Entzun ezazue Uztailaren 13ko saioa

15 uztaila, 2010

Egun bat berandu baldin bada ere, igota dugu Uztailaren 13an egin genuen ZarataZarautz irratsaioa. Bertan, egun hauetan eta datorren asteetan ditugun kontzertuen berri eman genuen, eta pasa direnen errepaso txiki bat ere egin genuen.

1272967377711_f

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN dago.

Belarriak zulatzera gatoz berriz ere

13 uztaila, 2010

ZarataZarautz irratsaioak udan ez du etenik izango eta gaurkoan ere prest dugu ordu eta erdiko saioa. Gaurkoan, B jauna eta Lagun Izoztua soilik egongo dira gure gela arrosean.

zata

Bertan, aste honetan dauden kontzertuen errepasoa egingo diegu eta azken aldian lortu ditugun nobedade batzuk ere jarriko ditugu. Gogoratu gaueko 21:30etatik 23:00etara izango dela, FMko 99.3an edo internet bidez.

Boom Boom Kid-ek Putzuzulon joko du

12 uztaila, 2010

Kontzertu benetan interesgarria edukiko dugu Uztailaren 14an, asteazkenean, Zarauzko Putzuzulon Gaztetxean. Bertan, Argentinatik Europar biran datorren Boom Boom Kid-ek joko du, Euskal Herrian emango duen kontzertu bakarra izango da gainera.
 
Berarekin batera, Oriokoak diren Citizen Kane eta Donostialdeko Los Santos taldeak ere joko dute. Gogoratu aste barruko kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon behar dutela. Beraz, puntual etortzea asko eskertuko dugu.

boom_boom_kidlos_santoscitizen_kane

Disko gomendioa: Ramming Speed – Brainwreck (2008)

12 uztaila, 2010

Ostiralean Mogambo aretoan eman zuten erakustaldiaren ostean, talde honen disko bat hemen jarri behar nuela sentitu dut, zuzenean behintzat sekulakoa izan zen eta. Ramming Speeden disko hau, 2008an ateratako LP bat da hau, Brainwreck izenekoa. Trashcore bortitza Boston aldetik. Gozatu ezazue!!

front

Abestiak

01 Speed Trials
02 The Threat…
03 Lazer Assault
04 All in All
05 Shane Embury Is the Brad Pitt of Grindcore
06 Bogus Facade
07 Sound the Alarm
08 Immigrant Song
09 Political Party
10 Man Vs. Machine
11 Arrested Development
12 A Modern Myth
13 Heavy Metal Thunder

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Zarauzko taldeen astebukaera honetako kontzertuak

9 uztaila, 2010

Astebukaera hau ere kontzertuz beterik dator Zarauzko taldeentzat.  Gaur ostirala, Uztailaren 9ean bi kontzertu izango dituzue.

Lehena Mogambo aretoan izango da. Bertan, Erantzun eta Burux Lee taldeak ibiliko dira Bostonetik biran datorren Ramming Speed taldearekin batera. Kontzertua gainera, Donostiako lagun batzuek beraien entsegu/grabaketa lokalarekin dituzten gastuak ordaintzeko izango da.

ramming

Gaurko beste kontzertua Amurrioko La Kuadra etxean izango da. Bertan Inor ez, Despeñaperros eta Ametsgaizto taldeek joko dute.

inor

FreakNationek Putzuzulon joko du!!

7 uztaila, 2010

Europar birako azken kontzertua eskainiko dute gurean Freaknationek. Igande honetan 20:30etan!!
GRINDCORE eta HARDCORE erakustaldia!!!

freaknation_ekainak11_web

Entzun Juanmarekin eginiko irratsaioa

7 uztaila, 2010

Beste astearte zaratatsu bat izan genuen atzokoan. Oraingoan gainera, Juanma etorri zitzaigun bisitan. Saioaren lehen zatian, bere ama hizkuntzan abesten ez duten musika taldeen doinuak entzun ahal izan genituen. Bigarren zatian berriz, azken aldiko nobedadean entzun genituen.

dissiped

Irratsaioa entzuteko, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz, HEMEN duzue.

Juanmaren bisita izango dugu gaurkoan ere

6 uztaila, 2010

Bigarren aldiz edukiko dugu Juanma gure ZarataZarautz irratsaioan. Gaurko irratsaioaren lehen zatian, bere ama hizkuntzan abesten ez duten Hardcore taldeez mintzatuko gara, Poikkeus, Isterismo edo Stinky Toys bezalako taldeak entzun ahalko ditugu.

isterismo

Irratsaioaren bigarren zatian, nobedade berriei egingo diegu errepasoa. Gogoratu Zarautzen baldin bazaudete, FMko 99.3a sintonizatzea, edo bestela internetez entzutea.

Bi taldek joko dute Putzuzulon Uztailaren 7an

5 uztaila, 2010

Kontzertu zaratatsu interesgarri bat izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Uztailaren 7an, asteazkenean. Bertan, Italiati Europar biran datozen NIS crust taldeak joko du. Beraiekin batera, Bilbokoak diren Despeñaperros taldeak ere joko du.

Gogoratu nahi dugu, aste barruko kontzertuek 23:00etarako amaiturik egon behar dutela eta beraz, puntual azaltzea eskertuko da.

uztailak7

Arraio Irratia oporretara doa

2 uztaila, 2010

Uda heldu da eta Arraio Irratiko lagunak oporretara goaz. Aurreko udan bezala programazio guztia aldatu dugu eta iada prest dugu Udako programazioa.

4urte-pegata

Gure irratsaioei dagokienez, ZarataZarautz eta Kaiolatik irratsaioak soilik jarraituko dute saioak egiten. ZarataZarautzek aste pare bateko oporrak hartuko ditu Abuztuan agian, baina bestela uda guztian zehar belarriak zulatzen ibiliko dira. Gainontzeko saio guztiak oporretara joango dira eta Irailean itzuliko dira. Hala ere, Izerditan Blaieko lagunek irratsaio bereziren bat egiteko intentzioa dute.

Gainontzeko irratsaioak ere ez dira entzungo, hauek ere oporretan daude eta. Goizetako Kale Gorrian eta Info 7ko informatiboak soilik entzungo dira. Hala ere Kale Gorrian saioak ordutegi aldaketa edukiko du Abuztuan, goizeko 08:00etatik 09:00etara. Eta Uztailaren 6an, irratsaio berezi bat egingo dute ordu berean.

Beste behin ere, udako hilabete hauek irratian erreformak egiteko erabiliko ditugu, Irailerako irrati berri bat edukitzeko intentzioarekin.

Pasa den Udan haipatu genuen bezala, Irailetik aurrera irratsaio bat egiteko gogoa duen norbait balego, zaratazarautz@arraio.net edo arraio@arraio.net helbidera idatz dezake, edo Putzuzulo Gaztetxeko bigarren solairura igo besterik ez du. Eta ez ahaztu FMko 99.3a sintonizatzea!!!!

Ondo izan eta muxuak