Archive for the ‘Diskoiraa’ Category

Diskoiraa taldearen azken LPa entzungai duzue

astelehena, 2 ekaina, 2014

Azkenean atera da kalera Diskoiraa-koen azken lana LP formatuan. Desagertutako talde honek hardcore/punk koordenada azkarretan mugitzen dira. Hemen duzun lan honetan 2011ko azken grabazioa aurkituko duzu.

disssssssssssss

A aldean, 12 kanta azkar, zuzen eta basatiak. Letra interesgarriak eta Leiremuttur-en kolaborazio itzela ‘iluntasunean arro’ abestian. B aldean inoiz argia ikusi ez zuten 7” bateko 5 kantekin hasten da, 2008an grabatutakoak eta tartean pare bat omenaldi xumeekin, RIP eta RIPCORD taldeen moldaketekin. Eta LPa bukatzeko Urretxu-Zumarragako gaztetxean egindako kontzertu baten zuzeneko grabazio bat aurkituko duzu. KKinzona irrati libreak egindako grabateka bat da, soinu dexentea duena eta LIMP WRIST handien kanta brutal batekin bukatzen dena.

LParekin batera 2011an Asiako hego-ekialdean egindako biraren DVDa dator, kontzertuak, elkarrizketak…. DVD hau ez duzu sarean aurkituko, kopia bat nahi izan ezkero jarri gurekin kontaktuan: zaratazarautz@arraio.net.

Binilo formatuan lortu nahi badezu diska jo ondorengo zigiluetara:

http://chaos666.com/ edo http://www.discosenfermos.com/

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Nasi Goreng Adiktion leku ezberdinetan proiektatuko dugu

astelehena, 10 otsaila, 2014

Diskoiraa taldearen Nasi Goreng Adiktion dokumentala Euskal Herriko Gaztetxe eta txoko ezberdinetan proiektatuko dugu. Internetera igoko ez dugunez, herri edo hiri ezberdinetan ematea okurritu zitzaigun eta otsaila eta martxo artean ikusgai izango duzue. Gasteiz edo Araga aldean ere saiatu gara egun bat lortzen baina oraingoz ez dugu ezer lortu.

nasi_goreng_dvd

Hemen datak:

Otsailak 20, osteguna, 19:030etan–> Donostiako Gros auzoko Kortxoenea Gaztetxean.

Otsailak 27, osteguna, 19:00etan
–> Bergarako Gaztetxean.

Martxoak 6, osteguna–> Urretxu-Zumarragako Gaztetxean.

Martxoak 13, osteguna–> Orioko Etxeluze Gaztetxean.

Nasi Goreng Adiktion dokumentala prest dugu

larunbata, 28 abendua, 2013

Diskoiraa taldearen Nasi Goreng Adiktion dokumentala amaitua dago iada. 300 kopia egin ditugu eta Diskoiraa taldeak atera behar duen LParen barruan joango da 2011ean eginiko Asiar biraren dokumentala.

Nasi_goreng_adiktion

Dokumental honen aurrerapena Putzuzulon egin genuen eta agian beste lekuren batean ere egingo dugu, baina internetera ez dugu igoko, bertan elkarrizketatuak izan ziren batzuk hala eskatuta.

Beraz, kopiarik nahi baduzue edo ikusi nahi baduzue eta LPa hartuko ez baduzue zaratazarautz@arraio.net helbidera idatzi dezakezue eta kopia bat bidaliko dizuegu.

Diskoirra taldearen Asiar biraren dokumental aurkezpena

astelehena, 4 azaroa, 2013

Ostegun honetan, azaroaren 7an, Diskoiraa taldeak 2011ean egindako Asiar biraren dokumentala emango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Dokumentala ez dago guztiz amaitua detaile batzuk falta zaizkio eta baina honen egileak data nola ez zuen aukeratu ba… dagoenakin konformatu beharko.

Zita, arratsaldeko 19:00etan izango da eta aurretik afari-merienda moduko bat egongo da (lasai Humusa ez da faltako). Gonbidatuak zaudete!!!

