Oztopoak oztopo ZarataZarautz irratsaioa egongo da gaur
asteartea, 19 urria, 2010Tragedyren kontzertuaren ostean eta Arraio Irratian ditugun arazo teknikoak gaindituz, irratsaio zaratatsu berri bat prestatua dugu astearte honetarako. Gaurkoan, Putzuzulo Gaztetxearen urteurrenean burutuko den Zaratafest kontzertua izango dugu hizpide.
Honez gain nobedade berriak ere entzun ahalko ditugu gurean, beti bezala, gaueko 21:30etan.











