Archive for the ‘Taldeak’ Category

Save The Van Festa Putzuzulon

asteazkena, 17 otsaila, 2010

Otsailaren 20an, Larunbatean, Save The Van festa edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Zarauzko musika talde batzuek kontzertuetarako erabiltzen duten furgonetaren gastuak ordaintzeko antolaturiko kontzertua da honakoa eta 6 taldek jardungo dute.

save_the_van

Erdi Zarauztarrak diren Dictadura, Bermeoko Los Brebes, Bergarako Fly Shit, Ñoñostiako Adrenalized eta Los Santos eta Alemaniarrez eta Bilbotarrez osaturiko Trlc3 taldea ariko dira gaueko 21:30etatik aurrera.

ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu ZarataZarautz irratsaioan

astelehena, 15 otsaila, 2010

Otsailaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den II. ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu. Ez dakizuenentzat, esan lehen bataila Lobato Etxean burutu zela. Bertan, bi eszenatokitan banatuta, Zarauzko 10 taldek joko dute, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat. Horrela, talde bakoitzak 8 abesti joko ditu.

zaratazarautzfest_ii_10-02-19_web

II. gerra honetan parte hartuko duten taldeak Metralleta, Diskoiraa, Ulu, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Burux Lee, MKT, Dirtaa eta Ezereza izango dira.

Astearte honetan, talde hauetako partaide batzuk izango ditugu gonbidatu gisa, B Jauna eta Lagun Izoztuarekin batera. Beraz ez ahaztu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3a sintonizatzea edo internet bidez entzutea.

Kontzertu ugari ditugu astebukaera honetan

asteazkena, 3 otsaila, 2010

Beste astebukaera potente bat datorkigu beste behin ere. Egun berean, Otsailaren 6an, zer ikusi eta entzun izango dugu Euskal Herriko txoko ezberdin askotan eta Zarauzko talde batzuk bertan egongo dira.

Hasteko, Beasainen hasiko gara. Bertako Gaztetxean kontzertu itzel bat antolatu dute Zarauzko bi talderekin. Diskoiraa eta Ulu taldeez gozatzeaz gain, Hil baino lehen eta Zaborra taldeak ere arituko dira Melmak Gaztetxean. Kontzertuaren ostean, binilo jartzaileak ere izango ditugu. Gainera, Uluren lehen kontzertua izango da hirukote bezala.

untitled

Egun berean, beste kontzertu itzel bat egongo da Mogambo Aretoan. Bertan, Kampsan (Pasai Antxo) egin nahi duten Skateparkerako dirua ateratzeko kontzertu bat antolatu dute. Lobo Electrico Tolosarrak, Dictadura erdi Zarauztarrak eta Keep Digging taldeak egongo dira beraien doinuak astintzen. Kontzertuaren ostean ere, Nokono DJa egongo da musika jartzen.

mobamgo

Amaitzeko, Bilbon ere zita Zaratatsu bat izango duzue Zarauztar talde batekin. IzarBeltz ateneoan eta arratsaldeko 20:30etatik aurrera Humilitate, Kaosarenerasoak eta Annunaki Revenge taldeak ikusteko aukera egongo da.

kontzertua

Humilitate taldeak Zallako Gaztetxean joko du

astelehena, 25 urtarrila, 2010

Humilitate talde Zarauztarrak Zallako Gaztetxean joko du Urtarrilaren 30ean, larunbatean. Bertan, El Corazon del Sapo eta Kloakaoko jendez osaturik dagoen Estricalla taldearekin joko du. Kontzertua gaueko 21:00etan hasiko da.

humilitate_zalla_10-01-30

Erantzun eta Burux Lee taldeek kontzertuak dituzte astebukaera honetan

asteazkena, 13 urtarrila, 2010

Erantzun eta Burux Leeko lagunek kontzertuak izango dituzte datorren astebukaera honetan.

