Archive for the ‘Kontzertuak’ Category

Kontzertu gehiago ditugu astebukaera honetarako

osteguna, 25 otsaila, 2010

Kontzertu askotxo izango dituzte astebukaera honetan Zarauzko talde batzuek, bai hemen inguruan eta baita Espainiar Estatuan ere. Kanpora aterako direnak, Humilitate eta Burux Lee taldeak izango dira. Lehenak, Burgosen ariko dira ostiral honetan, Otsailaren 26an eta Otsailaren 27an, larunbatean, Madrilen joko dute Gizmo Kaka Festean. Hemen, Burux Lee taldearekin elkartuko dira eta Wild Dogs eta Codia taldeekin joko dute.

gizmo_kaka

Kontzerturen bat duen beste Zarauztar taldea, Diskoiraa da. Europar bira egin baino lehen kontzerturen bat emango dute hemen inguruan. Kasu honetan, Amurrioko La Cuadra etxean izango dira Saloon Party jaialdian, larunbatean hau ere. Bertan, Raiser, Ataud eta Ametsgaizto taldeekin joko dute.

l_0543c6294cfb4060a567edec6b1d1e95

Save The Van Festa Putzuzulon

asteazkena, 17 otsaila, 2010

Otsailaren 20an, Larunbatean, Save The Van festa edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Zarauzko musika talde batzuek kontzertuetarako erabiltzen duten furgonetaren gastuak ordaintzeko antolaturiko kontzertua da honakoa eta 6 taldek jardungo dute.

save_the_van

Erdi Zarauztarrak diren Dictadura, Bermeoko Los Brebes, Bergarako Fly Shit, Ñoñostiako Adrenalized eta Los Santos eta Alemaniarrez eta Bilbotarrez osaturiko Trlc3 taldea ariko dira gaueko 21:30etatik aurrera.

ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu ZarataZarautz irratsaioan

astelehena, 15 otsaila, 2010

Otsailaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den II. ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu. Ez dakizuenentzat, esan lehen bataila Lobato Etxean burutu zela. Bertan, bi eszenatokitan banatuta, Zarauzko 10 taldek joko dute, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat. Horrela, talde bakoitzak 8 abesti joko ditu.

zaratazarautzfest_ii_10-02-19_web

II. gerra honetan parte hartuko duten taldeak Metralleta, Diskoiraa, Ulu, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Burux Lee, MKT, Dirtaa eta Ezereza izango dira.

Astearte honetan, talde hauetako partaide batzuk izango ditugu gonbidatu gisa, B Jauna eta Lagun Izoztuarekin batera. Beraz ez ahaztu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3a sintonizatzea edo internet bidez entzutea.

Kontzertu ugari ditugu astebukaera honetan

asteazkena, 3 otsaila, 2010

Beste astebukaera potente bat datorkigu beste behin ere. Egun berean, Otsailaren 6an, zer ikusi eta entzun izango dugu Euskal Herriko txoko ezberdin askotan eta Zarauzko talde batzuk bertan egongo dira.

Hasteko, Beasainen hasiko gara. Bertako Gaztetxean kontzertu itzel bat antolatu dute Zarauzko bi talderekin. Diskoiraa eta Ulu taldeez gozatzeaz gain, Hil baino lehen eta Zaborra taldeak ere arituko dira Melmak Gaztetxean. Kontzertuaren ostean, binilo jartzaileak ere izango ditugu. Gainera, Uluren lehen kontzertua izango da hirukote bezala.

untitled

Egun berean, beste kontzertu itzel bat egongo da Mogambo Aretoan. Bertan, Kampsan (Pasai Antxo) egin nahi duten Skateparkerako dirua ateratzeko kontzertu bat antolatu dute. Lobo Electrico Tolosarrak, Dictadura erdi Zarauztarrak eta Keep Digging taldeak egongo dira beraien doinuak astintzen. Kontzertuaren ostean ere, Nokono DJa egongo da musika jartzen.

mobamgo

Amaitzeko, Bilbon ere zita Zaratatsu bat izango duzue Zarauztar talde batekin. IzarBeltz ateneoan eta arratsaldeko 20:30etatik aurrera Humilitate, Kaosarenerasoak eta Annunaki Revenge taldeak ikusteko aukera egongo da.

kontzertua

Humilitate taldeak Zallako Gaztetxean joko du

astelehena, 25 urtarrila, 2010

Humilitate talde Zarauztarrak Zallako Gaztetxean joko du Urtarrilaren 30ean, larunbatean. Bertan, El Corazon del Sapo eta Kloakaoko jendez osaturik dagoen Estricalla taldearekin joko du. Kontzertua gaueko 21:00etan hasiko da.

humilitate_zalla_10-01-30

4 talderen kontzertua Putzuzulon

asteazkena, 20 urtarrila, 2010

Hemen jarraitzen dugu Putzuzuloko ekintzekin. Oraingoan, eta beste behin ere, ZarataZarauzko lagunek sekulako kontzertua antolatu digute larunbaterako, Urtarrilaren 23rako. Bertan lau talde ikusteko aukera egongo da.

