Archive for the ‘Humilitate’ Category

Transicion taldeak Putzuzulo Gaztetxean joko du

asteazkena, 3 ekaina, 2009

Bartzelonako Transicion taldeak Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean joko du Ekainaren 3an, asteazkenean. Ekkaia, Leadershit edota Disface bezelako taldeetan ibilitako jendeaz osaturik dago Rock Psikodelikoa egiten duen talde hau. Putzuzuloko kontzertua, 21:00tan hasiko da.

transicion

Honez gain, ostegunean, Ekainaren 4an, Amurrioko La Cuadra etxe okupatuan ere joko dute, kasu honetan Zarauzkoak diren Humilitate eta The Black Gramola Conspiracy taldearekin.

05amurrio

Humilitate eta Ezereza taldeek Zarauzko Arrano tabernan joko dute.

osteguna, 28 maiatza, 2009

Badira hilabete batzuk, Zarauzko Arrano taberna berpizten hasi direla ekintza ezberdinekin. Arranopola Kultur Ekimenaren bitartez, kontzertu, hitzaldi, diaporama eta beste hainbat gauza burutzen ari dira urtarriletik.

arrankartel

Ekintza hauekin jarraituz, Maiatzaren 29an, ostiralean eta gaueko 23:00etatik aurrera, zarata kontzertu itzel bat izango dugu. Bertan, Zarauzkoak diren Ezereza eta Humilitate taldeak ikusteko aukera izango dugu.

Ezerezakoek, Apirilean eman zuten lehen kontzertua putzuzulon eta orain bigarren kontzertuarekin datoz. Hardcore eta punk doinu biziak nahasten dituzte ahotsari melodia ikutuak emanez, musika freskoa eta amorruz betea.

Humilitateko HEAVYek berriz, Hc-thrash doinuak jorratzen dituzte. Hauek ere apirilean egin zuten estreinua eta kontzertuetan buru belarri sartuta dabiltza. Udan europan zehar bira egitekoak dira eta grabatu berri dituzten 6 kantu ere laixter kalean izango direlakoan lanean dabiltza.

Humilitate taldeak Getariako Gaztetxean joko du

asteazkena, 20 maiatza, 2009

Lehenik eta behin, gogoratu nahi dizuegu Maiatzaren 23an galdu ezinezko kontzertu bat duzuela Putzuzulo Gaztetxean SURRENDER, SEMEN eta HYYOKAYS taldeekin.

humilitate1

Honez gain, Maiatzaren 25ean, astelehenean, zita Zaratatsu bat izango duzue Getariako Gaztetxean. Bertan, Europar biran dabilen IMPERIAL LEATHER talde Suediarra eta HUMILITATE Zarauztarrak ikusteko aukera paregabea izango duzue. Kontzertua, gaueko 21:30etan hasiko da.

Hainbat musika taldek atxikimendua eman diote Gurekin Jairi

astelehena, 18 maiatza, 2009

Zarauzko Hainbat musika taldek bere atxikimendua eman diote Gurekin Jai batzordeari. Zarauzko udaletxeak azken aldian ezartzen ari zaizkien neurri eta debeku ezberdinak ikusita, Zarauzko Gurekin Jai Batzordeak atxikimendu kanpaina bat ekin zuten Udalaren jarrera salatzeko.

logo-ona1

Atxikimendu hauen baitna, Zarauzko hainbat musika taldek beraien babesa eman diote Gurekin Jairi. Orain arte honako hauek dira taldeak:

METRALLETA
ERANTZUN
CULANDRA
HUMILITATE
STOCKHOLM SS
DISKOIRAA
EZEREZA
DIRTAA
MKT
BURUX LEE
INOR EZ
HARLORE
MANTISA
TXIXAPARRAZTA
ANESTESIA

Beste talderen batek bere babesa eman nahi badu, zaratazarautz@arraio.net helbidera idatzi ezazue mesedez.

Honez gain, gogoratu Maiatzaren 29an eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Asanblada irekia egingo da Munoan bertan.

Ekainaren 5ean berriz, prentsaurrekoa burutuko da Munoan ere, arratsaldeko 19:00tan.

Humilitate taldeak Beasango Gaztetxean joko du

osteguna, 14 maiatza, 2009

Humilitate taldeak, Beasango Gaztetxean joko du Maiatzaren 16an. Bertan, AHT-aren aurkako jardunaldi batzuk burutuko dira eta gauean izango den kontzertuan izango dira Zarauztarrak.

humilitate

ZarataZarautz webgunearen aurkezpen kontzertua Putzuzulon

astelehena, 30 martxoa, 2009

Ostiral honetan, Apirilaren 3an, ZarataZarautz webgunearen aurkezpen kontzertua burutuko da Putzuzulo Amets fabrikan. Bertan, Zarauzko lau taldek hartuko dute parte.

zaratazarautz_fest_2009

Oholtza gainera igotzen lehenak izango direnak, EZEREZA taldea izango dugu. Zülo, Erantzun edota Metralleta bezalako taldeetan ibilitako jendeak, doinu melodikoak astinduko ditu kontzertu honetan. Hauekin batera, HUMILITATE, momentuko sentsazio Heavyenaren estreinua izango da. Folkcore, Erantzun eta Ira et Decessus bezalako taldeetan jotako edota jotzen duten partaideez osaturiko taldea dugu honakoa.

Egun berean joko duen beste talde bat MKT izango dugu. Zarauztar gazte hauek, beraien lehen lana aurkeztuko dute Gaztetxean. Egun asko daramatzate Putzuzuloko gela ezkutuenean maketa hau prestatzen eta ostiral honetan edukiko dituzte salgai. Amaitzeko, DISKOIRAA taldeak joko du. Distalegreko taldeak, bi asteko EEEUUropar bira bati ekingo dio ostiral honetan.

Beraz badakizue, ostiral honetan Zarauzko 4 talde interesgarri ikusteko aukera izango dugu gure herriko Gaztetxean, espero dugu bertan ikusiko garela. Hala ere, norbaitek azaldu ezin badu, Arraio irratitik zuzenean emititzen saiatuko gara.

Talde berria dugu Webgunean

osteguna, 26 martxoa, 2009

humilitate_bioAupa lagunak:

Apurka apurka hari gara webgune honi forma ematen. Oraingo honetan talde berri baten aurkezpenarekin gatoz, Humilitate taldearen aurkezpenaz hain zuzen ere. Heavy hauek beraien aurkezpen kontzertua laister egingo dute baina bitartean goza ezazue webguneataz.