Archive for the ‘Dictadura’ Category

Arranopolak 25 urte betetzen ditu

asteartea, 16 abuztua, 2011

Arranopola Kultur ekimenak 25 urte beteko ditu laister eta hau ospatzeko sekulako festa antolatu dute Zarauzko Arrano tabernan. Abuztuaren 24ean, asteazkenean, urte guzti hauetan tabernan jo duten talde batzuk ariko dira.

arranopola25

Bertan, Metralleta, Dictadura, Diskoiraa, Txixaparrazta, Hilkar, Lopeor, Mor More eta beste hainbat talde, bakarlari eta sorpresa izango dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

arranopola_eguna-copia

Citizen Patrol eta Dictadura taldeen kontzertua Putzuzulon

asteazkena, 1 ekaina, 2011

Ostegun honetan, Ekainaren 3an, bi talderen kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Holandatik biran datozen Citizen Patrol eta Zarauztarrak diren Dictadura taldeek joko dute. Gogoratu kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon behar duela, beraz, puntual etortzea asko eskertuko dugu.

cartel_citizenspatrol_baja

Astebukaerako Zarauzko taldeen kontzertu sorta

ostirala, 25 otsaila, 2011

Beste astebukaera luze bat dator Zarauzko zarata talde askorentzat. Esate baterako, Amurrioko La Kuadra etxean ospatuko den DefenestreFest jaialdian, Metralleta, Diskoiraa eta Humilitate taldeak joko dute. Metralletako lagunak, ostiralean (alegia gaur) jardungo dira eta Diskoiraa eta Humititatekoak berriz larunbatean. Bertan, penintsulako beste 20 bat taldek ere joko dute.

defenestr

Igandean berriz, Moganbo aretora joateko txanda izango da. Bertan, Dictadura taldeak joko du eta State Poison Frantziarrekin eta Ali Agca, Bartzelonan finkaturik dauden Poloniarrekin.

kartela-27-mogambo

Dictadura taldeak Urretxuko Gaztetxean joko du

asteazkena, 3 azaroa, 2010

Dictadura taldeak Zarauztarrak Urretxu-Zumarragako Gaztetxean joko du Deskonocidos talde Estatubatuarrarekin Azaroaren 4ean, ostegunean.

desko

Deskonocidos taldea, Europar biran dabiltza beraien punk iluna astintzen. Askok, Eskorbuto eta garaiko taldeen itxura dutela diote. Kontzertua, 20:30ak aldera hasiko da PUNTUAL!!

Dictadura taldeak Aritzatxu Rock jaialdian egongo da

osteguna, 15 uztaila, 2010

Dictadura talde Zarauztarra Aritzatxu Rock Free 2010 jaialdian egongo da larunbat honetan, Uztailaren 17an. Urtero, Bermeon ospatzen den jaialdi honetan, 10 taldek baino gehiagok joko dute eguerdiko 13:00etatik aurrera.

10

Hauek dira parte hartuko duten taldeak:

Los Frenos (Bermeo)
Powerflip (Bermeo)
La URSS (Granada)
Los Daggers (Asturias)
Dictadura (Zarautz)
Villapellejos (Deusto)
Elfo Negro (Deusto)
Thee Qüibbles (Bilbo)
Okasientes (Bermeo)
Trigger Travis (Trintxerpe)
Los Steaks (Bermeo)
Lobo Electrico (Tolosa)
El desvän del Macho (Arrasate)
Capsula (Bilbo-Argentina)
After txow:
Gonzalo NCC vs Yiru “Resureccionismo vinilico”

Bi kontzertu Putzuzulon

asteazkena, 5 maiatza, 2010

Hardcore kontzertu askoz beterik dator Maiatza Putzuzulon. Aste honetan adibidez bi izango ditugu.

Lehena, Maiatzaren 6an izango da, ostegunean. Bertan, Zarauztarrak diren Dictadura eta Chicagotik datozen Canadian Rifle eta No Slogan ariko dira. Kontzertu honen informazio gehiago nahi baduzue, Short Fas Loud blogean irakur dezakezue.

kartela-dictadura2

Bigarren kontzertua, Maiatzaren 9an izango da, igandean eta bertan Kroaziako Nulla Osta eta Esloveniako Anaeroba taldeek joko dute. Hauek Europar biran dabiltza eta azken unean kontzertu hau lotu dute Zarautzen.

anaeroba_nullaosta_web

Pausoz Pauso ekimena izango da larunbat honetan

ostirala, 23 apirila, 2010

Euskal preso politikoen alde Anmistiaren Aldeko Mugimenduak antolatzen duen ibilaldia da Pausoz Pauso ekimena. Larunbatean, apirilaren 25ean izango da eta Azkoititik Zarautzerako bidea egingo dute eskualdeko hainbat eragilek. Eta eragile horien artean, ZarataZarautz osatzen dugun lagunak egongo gara.

