua. Saio berrietarako gainera, beste esatari bat elkartuko zaie, Krispin alegia. Beraz, bikote izatetik, hirukotera pasako da saioa.

zarata_txiki1

Denboraldiko lehen saiorako, 8. Etengabeko Zarata izango dugu hizpide. Bi eguneko jaialdi honetan jardungo duten taldeen inguruan mintzatuko gara eta honez gain, udan zehar izan ditugun kontzertuez eta Urrian zehar gure inguruan izango diren kontzertuen inguruan ere mintzatuko gara.

Guzti honengatik, ez ahaztu astearte honetan zita bat duzula zaratarekin, gaueko 21:30etatik aurrera.