Diskoiraa eta Metralleta Zalantzak fanzinearen bilduman

ostirala, 20 iraila, 2013

Metralleta eta Diskoiraa taldeek Zalantzak fanzine bizkaitarraren bigarren aleko CD bilduman azaltzen dira, bakoitza abesti banarekin. Bertan beste 40 talde hartzen dute parte, tartean, Perras Salvajes, Cisma, Venganza, Regicidio, Arañazo edo Vaäska bezalako taldeak.

Portada

Bilduma jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Diskoiraa taldearen dokumentala laster kalean

asteartea, 9 apirila, 2013

Diskoiraa taldearen 2011ko Asiar biraren dokumentaltxoa egiten ari gara. Apirila amaierarako bukatua egotea espero dugu. Oraingoz, aurrerapentxo bat jarri dugu sarean. Dokumentala bera, Diskoiraak kaleratu behar duen azken LParekin banatuko da seguruenik.

Diskoiraa Etengabeko Zarata festibalean

osteguna, 4 urria, 2012

Urriaren 6ean, ETENGABEKO ZARATA jaialdiaren beste edizio bat ospatuko da. Aurtengo afitxa, Diskoiraa, Entropiah, Derrota, Besta, sychofagist, Massgrave eta Mob 47 osatzen dute. Ohikoan den bezala, atzerriko taldeek eta bertakoek osatuko dute zarata menua. Diskoiraakoentzat, azken kontzertua izango da.

Menua:
DISKOIRÄÄ “Zarautz HC/Punk. Taldearen azken emanaldia”
ENTROPIAH “Segovia. ThrashCore”
DERROTA “Balentzia. Rockin’ NeoCrust”
BESTA “Portugal. Grinding Crust”
PSYCHOFAGIST “Italia. Free Death Jazz”
MASSGRAVE “Kanada. GrindCrust”
MÖB 47 “Suedia. Crust/Punk. Mitikoak”

Labi eta Xaporraren ongietorri kontzertuko bideoak

ostirala, 11 maiatza, 2012

Apirilaren 27an Labi eta Xaporrari ongietorri kontzertu bat egin genien herriko 13 taldek. Apur bat berandu bada ere hemen dituzue egun horietako irudiak:

MKT

Dirtaa

Hilkar

Napalm Beach

Inor Ez

Erantzun

Humilitate

Diskoiraa

Metralleta

B.A.F.

Ernia

Anestesia

Txixaparrazta

Esker bereziak Bejondeigula Produkxionsi!!!!!

KANDAU FEST-a Putzuzulon

asteartea, 8 maiatza, 2012

Gure lagun bati 4000 euro eta bi urteko kartzela zigorra ezarri nahi diote. Hau dela eta, Zaratazarautz kolektiboak, ostiral honetarako bertarako Elkartasun jaialdia antolatu dugu Putzuzulo Amets Fabrika, Zarauzko Gaztetxean. Helburua gure lagunarentzat dirua ateratzea izango da eta horretarako denon beharra izango dugu egun gutxi hauetan jaialdi honen berri eman eta zabaltzeko. Zuen laguntza beharrezko dugu ostiralean putzuzulon festa egiteko. Lagunekin elkartu eta Nazien inpunitate eta oldarraldia salatzeko. Mesedez, lagundu iezaguzu mezua zabaltzen, eta ostiralean bertan ikusiko garelakoa.

Zarauzko taldeak Lepotik Zintzilik irratsaioan

osteguna, 3 maiatza, 2012

Zintzilik Irratiko Lepotik Zintzilik irratsaioan, Zarauzko taldeen errepasoa egin dute aste honetan. Estigia, Anestesia, Folkcore, Burux Lee, Erantzun, Metralleta, Diskoiraa, Iñor ez, Dirtaa, Humilitate, Zulo edo Thrashgression bezalako taldeen doinuak jarri zituzten atzo asteazkenean.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Eta milesker irratsaioa burutzen duzuenoi!!!!