Iñor Ez taldeak bira txiki bat egingo du egun hauetan

5 abuztua, 2010

Iñor Ez taldeak bira txiki bat burutuko du Espainiar estatuan Despeñaperros talde Bilbotarrarekin.

1280926986749_f

Hauek dira egunak:

2010-08-06 Izarbeltz(Bilbo)
2010-08-07 Palencia
2010-08-08 Deskanso
2010-08-09 La Jungla(Barcelona)
2010-08-10 Deskanso
2010-08-11 Leon
2010-08-12 Galizia
2010-08-13 Deskanso
2010-08-14 Deskanso
2010-08-15 Putzuzulo gaztetxea(Zarautz)

Denboraldi baterako ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

3 abuztua, 2010

Arraio Irratian burutu behar ditugun berrikuntzen ondorioz, ZarataZarautz irratsaioa egiteari utziko diogu denboraldi baterako.

2009-12-05-prypiat3-ateneu-del-besoc2a6us-bcn

Ahalik eta azkarren itzultzea espero dugu. Hurrenarte beraz!!!

Disko gomendioa: Totalickers – El poder absoluto aniquila la vida (2010)

29 uztaila, 2010

Totalickers taldearen azken LPa da hau, El poder absoluto aniquila la vida izenekoa. Orain dela gutxi kaleratu duten diska da eta beraz, oraindik ez dut LPa lortu. Askok gogoratuko duzue talde hau, Zarautzen beraien lehen diska aurkezten ibili zirelako. Crust bikaina egiten dute Bartzelonatik.

portada

Abestiak

01 Bombas y cenizas
02 Tu miseria
03 Poder absoluto
04 Basura
05 Encerrado y cautivo
06 Solo una moda
07 No importa
08 No hay vuelta atras
09 Zona de guerra
10 Industria militar
11 Nadie tiene la verdad
12 Insureccion
13 Poder mundial
14 Generacion del miedo
15 Soldado asesino

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Disko Gomendioa: CxDxG/Endecha- Split EP (2007)

28 uztaila, 2010

2007ko elkarbanaturiko 7 hatzbeteko bat dugu gaurkoan, Camara De Gas (RIP) eta Endecha Madrildarren artekoa.

Camara De Gasekoak powerviolence/grindcore bortitza burutzen dute. Endechakoek berriz, Grind/Crustari ematen diote, Metal ikutuekin.

camara_de_gas_split_endecha_front

Abestiak

Camara De Gas

01 La prepotencia del cientifico vs La arrogancia del ignorante
02 Crustis de mierda
03 Si no eres parte de la solucion eres parte del problema
04 Desatando pasiones
05 No me llames jipi por que me gusten las flores
06 Vais a pillar

Endecha

07 Decadendia
08 Mortalidad
09 Genesis

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

27 uztaila, 2010

Zarauzko Arrano Tabernan egongo den Metralleta eta Las Rodilleras taldeen kontzertuagatik, gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Datorren astean itzuliko gara burrunbada gehiagorekin.

lasrodi

Metralleta taldeak Las Rodillerasekin joko du Arranon

26 uztaila, 2010

Metralleta talde Zarauztarrak Valentziako Las Rodilleras taldearekin joko du astearte honetan, Uztailaren 27an Zarauzko Arrano tabernan.

lasrodi

Valentziarrak, Espainiar Estatuan bira txiki bat egiten dabiltza eta asteartean, gaueko 21:00etatik aurrera Zarautzen izango ditugu.

Entzun Mattingunekin eginiko irratsaioa

22 uztaila, 2010

Aurreko asteartean Mattingunekin egin genuen irratsaioa entzungai dago iada. Saioa entzuteko, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

Mattingun etorriko da ZarataZarautz saioan

20 uztaila, 2010

Uztailaren 20ko ZarataZarautz irratsaioan, Mattingun edukiko dugu gonbidatu gisa. Bartzelonatik bueltan etorri da oporretara eta gaurkoan gure saioan edukiko dugu gustoko musika jartzen.

Gogoratu 21:30etatik 23:00etara 99.3a sintonizatzea edo internetez entzutea.

1234960534263_f

Disko gomendioa: Fuerza para vivir – Resignacion (1996)

15 uztaila, 2010

Azken ZarataZarautz irratsaioan B jaunak aspaldi entzun gabe neukan maketa bat ekarri zuen, Fuerza para vivir talde Zaragozarraren Resignacion maketa, 1996an argitaraturikoa. Txoko honetan jartzea pentsatu dut, zuek ere gozatu dezazuen.
 
fuerza

Abestiak

01 Bienvenido al mundo de nunca jamas
02 Daltonismo
03 Resignacion
04 El ansia
05 El dia que murieron las hadas
06 Sueños de Revolucion
07 El sueño americano
08 Las 10 ultimas para ellas
09 Nueva acropolis
10 El circo
11 Sangre azul
12 Dia triste

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Dictadura taldeak Aritzatxu Rock jaialdian egongo da

15 uztaila, 2010

Dictadura talde Zarauztarra Aritzatxu Rock Free 2010 jaialdian egongo da larunbat honetan, Uztailaren 17an. Urtero, Bermeon ospatzen den jaialdi honetan, 10 taldek baino gehiagok joko dute eguerdiko 13:00etatik aurrera.

10

Hauek dira parte hartuko duten taldeak:

Los Frenos (Bermeo)
Powerflip (Bermeo)
La URSS (Granada)
Los Daggers (Asturias)
Dictadura (Zarautz)
Villapellejos (Deusto)
Elfo Negro (Deusto)
Thee Qüibbles (Bilbo)
Okasientes (Bermeo)
Trigger Travis (Trintxerpe)
Los Steaks (Bermeo)
Lobo Electrico (Tolosa)
El desvän del Macho (Arrasate)
Capsula (Bilbo-Argentina)
After txow:
Gonzalo NCC vs Yiru “Resureccionismo vinilico”