Archive for the ‘Managaitz’ Category

Managaitz eta Die Wrecked Donostiako Atabalen

asteazkena, 15 urria, 2014

Erresuma batuetako Die Wrecked biran datoz eta parada bat egingo dute Donostiako Amara auzoan dagoen Atabal tabernan, beraien azkenengo lanaren aurkezpen biran.

Beraiekin batera zarauztarrak diren Managaitz izango dira, hauek ere beraien 7″ berria aurkezten jarraitzen dute.

atabal

Managaitz taldea Txirbilenean

ostirala, 3 urria, 2014

Larunbat honetan, Urriaren 4ean, Managaitz taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue Sestaoko Txirbilenea Gaztetxean. Mundo Ivaginario jardunaldien barruan, Kashbad taldearekin batera ariko dira oholtza gainean.

KASHBAD-MANAGAITZ

Managaitz taldearen lehen 7 hatzbetekoa kalean da

asteartea, 19 abuztua, 2014

Managaitz Zarauztarren lehen lana kalean da. 4 abestiz osaturiko 7 hatzbeteko bat osatu dute Metralleta, Mor More, Ernia, Diskoiraa, Zülo edota Erantzun bezalako taldeetan jardundako seikote honek.

managaitz_portada_bikolore

Bi ahotsetara eginiko hardcore punk melodikoa jorratzen du taldeak eta laster 8 abestiz osaturiko CD bat kaleratuko badute ere, iada 4 abesti hauez gozatzeko aukera duzue.

Baina biniloak entzuteko aukerarik ez baduzue lasai, HEMEN klik eginaz diska jeitsi dezakezue.

Bestalde, diska ondorengo zigilu hauekin kaleratu da. Kopia bat lortu nahi baduzue, eskatu besterik ez duzue, edo kontzertuetan eskuratu:

Discos Enfermos
In My Heart Empire
La Humanidad Es La Plaga
Chaos 666
No Thanks
1984
Canya Records
Crust As Fuck Records

Managaitz eta Hysterics Putzuzulon

astelehena, 12 maiatza, 2014

Asteazken honetan, Maiatzaren 14an, Managaitz Zarauztarren eta Hysterics Estatubatuarren kontzertua edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

hysterics


Managaitz taldea Usurbilgo Gaztetxean

ostirala, 4 apirila, 2014

Apirilaren 11ean, ostiralean, Usurbilgo Gaztetxean bixitan izango ditugu CITIZEN KANE, MANAGAITZ eta MADELEINE taldeak gaueko 23:00etatik aurrera. Halere, kontzertuaren aurretik 22:00etan NASI GORENG ADIKTION dokumentala proiektatuko dugu, bertan Diskoiraä talde zarauztarraren asiako biraren abenturak izango ditugu ikusgai.

managaitzusurbil

CITIZEN KANE
Urte pare bat zuzenean aritu gabe egon eta gero, martxan da berriz ere Orioko banda. Hc-punk taldea da rock ukitu nabarmenekin, kantu azkar, alai eta laburrekin egurra emateko prest datoz. Gogoekin uzten zaituzten talde horietako bat.

MANAGAITZ
Managaitz, 2011ko urte bukaeran sortu zen taldea da. Zarata barruan beste ‘estilo’ bat jorratu nahiean hasi ziren ideiak sortzen. Pixkanaka taldeari forma ematen hasi ziren eta azkenean horrela gelditu zen, bi kitarra, baxua, bateria eta bi ahots. Bertako partaideak beste proiektu askotan egon dira musikaren munduan nahastuak, Diskoiraa, Metralleta, Erantzun, Mor-more, Zulo, Ernia…… Hardcore punk-a egiten dute kutsu melodiko batekin, abestiak nahiko melodikoak dira eta ahotsa ere bai, nahiz eta zati batzuetan indarrez sartu. Letretan gure inguruan gertatzen edo ikusten duguna isladatzen saiatzen dira, beti ere polítika edo salaketa ahaztu gabe. Proiektu berri honek ere ZarataZarautzeko beste taldeen ildoa jarraitzen du, DIY edo zu zeuk egin filosofian oinarrituta. Zirkuito komertzialetik at.

MADELEINE

Madeleine Donostiako laukotea da. Musika instrumentala jorratzen dute, iturri askotatik edaten duena. Soinuaren bitartez sentsazio ezberdinak sortzeko gai dira. Rockaren arau tradizionaletatik aldenduta, beraien pasarte eta melodia bereziek hegan egitera gonbidatzen dute. Askatu irudimena eta murgildu bidaian.

Managaitz eta Suicidas Donostiako Atabal tabernan

osteguna, 26 abendua, 2013

Urtea ongi amaitzeko kontzertua edukiko dugu Donostiako Amara auzoko Atabal tabernan. Abenduaren 31ean, asteartean eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera (PUNTUAL!!!) Zarauzko Managaitz eta Bartzelona eta Viena arteko Suicidas taldeak edukiko ditugu zuzenean.

mana_suic

Gure lagun presoen aldeko ZarataZarautz Batalla

asteartea, 10 abendua, 2013

Abenduaren 14ean, larunbatean, Zaratazarautz Batallaren ekitaldi berri bat bizi ahalko da Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, bi eszenatokietan 10 musika talde ariko dira zuzenean. Kontzertu honetan atera daitekeen dirua, gure lagunak diren Ekhiñe eta Ekaitzen bixitak ordaindu ahal izateko erabiliko da. Beraz badakizue, nahiz eta zarata ez gustatu, AZALDU!!!!

batalla

Batalla:

Managaitz Pottors ta Klito
Ernia Hilkar
Txixaparrazta Inor ez
Metralleta Humilitate
Erantzun MKT

Eta aurreko batallak nola joan ziren jakin nahi baduzue, ikusi bideo hauek.



Managaitz eta Metralleta taldeek Mallorkan joko dute

astelehena, 2 abendua, 2013

Managaitz eta Metralleta taldeek Mallorkan joko dute abenduaren 6an, ostiralean. Bertan, Mallorka bertakoak diren Usura eta Wasted taldeekin joko dute.

maxorka

Managaitz Beasainen ariko da

osteguna, 26 iraila, 2013

Managaitz taldeak Beasaingo Gaztetxean joko du larunbat honetan, irailaren 28an. Beasaingo Gaztetxearen rokodromo berriaren inaugurazioan Azpeitiko Gaitze eta Freak Kennedys taldeekin batera.

xrokodromo_festa_txiki.jpg.pagespeed.ic.r7j8bLN2tW

Managaitz taldeak Porrontxotan joko du

igandea, 8 iraila, 2013

Managaitz taldeak Egiako Porrontxo jaietan joko du Irailaren 13an, ostiralean. Gaueko 21:00etatik aurrera eta Hell Division taldearekin batera, Beti Boga tabernako terrazan izango dira belarriak zulatzen.

porrontxok