1272001452929_f

Goizeko 10:00etan abiatuko da martxa Azkoitiko plazatik Azpeitiarantz. Azpeitiatik igaro ostean Zestoarantz joango dira. Zumaiara iristean, 14:30ak aldera, herri bazkaria egingo da eta bazkalostean, arratsaldeko 16:30ak aldera berriz ere martxari ekingo zaio. Getariatik igaro eta Zarautzen amaituko da ibilaldia. Arratsaldeko 19:30ak aldera Musika plazan izando da amanera ekitaldia eta baita indar berritzeko txotxa ere. Gauean kontzertuak egongo dira gaztetxean. “Egurra eta kitto”, “Fridays Crew” eta “Mercenarios” taldeek joko dute.

Honez gain, Arraio irratiak zuzeneko emankizuna egingo du goizeko 10:00etatik aurrera.

Save The Van Festa Putzuzulon

asteazkena, 17 otsaila, 2010

Otsailaren 20an, Larunbatean, Save The Van festa edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Zarauzko musika talde batzuek kontzertuetarako erabiltzen duten furgonetaren gastuak ordaintzeko antolaturiko kontzertua da honakoa eta 6 taldek jardungo dute.

save_the_van

Erdi Zarauztarrak diren Dictadura, Bermeoko Los Brebes, Bergarako Fly Shit, Ñoñostiako Adrenalized eta Los Santos eta Alemaniarrez eta Bilbotarrez osaturiko Trlc3 taldea ariko dira gaueko 21:30etatik aurrera.

Kontzertu ugari ditugu astebukaera honetan

asteazkena, 3 otsaila, 2010

Beste astebukaera potente bat datorkigu beste behin ere. Egun berean, Otsailaren 6an, zer ikusi eta entzun izango dugu Euskal Herriko txoko ezberdin askotan eta Zarauzko talde batzuk bertan egongo dira.

Hasteko, Beasainen hasiko gara. Bertako Gaztetxean kontzertu itzel bat antolatu dute Zarauzko bi talderekin. Diskoiraa eta Ulu taldeez gozatzeaz gain, Hil baino lehen eta Zaborra taldeak ere arituko dira Melmak Gaztetxean. Kontzertuaren ostean, binilo jartzaileak ere izango ditugu. Gainera, Uluren lehen kontzertua izango da hirukote bezala.

untitled

Egun berean, beste kontzertu itzel bat egongo da Mogambo Aretoan. Bertan, Kampsan (Pasai Antxo) egin nahi duten Skateparkerako dirua ateratzeko kontzertu bat antolatu dute. Lobo Electrico Tolosarrak, Dictadura erdi Zarauztarrak eta Keep Digging taldeak egongo dira beraien doinuak astintzen. Kontzertuaren ostean ere, Nokono DJa egongo da musika jartzen.

mobamgo

Amaitzeko, Bilbon ere zita Zaratatsu bat izango duzue Zarauztar talde batekin. IzarBeltz ateneoan eta arratsaldeko 20:30etatik aurrera Humilitate, Kaosarenerasoak eta Annunaki Revenge taldeak ikusteko aukera egongo da.

kontzertua

Dictadura taldeak The Libyans taldearekin joko du

astelehena, 4 urtarrila, 2010

Urtarrilaren 7an galdu ezinezko kontzertua izango duzue Putzuzulo Gaztetxean. ZarataZarauzko betikoen eskutik, hardcore punk doinuak izango dituzue entzungai. Oholtza gainera igotzen lehenak izango direnak, etxekoak diren Dictadura taldea izango da.

lybians-cartel

Hauen ostean, Europar biran dabiltzan The Libyans taldea izango dugu. Bostongo taldeak, Emakume ahotsez bustiriko punk doinuak lantzen ditu. Urtarrila guztian zehar Europan barna ibiliko dira kontzertuak eskaintzen eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra Zarauzkoa izango da.