Archive for the ‘Erantzun’ Category

Pausoz Pauso ekimena izango da larunbat honetan

Ostirala, apirila 23rd, 2010

Euskal preso politikoen alde Anmistiaren Aldeko Mugimenduak antolatzen duen ibilaldia da Pausoz Pauso ekimena. Larunbatean, apirilaren 25ean izango da eta Azkoititik Zarautzerako bidea egingo dute eskualdeko hainbat eragilek. Eta eragile horien artean, ZarataZarautz osatzen dugun lagunak egongo gara.

1272001452929_f

Goizeko 10:00etan abiatuko da martxa Azkoitiko plazatik Azpeitiarantz. Azpeitiatik igaro ostean Zestoarantz joango dira. Zumaiara iristean, 14:30ak aldera, herri bazkaria egingo da eta bazkalostean, arratsaldeko 16:30ak aldera berriz ere martxari ekingo zaio. Getariatik igaro eta Zarautzen amaituko da ibilaldia. Arratsaldeko 19:30ak aldera Musika plazan izando da amanera ekitaldia eta baita indar berritzeko txotxa ere. Gauean kontzertuak egongo dira gaztetxean. “Egurra eta kitto”, “Fridays Crew” eta “Mercenarios” taldeek joko dute.

Honez gain, Arraio irratiak zuzeneko emankizuna egingo du goizeko 10:00etatik aurrera.

Zarauzko taldeen astebukaera honetako kontzertuak

Ostirala, apirila 23rd, 2010

Beste astebukaera mugitu bat dute Zarauzko taldeek oraingoan ere. Ostiralean, Apirilaren 23an, kontzertua izango du MKT taldeak Azkoitiako Matadeixen. Honez gain, Humilitate taldeak ere Balmasedako herriko tabernan joko du Tres41 taldearekin.

Larunbatean berriz, Erantzun taldearen txanda izango da, Bermeoko Nuntxaku zentruan joko dute eta Urbangrind, Titadine eta Mitosia taldeekin.

erantzun

Erantzun “Deustchland Fastcore Attack Tour 2010”

Osteguna, martxoa 25th, 2010

Erantzun taldea bagoaz berriz ere biran. Datorren astean furgoneta martxan jarri eta bideari ekingo diogu beste behin ere. Europan barrena egingo dugun 4 bira izango da eta Alemanian zentratuko da biraren zatirik handiena. 1998an martxan jarritako taldea gara eta errepidea izan da gure habitata. Duela bi hilabete kaleratu berri da 2008 urtean burututako “Hegoamerika bustour” biraren ostean bertako zigilu ezberdinekin elkarlanean hasitako proiektua eta horrela esku artean dugu “Hazia ernaltzen duen tanta” LP-aren CD edizioa. Hegoamerikan irten den edizioa den arren Erantzundarrok parte hartu dugu edizioan eta kopia batzuk ditugu eskuragarri. Contraorden discos, Sin fronteras discos, Tercer mundo records eta distro makataka izan dira Cd honen erantzule.

Alemania, Suiza eta Frantzian zehar aurkeztuko ditugu diska honetako eta besteetako abestirik bortitzenak. Geriatric unit (ex-heresy), La casa fantom, Lust for life, Diskoiraä, Malatesta eta antzerako taldeekin jotzeko parada izango dugu Martxoaren 31etik Apirilaren 11era luzatuko den biran.

erantzun

Erantzunek Bilbon joko du ostiral honetan

Asteazkena, martxoa 24th, 2010

Erantzun taldeak Bilboko 7 Katu Gaztetxean joko du ostiral honetan. Arratsaldeko 20:30eatatik aurrera, Erantzun, Inshomnio, Spandau Bullet eta Voa Morte taldeak ikusteko aukera egongo da.

erantzun_bilbo

Ikusgai daude ZarataZarautz Festeko bideoak

Astelehena, martxoa 1st, 2010

Otsailaren 19an ospatu zen ZarataZarautz Festeko bideoak sarean daude iada. Bideoetan ez dira talde guztiak ateratzen baina guapoenak behintzat agertzen direla esan dezakegu jajaja. Gozatu ezazue!!!