Erantzundarrak, Asturias aldera joango dira , bi egunetan zehar burutuko den Villacore 2010 jaialdian joko dute. Ostiralean joko dute Erantzundarrek Trustnothing, A.D., Inside me, Brutus eta Brigada taldeekin.

villacore2010

Burux Leek berriz, Ttan Ttakun irratiaren urteroko festan joko du. Festa hau larunbatean izango da, Urtarrilaren 16an Gasteszena aretoan, Egian. Kontzertuak eta DJak bi aretotan izango dira eta Burux Leekoek areto txikian joko dute, Rockeremuan. On Benito, Loan, Master & Servant eta DJ Naturistarekin batera ariko dira.

festa2010-kartela

Burux Leek Txarraskacore 2.0 jaialdian joko du

ostirala, 8 urtarrila, 2010

Burux Leeko lagunek, Basauriko Txarraska Gaztetxeko Txarraskacore 2.0 jaialdian joko dute larunbat honetan, Urtarrilaren 9an.

burux

Arratsaldeko 20:30etan hasiko den kontzertuan, Zarauztarrez gain beste lau taldek joko dute. Tartean, Spandau Bullet Bilbotarrak, disko berria besazpian dutela ariko dira Basaurin. Beraiekin batera, hirikideak diren Critikers eta Kräter taldeek ere joko dute. Bertan joko duen azken taldea, Meido izango da, hauek ere Bilbotarrak.

Dictadura taldeak The Libyans taldearekin joko du

astelehena, 4 urtarrila, 2010

Urtarrilaren 7an galdu ezinezko kontzertua izango duzue Putzuzulo Gaztetxean. ZarataZarauzko betikoen eskutik, hardcore punk doinuak izango dituzue entzungai. Oholtza gainera igotzen lehenak izango direnak, etxekoak diren Dictadura taldea izango da.

lybians-cartel

Hauen ostean, Europar biran dabiltzan The Libyans taldea izango dugu. Bostongo taldeak, Emakume ahotsez bustiriko punk doinuak lantzen ditu. Urtarrila guztian zehar Europan barna ibiliko dira kontzertuak eskaintzen eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra Zarauzkoa izango da.

Erantzunek Beasaingo Gaztetxean joko du

larunbata, 26 abendua, 2009

Erantzun taldeak, Beasaingo Melmak Gaztetxean joko du Abenduaren 27an, igandean. Mantala No!-ren disko aurkezpenean arituko dira Zarauztarrak, Nerviosah, Mantala No! bera eta Arale taldeekin.

Hala ere, kontzertua baino lehen bi hitzaldi ikusteko eta entzuteko aukera izango duzue. Lehena, Alemaniako erresistentzai anti-nuklearrari buruzkoa izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bigarrena berriz, Goierriko AHT-aren aurkako borrokaren egoeraren inguruan izango da.

erantzunkartelie

Dictadura taldeak Bilboko Izar Beltzen joko du

osteguna, 17 abendua, 2009

Zarauzko Dictadura taldeak, Bilboko Izar Beltz Ateneoan joko du Abenduaren 19an, larunbatean.

dictadura-bilbo

Irola Irratiko, Semen y Anarquia saioaren eskutik, sekulako kontzertua ikusteko aukera izango da bertan. Arratsaldeko 20:00etati aurrera, Otan, Dictadura, Peligro de Muerte, Absurdo eta Dromdead taldeak ikusteko aukera izango da.

Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da (PUNTUAL!!!) eta atera daitekeen dirua Irola Irratiko kuotak ordaintzeko erabiliko da.

Metralleta eta Diskoiraaren birako kontzertuak sarean

ostirala, 11 abendua, 2009

Diskoiraa eta Metralleta taldeek egin duten birako kontzertu batzuk sarean daude ikusgai. Bartzelonako Besos Ateneoan eginiko kontzertuko abesti batzuk jarri ditu sarean Punkike lagunak.

dsc_02291

Hemen dituzue kontzertu horien linkak: