Archive for the ‘Humilitate’ Category

Kontzertu gehiago ditugu astebukaera honetarako

osteguna, 25 otsaila, 2010

Kontzertu askotxo izango dituzte astebukaera honetan Zarauzko talde batzuek, bai hemen inguruan eta baita Espainiar Estatuan ere. Kanpora aterako direnak, Humilitate eta Burux Lee taldeak izango dira. Lehenak, Burgosen ariko dira ostiral honetan, Otsailaren 26an eta Otsailaren 27an, larunbatean, Madrilen joko dute Gizmo Kaka Festean. Hemen, Burux Lee taldearekin elkartuko dira eta Wild Dogs eta Codia taldeekin joko dute.

gizmo_kaka

Kontzerturen bat duen beste Zarauztar taldea, Diskoiraa da. Europar bira egin baino lehen kontzerturen bat emango dute hemen inguruan. Kasu honetan, Amurrioko La Cuadra etxean izango dira Saloon Party jaialdian, larunbatean hau ere. Bertan, Raiser, Ataud eta Ametsgaizto taldeekin joko dute.

l_0543c6294cfb4060a567edec6b1d1e95

ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu ZarataZarautz irratsaioan

astelehena, 15 otsaila, 2010

Otsailaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den II. ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu. Ez dakizuenentzat, esan lehen bataila Lobato Etxean burutu zela. Bertan, bi eszenatokitan banatuta, Zarauzko 10 taldek joko dute, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat. Horrela, talde bakoitzak 8 abesti joko ditu.

zaratazarautzfest_ii_10-02-19_web

II. gerra honetan parte hartuko duten taldeak Metralleta, Diskoiraa, Ulu, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Burux Lee, MKT, Dirtaa eta Ezereza izango dira.

Astearte honetan, talde hauetako partaide batzuk izango ditugu gonbidatu gisa, B Jauna eta Lagun Izoztuarekin batera. Beraz ez ahaztu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3a sintonizatzea edo internet bidez entzutea.

Kontzertu ugari ditugu astebukaera honetan

asteazkena, 3 otsaila, 2010

Beste astebukaera potente bat datorkigu beste behin ere. Egun berean, Otsailaren 6an, zer ikusi eta entzun izango dugu Euskal Herriko txoko ezberdin askotan eta Zarauzko talde batzuk bertan egongo dira.

Hasteko, Beasainen hasiko gara. Bertako Gaztetxean kontzertu itzel bat antolatu dute Zarauzko bi talderekin. Diskoiraa eta Ulu taldeez gozatzeaz gain, Hil baino lehen eta Zaborra taldeak ere arituko dira Melmak Gaztetxean. Kontzertuaren ostean, binilo jartzaileak ere izango ditugu. Gainera, Uluren lehen kontzertua izango da hirukote bezala.

untitled

Egun berean, beste kontzertu itzel bat egongo da Mogambo Aretoan. Bertan, Kampsan (Pasai Antxo) egin nahi duten Skateparkerako dirua ateratzeko kontzertu bat antolatu dute. Lobo Electrico Tolosarrak, Dictadura erdi Zarauztarrak eta Keep Digging taldeak egongo dira beraien doinuak astintzen. Kontzertuaren ostean ere, Nokono DJa egongo da musika jartzen.

mobamgo

Amaitzeko, Bilbon ere zita Zaratatsu bat izango duzue Zarauztar talde batekin. IzarBeltz ateneoan eta arratsaldeko 20:30etatik aurrera Humilitate, Kaosarenerasoak eta Annunaki Revenge taldeak ikusteko aukera egongo da.

kontzertua

Humilitate taldeak Zallako Gaztetxean joko du

astelehena, 25 urtarrila, 2010

Humilitate talde Zarauztarrak Zallako Gaztetxean joko du Urtarrilaren 30ean, larunbatean. Bertan, El Corazon del Sapo eta Kloakaoko jendez osaturik dagoen Estricalla taldearekin joko du. Kontzertua gaueko 21:00etan hasiko da.

humilitate_zalla_10-01-30

Humilitate eta MKT-k Orioko festetan joko dute

asteartea, 1 abendua, 2009

MKT eta Humilitate taldeek Orioko festetan joko dute Abenduaren 4an. Beraiekin batera, Oriokoak diren Uteh taldeak ere joko du. Kontzertua gaueko 22:30etan hasiko da, txosnetan.

humilitate_orio_web

Humilitatek Alonsotegiko Gaztetxean joko du

osteguna, 19 azaroa, 2009

Humilitate taldeak, Alonsotegiko Lokomotorra Gaztetxean joko du Krimen y Kastigo taldearekin. Bertan, Zallako gazte batzuen aldeko jardunaldi batzuk burutuko dira ostiralean, Azaroaren 20an.

humili

Etengabeko Zarata jaialdia ospatuko da astebukaera honetan

osteguna, 22 urria, 2009

Aurten ere, 7. Etengabeko Zarata ospatuko da astebukaera honetan. Aurten gainera formatua aldatuko du.

cartel

Aurreko urteetan ostiral eta larunbateko kontzertuak Altzako Kultur Etxean burutzen ziren. Aurten ordea, ostiraleko saioak, Trintxerpeko Mogambo Aretoan burutuko dira eta larunbatekoak berriz Altzan bertan.

Eta urtero bezala, Zarauztar talde batzuk egongo dira bertan. Ostiralean, Inor Ez eta Burux Lee taldeek joko dute eta Larunbatean berriz, Humilitateko kideak izango dira.

Astebukaerako kontzertu sorta

osteguna, 15 urria, 2009

Astebukaera honetan ere Zarauzko hainbat talderen kontzertuez gozatzeko aukera izango duzue. Urriaren 16an, ostiralean eta Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Humilitate eta Berri Txarraken kontzertua izango da. Kontzertu honetako sarrerak agortuak daude gainera.

berritxarrak_humilitate

Honez gain, Bergarako Gaztetxean, Erantzun eta Inoren Ero Ni ikusteko aukera ere izango duzue. Txapa Irratiaren 25. urteurrenen kontzertuan joko dute.

bergara-kartela

Eta larunbatarekin amaitzeko, Dictadura taldeak ere Beasaingo Gaztetxean joko du Estricalla eta Carne para Gusanos taldeekin

dictators

Humilitate taldeak Idiazabalgo Txome etxean joko du

asteazkena, 7 urria, 2009

Datorren ostirala, urriaren 9an eta gauko 22:00etan, Idiazabalgo Txome etxe okupatuan, festa galanta izango da CARNE PARA GUSANOS (Beasain), HUMILITATE (zaratazarautz) eta KAOSARENERASOA (Soraluze) taldeekin.

humilijaco

Kontzertuaren ostean, okupazioaren aldeko TONBOLA, KARAOKEA eta DJ PUERRO izango dituzue.

Beste kontzertu sorta bat astebukaera honetarako

ostirala, 25 iraila, 2009

Astebukaera hau ere kargatua dator Zarauzko taldeentzat. Lobaton izango den ZarataZarautz festaz gain beste bi kontzertu egongo dira eta.

Iñor ez taldea esaterako, Madrilen joko du Enolagay, Miscelania, Iskariote eta Dhul karnain taldeekin.

Honez gain, Humilitate taldeak Mogambo aretoko irekiera kontzertuan joko du. Bertan, Fly Shit, Civil Victim, Thanks to losers, Inoizez eta PJM taldeak ere joko dute.

moganb