dirto

INOR EZ vs MKT
DISKOIRAA vs ERANTZUN
DIRTAA vs METRALLETA

ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu ZarataZarautz irratsaioan

Astelehena, otsaila 15th, 2010

Otsailaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den II. ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu. Ez dakizuenentzat, esan lehen bataila Lobato Etxean burutu zela. Bertan, bi eszenatokitan banatuta, Zarauzko 10 taldek joko dute, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat. Horrela, talde bakoitzak 8 abesti joko ditu.

zaratazarautzfest_ii_10-02-19_web

II. gerra honetan parte hartuko duten taldeak Metralleta, Diskoiraa, Ulu, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Burux Lee, MKT, Dirtaa eta Ezereza izango dira.

Astearte honetan, talde hauetako partaide batzuk izango ditugu gonbidatu gisa, B Jauna eta Lagun Izoztuarekin batera. Beraz ez ahaztu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3a sintonizatzea edo internet bidez entzutea.

Erantzun eta Burux Lee taldeek kontzertuak dituzte astebukaera honetan

Asteazkena, urtarrila 13th, 2010

Erantzun eta Burux Leeko lagunek kontzertuak izango dituzte datorren astebukaera honetan.

Erantzundarrak, Asturias aldera joango dira , bi egunetan zehar burutuko den Villacore 2010 jaialdian joko dute. Ostiralean joko dute Erantzundarrek Trustnothing, A.D., Inside me, Brutus eta Brigada taldeekin.

villacore2010

Burux Leek berriz, Ttan Ttakun irratiaren urteroko festan joko du. Festa hau larunbatean izango da, Urtarrilaren 16an Gasteszena aretoan, Egian. Kontzertuak eta DJak bi aretotan izango dira eta Burux Leekoek areto txikian joko dute, Rockeremuan. On Benito, Loan, Master & Servant eta DJ Naturistarekin batera ariko dira.

festa2010-kartela

Erantzunek Beasaingo Gaztetxean joko du

Larunbata, abendua 26th, 2009

Erantzun taldeak, Beasaingo Melmak Gaztetxean joko du Abenduaren 27an, igandean. Mantala No!-ren disko aurkezpenean arituko dira Zarauztarrak, Nerviosah, Mantala No! bera eta Arale taldeekin.

Hala ere, kontzertua baino lehen bi hitzaldi ikusteko eta entzuteko aukera izango duzue. Lehena, Alemaniako erresistentzai anti-nuklearrari buruzkoa izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bigarrena berriz, Goierriko AHT-aren aurkako borrokaren egoeraren inguruan izango da.

erantzunkartelie

Astebukaera honetako kontzertu sorta

Osteguna, abendua 10th, 2009

Astebukaera hau ere kontzertuz beterik dator. Hasteko, Abenduaren 11ean, Zarauzko Arrano tabernan, MKT Zarauztarrak eta Orioko Uteh taldeek joko dute. Gaueko 23:00etatik aurrera, bi talde hauen doinuez gozatzeko aukera izango duzue.

Honez gain, larunbatean, Abenduaren 12an eta Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Terror Harris, Miranda de Ebroko talde berria izango dugu hardcore punk azkarra eginez. Bigarren taldea berriz, Punk rock melodiak ekarriko dizkigute eta Donostiarrak dira, beraien izena, The Dispositive. Kontzertua 22:30tan hasiko da.

abenduak-12

Eta amaitzeko, Zallan ere Zarauztar talde batek joko du, Erantzunek hain zuzen ere. Bertan, Fly shit taldearekin joko du.

Erantzun taldeak Amurrion joko du

Asteazkena, azaroa 25th, 2009

Erantzun taldeak, Amurrioko La Kuadra etxean joko du larunbat honetan, Azaroaren 28an. Beraiekin batera, Bartzelonako Horror eta Atentadok joko dute. Honez gain, Bizkaitarrak diren Annunaki Revenge taldea ere oholtza gainera itzuliko da bere crust doinuak astintzeko.

concer

Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da.