Archive for 2011

Entzun atzoko ZarataZarautz irratsaioa

asteazkena, 15 ekaina, 2011

Atzokoan ere, estilo ezberdinetako musika taldeen soinuak entzuteko parada izan zenuten. Achtungen maketa, Represion, Metralleta… Eta astebukaera honetan Getarian, Idiazabalen eta Zarautzen egongo diren kontzertuen berri ere izan zenuten.

Irratsaioa entzun nahi baduzue HEMEN duzue, Playlista berriz HEMEN.

Nobedade berriak ZarataZarautzen

asteartea, 14 ekaina, 2011

Ekainaren 14ko ZarataZarautz irratsaioan, aspalditik gordeak ditugun nobedade batzuk entzun ahalko dira. Azken asteetan gonbidatu dexente eduki ondoren, ZarataZarauzko hirukotea edukiko dugu binilo berri batzuk jartzen. Gogoratu 21:30etan hasiko dela irratsaioa, Hala Bedi irratiko A Desalambrar irratsaioaren ondoren.

repre

Aguirre eta Black Luck on Wheels taldeen kontzertua Putzuzulon

igandea, 12 ekaina, 2011

Ekainak 14 Asteartea – 21:00tan
Putzuzulo gaztetxea, Zarautz

Bad Luck Rides On Wheels

(SludgeDoom Rostock, peña de Wojczech, Who’s my saviour, Entrails Massacre, Olho seco…)
www.myspace.com/badluckrideonwheels

Aguirre

(SludgeDoom Bordeaux)
www.myspace.com/aguirrederzorngottes


Diskoiraa eta Anarcolepsia taldeen elkarbanatua kalean da

asteazkena, 8 ekaina, 2011

Diskoiraa Zarauztarren eta Anarcolepsia Venezolarren elkarbanaturiko kasetea kalean da. Bertan, bi taldeen diskografia guztia azaltzen da. Diskoiraakoen partetik, beraien lehen 7 hatzbetekoa eta Metralleta taldearekin batera kaleraturiko 7 hatzbetekoaz gain, oraindik argitaratu gabeko abestiak ere aurkitzen dira.  Informazio gehiago nahi baduzue, Anarko Punk Noticias blogean aurki dezakezue.

portada1

ZarataZarautz irratsaiorik gabe geratuko zarete gaurkoan

asteartea, 7 ekaina, 2011

Aste honetan ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo Putzuzulon edukiko dugun kontzertu baten ondorioz.

Astearte honetan, ekainaren 7an, hardcore kontzertu itzela edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan bi talde ikusteko aukera izango duzue:
REFLECTIONS OF INTERNAL RAIN

Serbiako talde ikaragarri onekin emango diogu haisera udararai zarauzko ametsen fabrikan. Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da seguruenik eta galdu ezinekoa da eskaintzen duten zuzeneko azkar eta indartsua. Emo crust dotorea jorratzen dute eta izugarrizko maila lortu dute.

eta beraienkin batera, REPRESION, bilbotik zuzenean Altos Hornos eko amorru guztia ateratzeko prest, talde ugaritan ibilitako jendeak osatutako talde bikaina.

Kontzertuak 23:00tarako bukatu behar dute.

ekainak-7

Disko gomendioa: Net Weight – El ojo y lo que no es el ojo

igandea, 5 ekaina, 2011

Hemen duzue Net Weight taldearen azken LPa. Urte dexente isilik egon ostean 12 hatzbeteko hau atera dute aurten bertan. ZarataZarauzko jendearen talde kuttunetako bat eta bereziki I Jaunarena.

portada

Abestiak

01 Boca Chancla

02 Que bonito

03 Teoria del descalabro

04 La gran mentira

05 La revolucion gafapasta

06 Nacer aqui, morir alli

07 Pitbull

08 Infinito

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Citizen Patrol eta Dictadura taldeen kontzertua Putzuzulon

asteazkena, 1 ekaina, 2011

Ostegun honetan, Ekainaren 3an, bi talderen kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Holandatik biran datozen Citizen Patrol eta Zarauztarrak diren Dictadura taldeek joko dute. Gogoratu kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon behar duela, beraz, puntual etortzea asko eskertuko dugu.

cartel_citizenspatrol_baja

Entzun atzo eginiko ZarataZarautz irratsaioa

asteazkena, 1 ekaina, 2011

Atzo ere beste ZarataZarautz irratsaio bat eduki genuen. Oraingoan Lagun Izoztuaren baja izan genuen eta hau agerian geratu zen beste bikoteak ordenagailuarekin izan zuten arazoa ikusita. Hala ere, Arraio Irratian dauden binilo zar batzuek hautsa kendu eta hau jartzea lortu zuten. Iban Landaz ere ez ziren ahaztu une gogor hauetan (Eutxourrei!!!).

20110529168

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Irratsaio honen playlista ere HEMEN duzue.

Entzun atzo Juanmarekin eginiko irratsaio bikaina

asteazkena, 25 maiatza, 2011

Atzo Japoniako Punk talde askori egin genion errepasoa Juanmarekin batera. Ia bi orduz egon ginen Metal Skull, Inzest edo Bastard bezalako taldeak entzuten.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Playlista berriz HEMEN duzue.

Japoniako Hardcore mugimendua ZarataZarautzen

asteartea, 24 maiatza, 2011

Maiatzaren 24ko ZarataZarautz irratsaioan Juanmaren bisita edukiko dugu berriz ere. Oraingo honetan, Japoniar herrialdeko Hardcore mugimenduaz mintzatuko gara ordu eta erdi luzez. Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela gaueko 21:30etatik aurrera Zarauzko Arraio irratian.

2865404464_62007cf09c