Archive for 2011

Bad Religionen inguruko irratsaio berezia

astelehena, 14 martxoa, 2011

Martxoaren 15eko ZarataZarautz irratsaiorako, gonbidatu berezi bat izango dugu. Bertan, Igor Lee edukiko dugu Bad Religion talde estatubatuarraren inguruan solasean.

badreligion

Ordu eta erdiz, talde beterano honen diskografia errepasatuko dugu gure lagunarekin, gaueko 21:30etatik aurrera. Eta beti bezala, gogoratu Zarautzen ez bazaudete internet bidez entzuteko aukera edukiko duzuela HEMEN.

Entzun azken ZarataZarautz irratsaioa

asteazkena, 9 martxoa, 2011

Martxoaren 8ko ZarataZarautz irratsaioan Juanma izan genuen gonbidatu bezala. Bertan, emakume ahotsak izan ziren protagonistak ordu eta erdiko irratsaioan. Atzoko saioan, Life… but how to live it?, Melt Banana, Romantic Gorilla edo Holy Moses bezalako taldeak entzuteko aukera izan genuen.

romantic-gorilla-front

Irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Emakumeak eta Hardcorea saio berean

astelehena, 7 martxoa, 2011

Martxoaren 8ko ZarataZarautz irratsaioan Juanma edukiko dugu berriz ere musika jartzen. Oraingoan gainera, emakumeak protagonista diren beste saio bat ekarriko digu. Aurrekoan Punk musika taldeak eta emakume ahotsak uztartu bazituen, oraingoan Hardcore taldeen txanda izango da. Life… but how to live it? bezelako taldeak entzuteko parada izango duzue bertan.

l

Gogoratu galdu ezinezko zita duzuela asteartean gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an. Eta Zarautzen ez bazaudete internet bidez ere entzun dezakezuela HEMEN klik eginaz.

Yakuzi eta Bloodseekersen kontzertua Putzuzulon

asteazkena, 2 martxoa, 2011

Bi talde interesgarri ikusteko aukera egongo da Putzuzuloko oholtzan. Martxoaren 4ean, ostiralean, Elorrixoko Yakuzi eta Hondarribiko Bloodseekers Punk Rockeroak izango ditugu gaueko 22:00etatik aurrera.

yakuzi_koloretan_web

Entzun Phil Vaneren inguruan eginiko irratsaioa

asteazkena, 2 martxoa, 2011

Atzoko ZarataZarautz irratsaioan, Phil Vaneren inguruan jardun ginen. Bertan, Extreme Noise Terrorren diskografiari errepaso txiki bat eman genion. Saioaren bukaeran berriz, azken nobedade batzuk entzuteko aukera ere izan genuen.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz HEMEN.

Phil Vane ekarriko dugu gogora ZarataZarautz irratsaioan

astelehena, 28 otsaila, 2011

Aste honetako astearte zaratatsuan, Extreme Noise Terror taldeko Phil Vane ekarriko dugu gogora. Bidean gelditu zaigun kantariaren ibilbideari errepasoa egingo diogu. Honez gain, azken aldian lortu ditugun nobedadeak ere entzungai izango dituzue, Gobierno Militar, Ruleta Rusa edota Belgrado bezala taldeak entzun ahalko dira.

phil-vane-rip

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela astearte honetan 21:30etatik aurrera. Eta Zarautzen ez bazaudete internet bidez ere entzun dezakezuela HEMEN klik eginaz.

Astebukaerako Zarauzko taldeen kontzertu sorta

ostirala, 25 otsaila, 2011

Beste astebukaera luze bat dator Zarauzko zarata talde askorentzat. Esate baterako, Amurrioko La Kuadra etxean ospatuko den DefenestreFest jaialdian, Metralleta, Diskoiraa eta Humilitate taldeak joko dute. Metralletako lagunak, ostiralean (alegia gaur) jardungo dira eta Diskoiraa eta Humititatekoak berriz larunbatean. Bertan, penintsulako beste 20 bat taldek ere joko dute.

defenestr

Igandean berriz, Moganbo aretora joateko txanda izango da. Bertan, Dictadura taldeak joko du eta State Poison Frantziarrekin eta Ali Agca, Bartzelonan finkaturik dauden Poloniarrekin.

kartela-27-mogambo

Entzun Felixekin egin genuen saioa

asteazkena, 23 otsaila, 2011

Atzo Felix lagunarekin Puerto Ricoko hardcore Punk mugimenduaz egin genuen irratsaioa sarean dago iada.

cojo

Saioa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Puerto Ricoko musika mugimendua ZarataZarautzen

astelehena, 21 otsaila, 2011

Beste astearte zaratatsu bikain bat dugu prestatua aste honetarako ere. Otsailaren 22ko irratsaioan, Puerto Ricoko hardcore mugimenduaz mintzatuko gara gonbidatu berezi batekin, Felixekin alegia. Ordu eta erdi luzez, bertako talde mitikoez eta azken nobedadeez hitzegingo dugu.

felix

Gogoratu, zita zaratatsu bat duzuela, astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera, Putzuzulo Gaztetxean antolatu diren Memoria Historikoaren inguruko hitzaldiaren ondoren. Eta gogoratu, Zarautzen ez bazaudete internet bidez entzun dezakezuela HEMEN klik eginaz.

Burux Lee taldearen azken kontzertua Putzuzulon

asteazkena, 16 otsaila, 2011

Zarauzko BURUX LEEtarren azken kontzertua izango dugu larunbat honetan putzuzulon.
merezi duten festa eskaini nahi diegu beraien agurrean beraz, ahalik eta jende gehien elkartzea gustatuko litzaiguke larunbatean izango dugun festan.

22:00etan , PUTZUZULO AMETS FABRIKAN, kontzertu ostean amaierarik gabeko festa!!

burux_lee_despedida_web