Lehenak jotzen, Oriokoak diren Arrautz Ustelak taldea izango da. Ez da lehen aldia Putzuzulon jotzen dutena, beraz, lehenago egon zaretenak badakizue zer egiten duten Oriotar hauek.

Ondoren, Bilboaldetik datozen bi talde jardungo dira. Lehenak, Crickbatekoak izango dira. Hauek ere aurre ibili dira Putzuzuloko kontzertu gelan. Hardcore azkarra burutzen dute, melodiaz eta dantzaz beterik. Hauen ostean, Represionen txanda izango da. Talde berria dugu honakoa, beraz ea ze doinurekin datozen.

Gaueko azken taldea, Primates Bartzelonarra izango da. Aurreko Patxaran Festean jotakoak dira Katalanak. Hauek ere hardcore azkarra egiten dute, emakume ahotsez osatua.

Gogoratu, astebukaerako kontzertuak, 01:00etan amaiturik egon behar dutela. Ondorioz, kontzertua goizo xamar hasi behar du. Azaltzeko interesa baduzue beraz, puntual xamar azaldu zaitezte, 21:00rak aldera alegia.

primatex

Erantzun eta Burux Lee taldeek kontzertuak dituzte astebukaera honetan

asteazkena, 13 urtarrila, 2010

Erantzun eta Burux Leeko lagunek kontzertuak izango dituzte datorren astebukaera honetan.

Erantzundarrak, Asturias aldera joango dira , bi egunetan zehar burutuko den Villacore 2010 jaialdian joko dute. Ostiralean joko dute Erantzundarrek Trustnothing, A.D., Inside me, Brutus eta Brigada taldeekin.

villacore2010

Burux Leek berriz, Ttan Ttakun irratiaren urteroko festan joko du. Festa hau larunbatean izango da, Urtarrilaren 16an Gasteszena aretoan, Egian. Kontzertuak eta DJak bi aretotan izango dira eta Burux Leekoek areto txikian joko dute, Rockeremuan. On Benito, Loan, Master & Servant eta DJ Naturistarekin batera ariko dira.

festa2010-kartela

Burux Leek Txarraskacore 2.0 jaialdian joko du

ostirala, 8 urtarrila, 2010

Burux Leeko lagunek, Basauriko Txarraska Gaztetxeko Txarraskacore 2.0 jaialdian joko dute larunbat honetan, Urtarrilaren 9an.

burux

Arratsaldeko 20:30etan hasiko den kontzertuan, Zarauztarrez gain beste lau taldek joko dute. Tartean, Spandau Bullet Bilbotarrak, disko berria besazpian dutela ariko dira Basaurin. Beraiekin batera, hirikideak diren Critikers eta Kräter taldeek ere joko dute. Bertan joko duen azken taldea, Meido izango da, hauek ere Bilbotarrak.

Dictadura taldeak The Libyans taldearekin joko du

astelehena, 4 urtarrila, 2010

Urtarrilaren 7an galdu ezinezko kontzertua izango duzue Putzuzulo Gaztetxean. ZarataZarauzko betikoen eskutik, hardcore punk doinuak izango dituzue entzungai. Oholtza gainera igotzen lehenak izango direnak, etxekoak diren Dictadura taldea izango da.

lybians-cartel

Hauen ostean, Europar biran dabiltzan The Libyans taldea izango dugu. Bostongo taldeak, Emakume ahotsez bustiriko punk doinuak lantzen ditu. Urtarrila guztian zehar Europan barna ibiliko dira kontzertuak eskaintzen eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra Zarauzkoa izango da.

Urtea ongi hasteko kontzertua Putzuzulon!

asteazkena, 30 abendua, 2009

Urtea behar den bezala hasteko kontzertua antolatu dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Urtarrilaren 3an eta gaueko 21:30etatik aurrera, bi talde interesgarri ikusteko aukera izango dugu Zarautzen.

jan_defona

Lehenak oholtzara igotzen, Bilbotarrak diren Jodida Actitud Normalizango dira. Talde benetan mitikoa da J.A.N. 1994tik Hardcore Punkari ematen dabiltza Euskal Herriko txoko ilunenetan.

Hauen ostean, ONU baino herri gehiagotako jendez osaturiko Cop De Fona taldeak joko du. Espainiar Estatuan bira txiki bat burutzen dabiltza gabonetan eta Putzuzulon bigarren aldiz izango ditugu jotzen.